153. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

194/1997 FORU DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren eta Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen uztailaren 12ko 1715/1996 Errege Dekretua argitaratu ondoren ("E.A.O.", 1996ko irailaren 12koa), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena, Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza-sistemaren eta produkzio-sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu moduluarreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren rlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio-sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, bitarteko pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-3-10ekoa) horri dagokionez ezarri zituenak, foru dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta foru dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio-prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-9-4koa) xedatu zuena.

Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: abelur enpresa familiarra antolatzea eta kudeatzea; abelur ustiategi edo finkako instalazioak, makineria eta ekipoak gertutzea, erabiltzea eta erabiltzeko eran edukitzea; belar-soro estentsiboetako lanak eta eragiketak egitea; landare-osasunerako kontrol eta tratamenduko eragiketak egitea abereak zentzuz gobernatzea; abereak ustiatuz behar diren eragiketak egitea esnea, okela, artilea eta arrautzak lortzeko eta erlezaintza aprobetxatzeko.

Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die nekazaritzako ustiategien sektorean, hain zuzen ere lehorreko sail estentsiboetan edo ureztatuetan ekoiztea helburu dutenen sektorean, bai eta lurrari loturiko abeltzaintzaren (abeltzaintza estentsiboa) eta nekazaritzako, abeltzaintza edota basogintzako zerbitzuen sektorean ere.

Nagusiki ondoko azpisektoreetan jardun dezake:

-Laboreen eta sail estentsiboetan lantzen diren beste landare batzuen laborantza (leguminosoak, oleaginosoak, industriako beste batzuk eta bazka-landareak).

-Oinarrizko frutarbolen laborantza, batez ere mahatsondoarena, eta beste batzuena.

-Esne edo okelatarako behi-azienda haztea edo ustiatzea, lurrari loturik.

-Esne edo okelatarako ardi-azienda haztea edo ustiatzea, lurrari loturik.

-Zaldi-azienda hazi edo ustiatzea.

-Erlezaintza.

-Ustiategi berean nekazaritzan eta abere-hazkuntzan jardutea. Hala jardunez gero, abeltzaintzaren sektorean behi- eta ardi-aziendaz gainera nahitaez nekazaritzako ustiategia behar ez duten beste abere batzuk ere hazten ahal dira: txerri-azienda, hegaztiak, untxiak, loditegiak etab.

-Abelur ekoizpen ekologikoa.

-Abelur ekoizpenerako zerbitzuak.

-Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko:

-Belar- zein zuhaitz-landareen sail estentsiboak ustiatzeko prozesuetako eragiketak.

-Lurrari loturiko edo abelur ustiategi batean sartutako abeltzaintzan ekoizteko prozesuetako eragiketak.

-Makina eta ekipoen lehen mailako erabilera eta mantenimendua.

-Laneko segurtasun- eta higiene-neurriak eta inguruaren babeserako neurriak aplikatzea.

Norberaren kontura edo enpresa txikietan lan egiten dutenek aurreko eginkizunez gain ondoko hauek izanen dituzte:

-Zuzendaritza-antolaketa.

-Administrazioa eta kudeaketa.

-Beren ekoizkinak merkaturatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztauilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Foru dekretu hau, Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

2. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko heziketa zikloa erdi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

3. artikulua. Produkzio-sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, foru dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

4. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatu dira:

1. Ikastetxeko prestakuntza:

-Nekazaritzako famili ustiategiaren antolamendua eta kudeaketa.

-Nekazaritzako instalazioak.

-Nekazaritzako mekanizazioa.

-Belar-laboreak.

-Zuhaitz- eta zuhaiska-laboreak.

-Landareen osasunaren kontrolerako metodoak

-Abereak zentzuz gobernatzea.

-Lurrari loturiko abeltzaintza.

-Agroteknologia.

-Berezkoa, ikastetxe bakoitzak diseinaturikoa.

-Proiektu integratua.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

2. Lantokietako prestakuntza:

-Lantokiko prestakuntza.

5. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta berau garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, foru dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan atxiki baitzitzaizkien Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak lanbide heziketako berariazko espezialitateei.

6. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, foru dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

Ikastetxeek Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

7. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

8. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen dituen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak ezarri zuenari jarraikiz.

9. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak egin ahal izanen dituzte Bigarren Hezkuntzako Gradudun titulua duten ikasleek.

10. artikulua. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta ezarritako baldintza akademikoak ez bete. Horretarako, ikaslegaiak gizarte bermerako egitarauren bat "gai" kalifikazioarekin gainditua izan beharko du, edo bestela hamazortzi urte eduki beharko ditu, edo zikloa hasten duen urte naturalean betetzeko izan, eta gainera, nolanahi ere, sartzeko proba bat gainditu beharko du erakusteko Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak probetxamendu onez ikasteko ezagutza eta gaitasun nahikoak dituela.

Ikastetxeek Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko proba antolatu eta ebaluatuko dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko dituen arauei jarraikiz.

Sartzeko proba egin beharretik partzialki salbuetsi ahal izanen dira gizarte bermerako egitarauren bati edo arautu gabeko beste heziketa-ekimenen bati dagozkion ikasketen helburuak lortuak dituzten ikaslegaiak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak adieraziko du gizarte bermerako zein egitarauk eta zein heziketa-ekimenek emanen duten bidea sarrera-proba osorik egin beharrik ez izateko.

11. artikulua. 1/1990 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloari dagozkien ikasketak gainditzen dituzten ikasleek Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren titulua jasoko dute.

Aurreko atalean aipatutako titulua erdiesteko beharrezkoa izanen da Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloaren lanbide modulu guztiak gainditzea.

12. artikulua. Honako hauek dira zereginetako lanbide heziketarekin baliokidetzen ahal diren lanbide moduluak:

-Nekazaritzako famili ustiapenaren antolamendua eta kudeaketa.

-Nekazaritzako instalazioak.

-Nekazaritzako mekanizazioa.

-Landareen osasunerako kontrol-metodoak.

-Abereak zentzuz gobernatzea.

13. artikulua. Ondokoak dira laneko praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide moduluak:

-Nekazaritzako instalazioak.

-Nekazaritzako mekanizazioa.

-Landareen osasunerako kontrol-metodoak.

-Abereak zentzuz gobernatzea.

-Lantokiko prestakuntza.

-Lan prestakuntza eta orientazioa.

14. artikulua. Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Batxilergoko ondoko ikasketetara pasatzeko:

-Naturaren eta Osasunaren Zientziak.

-Teknologia.

15. artikulua. Ikastetxeei Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboetako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak irakasteko baimena emanen zaie, bai ikastetxe pribatuei ikasketak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan, bai araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezarri zituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan bai eta hura garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoari jarraikiz, aipatu Errege Dekretuaren 34. artikuluaren arabera. Gutxienez behar diren leku eta instalazioak foru dekretu honetako III. eraskinean ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak foru dekretu honek aipatzen duen curriculuma egokitu ahal izanen du, helduen hezkuntzarako antolamenduaren eta metodologiaren betebeharrei jarraikiz, bai irakastokiko hezkuntzaren modalitatean bai urrutiko hezkuntzarenean. Halaber, curriculuma hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen berezitasunetara moldatu ahal izanen da.

Bigarrena.-Foru dekretu honetako 9. eta 10. artikuluek aipatzen dituzten ikasleez gain, ondotik adieraziko diren egoeretan dauden ikasleek egin ahal izanen dituzte Nekazaritzako Ustiategi Estentsiboei buruzko erdi mailako heziketa zikloaren ikasketak:

a) Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko lehen zikloa gainditua izatea.

b) Lehen Mailako Lanbide Heziketako Teknikari Laguntzailearen tituluaren jabe izatea.

c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen eta bigarren ikasmailak gaindituak izatea.

d) Arte Aplikatuen eta Arte Lanbideen Eskoletako espezialitateen ikasmaila komunak gaindituak izatea.

