85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 26an emandako 346/1997 Ebazpenarena. Haren bidez "Arbizu eta Lakuntzako hondakin uren isurbidea" izeneko proiektua egiteko desjabetzapen prozedurari hasiera eman zitzaion.

1997ko ekainaren 16ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko Ebazpen horren idazpuruan akats bat dagoela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

4338. orrialdean, aurkibidean, lehen zutabean, eta 4.368. orrialdean, lehen zutabean, honakoa azaltzen den tokian: "218/1997 Ebazpena, maiatzaren 26koa", beste hau da zuzena: "346/1997 Ebazpena, maiatzaren 26koa".

Iragarkiaren kodea: A9705831