85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

281/1997 EBAZPENA, ekainaren 16koa, "Vianako Printzea Erakundea"-Kultura zuzendari nagusiak emana, Etxarri-Aranatz, Alesbes eta Zizur Nagusiko (haurrena) Liburutegi Publikoetako altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako administrazio klausula partikularren Plegua onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak kontrataziorako lizitazio deia egin du Etxarri-Aranatz, Alesbes eta Zizur Nagusiko (haurrena) Liburutegi Publikoetako altzariak erosi eta paratzeko.

-Xedea: Etxarri-Aranatz, Alesbes eta Zizur Nagusiko (haurrena) Liburutegi Publikoetako altzariak erosi eta paratzea.

-Aurrekontua: 10.800.000 pezeta. Lehiatzaileek hobetzea proposatu ahalko dute.

-Kontratazio mota: lehiaketa irekia.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Departamentuaren Erregistroan, Sto Domingo k., z.g, Iruña.

-Dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan azaltzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ondoko laugarren egun baliodunean, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegien Sarea, Ansoleaga kalea, 10, Iruña.

Lehiaketa arautuko duten klausula administratibo eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegien Sarea, Ansoleaga kalea, 12, Iruña.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hemezortzian.-Kultura zuzendari nagusia, Tomás Yerro Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A9705699