Hori guztia bat dator Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 20ko 444/1995 Foru Aginduak xedatutakoarekin (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 1995-9-4koa). Agindu horrek jarraibideak eman zituen Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarri zituen Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloak aurretiaz ezar zitezen.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Baimena eman zaio Hezkuntza eta Kultura kontseilariari foru dekretu hau burutu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitara eman eta biharamunetik hasita izanen du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Rafael Gurrea Indurain.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Macotegui Ros.

I. ERASKINA

1. Produkzio-sistemaren erreferentzia.

1.1. Lanbide profila.

1.1.1. Gaitasun orokorra.

Ekoizpen-sisteman teknikari honi eskatuko zaizkion koalifikazio-beharkizun orokorrak ondoko hauek dira:

Laborantza eta abeltzaintza estentsiboan ekoizkinak lortzeko eragiketak egitea eta merkatuan eskatzen den kalitatea erdiestea; lan horiek segurtasun- eta higiene-baldintza egokietan burutzea, ekoizteko bitartekoei eutsiz. Erabili behar diren instalazio, makina, tresna eta ekipoak eskuztatzea eta mantentzea. Nekazaritzako enpresa txiki bat antolatzea eta kudeatzea.

2.1.2. Lanbide gaitasunak.

-Abelur jarduerako famili enpresa kudeatu eta administratzea, haren nekazaritzako egitura hobetzea eta ekoizkinak merkaturatzea, legezko arauak ezaguturik eta betez.

-Abelur ekoizpeneko prozesuetan erabiltzen den informazio eta hizkera zuzen ulertzea.

-Ekoizpenerako behar diren makina, traktore eta tresnak erabiltzea, erregulatzea eta prestatzea, eta herriko bideetan zehar garraiatzeko gertutzea, ongi ote dabiltzan kontrolatuz eta segurtasun-neurri egokiak hartuz.

-Instalazioak, makinak eta ustiapen-ekipoak mantentzeko lehen mailako eragiketak egitea eta hartan behar diren segurtasun- eta higiene-neurriak aplikatzea.

-Ustiategi edo finkako labore-sail estentsibo guztietako ekoizpen- lan eta eragiketak egitea.

-Abeltzaintza estentsiboko berariazko espezieetako abelburuak banaka eta taldeka gobernatzea eta haien ekoizkinak lortzeko eragiketak egitea, fase guztiak kontuan hartuz.

-Ustiategiko labore eta abere mota guztien osasunerako tratamendu-eragiketak egitea eta kontrolatzea, ingurugiroan eta jangaiekin erabil daitezkeen plagizidak aplikatzea eta horretan arriskuak (aplikatzailearentzat, kontsumitzaileentzat zein ingurugiroarentzat) txikitzen dituzten segurtasun- eta higiene-neurriak hartzea.

-Instalazio, makina, tresna edo ekipoetan matxuraren bat izanez gero, edota eguraldi ustiapenerako kaskartzen denean, hartu beharreko neurriak azkar erabakitzea eta ondoren behar dena egitea.

-Egoera kaskarra denean, lan egiten jarraitzea ahalbidetzen duten behin-behineko moldaketa teknologiko txikiak egitea.

-Abelur ustiategi edo finka estentsiboetako abere eta landare espezieak batera eta koordinaturik ekoizteko ikuspegia edukitzea.

-Lanbide honetako tekniketan izan diren aldaketek ekarri dituzten lan-egoera berrietara moldatzea.

-Harreman onak izatea lantalde funtzionaleko kideekin, taldearen helburuak lortzen laguntzea, besteen lana errespetatzea, talde-zereginak antolatu eta egiten gogotsu parte hartzea eta lankidetzan aritzea sortzen diren eragozpenen aurrean, kualifikazio bereko edo txikiagoko lankideen ideiekiko begirunearekin.

-Arazoak nork bere kontura konpontzea eta erabakiak ere hala hartzea ezarritako arauei edo norberaren lan-esparrurako definituriko aurrekinei jarraikiz, eta erabakiak besteekin kontsultatzea ekonomian edo segurtasunean izan lezaketen ondorioak larriak direnean.

