85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

691/1997 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Lakuntzako Arau Subsidiarioak udal katastroko 2. poligonoko 969, 970 eta 978. lurzatietan aldatzeko espedientea, herriko Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lakuntzako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Lakuntzako Arau Subsidiarioak udal katastroko 2. poligonoko 969, 970 eta 978. lurzatietan aldatzeko espedientea, herriko Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Lakuntzako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hamaseian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9705886