-Nork bere kontura egitea zenbait ekintza politekniko edota polifuntzional bere lanbideari dagozkion tekniken arloan, aurrez ezarritako metodoen arabera.

Lan-egoeretako autonomia-beharkizunak.

Teknikari honi, berarena baino goragoko mailako teknikariek esleitzen dizkioten zeregin eta helburuen esparruan, berari dagozkion lan-sektorean autonomia-gaitasuna eskatuko zaio ondokoetan:

-Abelur jarduerako famili enpresa kudeatu eta administratzea.

-Laboreen laborantzako ziklo osoko jarduerak eta abereak gobernatu eta hazteko behar direnak egitea abelur ustiategi edo finka estentsibo familiarretan.

-Ustiategi edo finkako makina, tresna eta materialen garbiketa, atonketa eta lehen mailako mantenimendua.

-Instalazio, makina, ekipo eta tresnak laneko egoera guztietarako prestatzea, nola dauden begiztatzea eta erabiltzea.

-Ondoko jardueretako teknikak aplikatzea eta kontrolatzea:

-Lurra prestatzea eta ongarri kimiko eta organikoak botatzea.

-Ureztatzea.

-Laboreak ezarri, zaindu eta babestea.

-Uzta biltzea, garraiatzea eta biltegietan gordetzea.

-Biltegi-instalazioak.

-Abereen segurtasunerako tratamenduak eta tratamendu terapeutikoak.

-Abereak markatzea, identifikatzea eta gobernatzea.

-Artzaintza antolatzea.

-Abereentzako errazioak prestatzea eta ematea.

-Abereen estalketa eta umaldietako eragiketak.

-Abeltzaintzako eta erlezaintzako ekoizkinak ekoiztu, bildu, biltegiratu eta garraiatzea.

2.1.3. Gaitasun unitateak.

1.-Abelur enpresa familiarra antolatzea eta kudeatzea.

2.-Abelur ustiategi edo finkako instalazioak, makineria eta ekipoak gertutzea, erabiltzea eta erabiltzeko eran edukitzea.

3.-Belar-soro estentsiboetako lanak eta eragiketak egitea.

4.-Fruta-zuhaitz eta zuhaisketan laborantzako lan eta eragiketak egitea.

5.-Landare-osasunerako kontrol eta tratamenduko eragiketak egitea, ingurugiroa babesteko eta jangaien segurtasunerako.

6.-Abereak zentzuz gobernatzea.

7.-Abereak ustiatuz behar diren eragiketak egitea esnea, okela, artilea eta arrautzak ustiatzeko eta erlezaintzan hartako probetxamenduak lortzeko.

2.1.4. Lanbide errealizazioak eta eremuak.

1. gaitasun unitatea: abelur jarduerako famili enpresa antolatzea eta kudeatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

1.1. Abelur jarduerako famili enpresa ezarri edo horrelako sektorean sartzeko aukerak aztertzea, horren jardueraren eta ekoizpen-helburuen arabera.

-Enpresara iristeko forma juridikoa garatu beharreko jardueren ezaugarriak kontuan harturik hautatuko da.

-Enpresa ezarri aurretik azterketa eginen da, ondokoak kontuan hartuta:

.Lurraren ukantza araubidea (jaraunspena, erosketa, errenta, maiztergoa).

.Ustiategiaren produkzio-baldintzetarako egokia den antolamendu egitura.

.Kokaleku fisikoa eta merkaturatze eremua (alderdia, distantzia, banabideak).

.Nekazari gazteak esparruan sartzeko planak, herri administrazioek ezarritakoak.

.Azterlan tekniko-ekonomikoa, beti ere ondoko hauek kontuan hartuz:

-Enpresaren bideragarritasuna (margina gordina eta margina garbia).

-Modurik errentagarrienerako finantzaketa beharrizanak.

-Inbertsioen errentagarritasuna.

-Herri administrazioek eman ditzaketen dirulaguntzak.

-Egoki finkatuko dira behar diren giza bitartekoen osakera, lanesku finkoarena, aldi baterakoarena eta behin-behineko kontratupekoarena, eta bai horien guztien esperientzia ere, enpresaren eginkizun eta jardueren arabera.

-Eraikinetan, instalazioetan, ekipoetan eta erremintetan dauden premiak ezarriko dira, kontuan harturik dituzten ezaugarri teknikoak eta enpresan egin behar diren lanak eta eragiketak.

1.2. Enpresaren jardueren plan orokorra antolatzea helburuen eta eskura dauden ekoizteko bitartekoen arabera.

-Sektoreari buruzko dokumentazioa eskuratu eta interpretatuko da, eta bereziki abelur jarduerako famili enpresari buruzkoa.

-Plangintza orokorrean honakoak finkatuko dira:

.Ustiategiko laboreak txandakatzeko modua.

.Landu edota ustiatuko diren espezieak eta barietateak.

.Ustiapenaren helburuak betetzeko behar den laneskua.

.Behar diren bitarteko materialak.

.Ekoizkinak merkaturatzeko bideak.

.Enpresaren kudeaketa tekniko ekonomikorako egitaraua.

-Jaso beharreko laguntza teknikoa aurreikusiko da.

-Aurrez finkatutako dokumentuak bete eta bidaliko zaizkie kudeaketa teknikoko organoei.

-Kudeaketa organoak ematen dituen orientabide teknikoak kontuan hartuko dira plangintza berrirako.

-Baso eta ingurugiroari buruzko politikaren gaineko jarraibideak eta merkatuaren eskariak kontuan hartuko dira.

1.3. Famili enpresa eratu edo halako batean sartzeko behar den dokumentazioa kudeatu, antolatu eta betetzea.

-Sektoreko informazioa antolatzeko sistema egokia eratuko da, enpresaren egoera tekniko ekonomikoaz eguneratuta egoteko moduan.

-Ustiategia eratu eta horretan lanean sartzeko behar den dokumentazioa identifikatu eta tramitatuko da (eskriturak, erregistroak, zergak) legeak eskatzen duenaren arabera.

-Nekazaritzako jarduera hasteko legeak eskatzen duenaren arabera, herri erakundeetan bidezko tramitazioa egitea.

1.4. Enpresaren produktuak sustatu eta merkaturatzea, haien eskakizunen arabera eta dauden bitartekoak ahal den hobekien aprobetxatuz.

-Produktuak sustatu eta merkaturatzeko kontuan hartuko da Produkzio-gaitasuna eta zeintzuk diren bezero potentzialak (kooperatibak, enpresan bertan erabiltzea edo beste enpresaren batean).

-Eskaintzaren kalitatea hobetzeko behar diren produktuak hautatu eta tipifikatuko dira.

-Salmenta igoeraren eta horren kostuaren arteko erlazioa hobetzeko sustapen mota hautatuko da.

-Produktore elkarte edota kooperatibekin harremanak sortuko dira produktuak merkatuan banatzeko.

1.5. Enpresaren materialak, produktuak, tresnak eta aldagailuak erosi eta biltegiratzea kudeatu eta antolatzea.

-Material, produktu, erreminta eta aldagailuen sektorean izanen diren beharrizanak aurretiaz aurreiskustea, behar direnean eskura eta behar adina izateko moduan.

-Eskaera egin eta, jasotzen denean, materiala eskatu denarekin bat datorrela frogatuko da, hala kopuruari nola kalitateari dagokionean.

-Produktuak babesteko enbalaje eta ontziak egoera onean daudela egiaztatuko da, kalitatean eraginik izane duen akatsik gabe daudela alegia.

-Zamaketa lanak behar den tokian eta moduan egitea, salgaiak eta materialak kalterik ez jasotzeko moduan.

-Garraio eta erabilera eragiketak behar diren bitartekoak erabiliz burutuko dira, produktuak ez hondatzeko moduan eta segurtasun- eta higiene-arauak aplikatuz.

-Enpresaren produkzio-bitartekoak eta erositako produktuak banatzeko kontuan hartuko dira dituzten ezaugarriak eta behar diren irizpideak jarraituko dira biltegiratuta dagoena ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.

-Enpresaren produkzio-bitartekoak esleitu zaien kokalekuan eta bakoitzak behar dituen baldintzetan daudela egiaztatuko da.

1.6. Hornitzaile eta bezeroekin negoziatzea eta baldintzarik hoberenak eskuratzea enpresaren produkzio-bitartekoak erosi eta produktuak saltzeko.

-Hornitzaileekin negoziatzerakoan ondoko hauek hartuko dira kontuan:

.Merkatuko prezioak.

.Emateko epeak eta baldintzak.

.Produktuen kalitatea.

.Ordaintzeko baldintzak.

.Garraiabideak, halakorik behar bada.

.Eskaeraren bolumenaren araberako deskontuak.

.Hornitzailearen saldu ondoko zerbitzua.

-Enpresaren produktuak merkaturatzeko baldintzetan, ondoko hauek hartuko dira kontuan:

.Mozkinaren marginak.

.Kostu prezioa.

.Bezero mota.

.Salmentaren bolumena.

.Kobrantza eta deskontu baldintzak.

.Emateko epeak.

.Garraiabideak, horrelakorik behar denean.

.Biltegiratu edo ontziratu beharreko produktuen eskuztaketa.

.Bermea eta kalitatea.

-Harreman onak sortu eta mantenduko dira bezeroekin.

1.7. Legezko betebeharrek eta enpresaren produkzio-jarduerek sortzen dituzten egintzak behar den denboran eta moduan egitea.

-Kontabilitateko idaztoharren plana ezarriko da (kontabilitate sinplea), garatu behar diren jarduerak zeintzuk diren kontuan hartuta.

-Ezarrita dauden agiriak eta indarrean dagoen arautegiak eskatzen dituenak aldiro eta epeen barruan beteko dira.

-Kasuko produkzio-jarduerari dagokion zerga egutegia beteko da.

-Behar den denboran eta moduan eginen dira ondoko lege betebehar hauek:

.Laneko altak eta bajak.

.Nominak.

.Gizarte aseguruak.

.Kontratu motak.

1.8. Laneko segurtasun eta higiene pertsonalerako arauak nola aplikatzen diren kontrolatu eta sustatzea, eta ingurune naturala babesteko arauak nola betetzen diren.

-Ondokoetan finkatutako segurtasun- eta higiene-arauak betetzen direla egiaztatuko da: lokal eta instalazioetan; produktuen eskuztaketan; makina, tresna eta lanabesen erabileran; produktu fitosanitarioak aplikatzean eta lokal eta instalazioak desinfektatzean; lan ekipo pertsonaletan.

-Instalazioan egiten diren egonaldietan, indarrean dagoen araudiak agintzen dituen babes eta kontu neurriak beteko dira.

-Norberaren babeserako ekipoa eta arriskuak kontrolatu edo galarazteko dauden bitartekoak, lan/eragiketa batzuetan behar izaten direnak, egoki erabiliko dira.

-Lanean egiten diren betebeharrak berariazko segurtasun-arauen arabera eginen dira.

-Ingurune naturala babesteko arauak betetzen direla egiaztatuko da.

-Botatzeko diren materialak eta beste hondakinak, horretarako jarri diren tokietan utziko dira, erreziklatuz, tratatuz edo indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan suntsituz.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Administrazioko tramiteak eta kudeaketazkoak abelur jarduerako famili enpresa antolatu eta mantentzeko, dela zuzenean eginaz dela enpresa edo pertsona espezializatuen zerbitzuak erabiliz. Dokumentazio orokorra: bezero, hornitzaile eta emakidadunen artxiboa; abelur sektoreko prezio eta merkatuen bilakaerari buruzko informazioa, biltegiko fitxak, erosketa plana. Administrazioko agiriak: baimen eta lizentziak oro har eta zirkulaziorako eta makinak inskribatzekoak; dirulaguntza eta laguntza eskaerak, administrazio-inprimakiak. Kontabilitateko agiriak: kontabilitate-liburuak, albaranak, fakturak, eskaera eta emate idaztoharrak, ganbio letrak, txekeak, inbentarioak eta balantzeak, kontabilitate-inprimakiak. Eskriturak. Jarduera ekonomikoen gaineko zergak. Lurraren ukantza araubidea. Zerga-agiriak eta langileei buruzkoak: zerga-aitorpenak, nominak, atxikipenak, BEZ. Kontratuak: langileenak, errentamendukoak, maiztergokoak, salerosketakoak, asegurukoak eta lan-inprimakiak. Laborantzei buruzko fitxa teknikoak, ondoko datuak dituztenak: ongarriak, haziak, ekoizpena eta ekoizpenerako gomendatzen diren teknikak. Eskura dauden ekipoen zerrendak. Instalazioak babesteko ekipoak. Biltegiak, siloak. Abere-ugalketarako egitarauak. Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak.

Produktuak edo lanaren emaitzak: abelur jarduerako enpresa baten kudeaketa tekniko eta administratiboa: zerga- aitorpenak eta agiriak, kontabilitatea. Enpresa kudeaketari buruzko azterketa orokorra. Zergen edota administrazioaren arloko aldiroko aitorpenak, laguntza edo dirulaguntza jakinetara iristeko.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: kontabilitate-prozedurak: Kontabilitate Plan Orokorra. Kudeaketa teknikoko prozedurak. Enpresa kudeaketarako azterketa orokorra. Denborak eta jarduerak baloratzeko metodoak. Biltegiak kontrolatu, kudeatu eta antolatzeko prozedurak. Produktuak sustatu eta merkaturatzeko prozedurak.

Sortutako edota erabilitako informazioa: Prezio eta merkatuen gaineko informazioa. Administrazio- eta zerga-betebeharrak

langileen gainekoak, soldaten, segurtasun eta higienearen eta kontratuen gainekoak. Aldizkariak eta beste agerkari espezializatu batzuk. Lege-testuak. Oinarrizko mailako pakete informatikoak. Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak.

Langile eta erakunde hartzaileak: Enpresen titularrak, nagusi gisa nahiz bestela (NG). Autonomoak. Produkzioburuak. Hornitzaileak eta bezeroak. Gestoriak. Ondasun-erkidegoak. Produkzio-kooperatibak. Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak (ENS). Merkaturatze-elkarteak. Azokak. Nekazaritzako ekoizkinen zentralak eta biltegiak. Siloak. Kontserberak. Ardandegiak. Abeltzaintzako ekoizkinen zentralak. Hazi, ongarri, izurri-botikak eta osasun produktuen etxe saltzaileak.

2. gaitasun unitatea: abelur ustiategi edo finkako instalazioak, makineria eta ekipoak gertutzea, erabiltzea eta erabiltzeko eran edukitzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak

2.1. Hazkuntzako edota ekoizpeneko lokal eta instalazioen garbiketa eta antolamendua kontrolatu eta egitea.

-Instalazioek eta lokalek ez dutela hondakinik egiaztatuko da, eta, bestela, behar diren desinfekzio/intsektu-gabetze prozedurak programatu edota aplikatuko dira.

-Garbiketa/desinfekzio/intsektu-gabetzeko ekipoak egin beharreko lanaren arabera prestatuko dira, lan jarraibideei jarraituz.

-Garbiketa, desinfekzio eta desintsektazio produktuak hautatuko dira eta behar diren dosi eta teknikarekin aplikatu.

-Etzalekuak aurrez finkatu den planaren arabera prestatu eta egokituko dira.

-Instalazio elektriko, ur banaketa eta klimatizazio sistemaren egoera zein den egiaztatuko da.

-Lokal eta instalazioetan hondakinak behar diren denbora eta moduan desagertarazten direla eta bakoitzerako komeni den tokian uzten direla egiaztatuko da.

2.2. Ustiategi edo finkako makinei eta ekipoei lehen mailako mantenimendua ematea eta oinarrizko mekanizazio, soldatze, muntatze eta desmuntatze- eragiketak egitea.

-Traktore, makina eta ekipoen gainikusketa mantenimendu eta eskuztaketa gidaliburuetan ezarri den aldikotasunarekin eginen da eta olioak eta likidoak aldatu eta birjartzeko eragiketak burutuko dira; halaber, koipeztatu eginen dira eta iragazkiak eta piezak aldatuko eta gurpilak lastratuko zaizkie.

-Lantegia ordenaturik dagoela eta erremintak noiznahi erabiltzeko prest daudela egiaztatuko da.

-Ekipo, makina eta instalazioak etengabe kontrolatuko dira; sortzen diren matxurak antzeman eta identifikatuko dira eta mantenimendu eta koponketen kostuen jarraipena eginen da.

-Makina, ekipo eta instalazioetako elementu matxuratu edo higatuak kendu eta bidezko aldagailuak jarriko dira.

-Erabili ondoren makineria eta ekipoak berriz erabiltzeko moduan daudela egiaztatuko da.

-Muntaketa eta desmuntaketako eragiketak eta mekanizaziokoak egiteko (taratulu, lima, esmeril, arroskatze eta mozte lanak), behar diren ekipo eta tresnak hautatuko dira.

-Soldatze elektrikozko oinarrizko eragiketetan:

.Soldatuko diren materialerako behar diren ekipo eta tresnak hautatuko dira.

.Korrontearen intentsitatea elektrodoaren eta lotuko den materialaren arabera erregulatuko da.

.Masako lotura elektrikoak kontakto eremuak garbituz eginen dira.

.Lotu beharreko ertzak prestatu eta garbitu eginen dira, soldadura motarako eta kasuko elektrodorako behar den distantziak jarriz.

-Ekipo eta makinei lehen mailako mantenimendua emateko oinarrizko eragiketak mantenimendurako gidaliburu eta fitxetan ezarri denaren arabera burutuko dira, horietan ezartzen diren epeak betez.

2.3. Ustiategi edo finkako lanetarako traktore, makina, ekipo eta erremintak prestatu eta erabiltzea programatutako lan eta eragiketetan erabiltzeko eta, hala behar denean, herri bideetan zirkulatzeko.

-Erreminta eta makinak hautatu, engantxatu eta erregulatu eginen dira, bete behar dituzten eginkizunak aintzat hartuz; horien guztien funtzionamendua eta eskuztaketa kontrolatuko dira.

-Ekipoak erregulatzeko kontuan hartuko dira produkzio-plan eta jarduera-planak.

-Traktorea eta makinak prestatzerakoan, behar bezala egokitu eta seinaleztatuko dira, zirkulazio kodean ezarri dena eta ibilgailu eta makinak herri bideetan zirkulatzeari buruzko arau osagarriak betez.

-Berariazko makina, traktore, tresna eta ekipoak hautatu, prestatu eta eskuztatzeko kontuan hartuko da lan bakoitzak duen premia eta ezarri den erritmoa beteko da.

-Makinek lan egunean behar dituzten hornikuntzak ongi heltzen zaizkiela egiaztatuko da, etenik gabe eta itxaroten denborarik galdu gabe.

2.4. Segurtasun-arauen arabera jokatzea instalazioen lanetan eta makina, ekipo eta erremintekin egiten diren eragiketetan egiten den egonaldian zehar arrisku orokor eta pertsonalak galarazteko.

-Instalazioetan egiten diren egonaldietan eta ekipo eta erreminten eskuztaketan ondore horretarako ezarri den araudiaren aurrearreta eta babes neurriak betetzea.

-Egin behar den lanean norberaren babeserako ekipoak era egokian erabiltzea.

-Makina ekipo eta erremintekin eginen diren lanak horietariko bakoitzak berezko dituen segurtasun-arauen arabera egitea.

-Produktu eta materialak eskuztatzeko begiratu eginen dira kasurako komeniko diren segurtasun-arauak.

-Istripurik izaten bada, azkar aplikatuko dira osasun teknika oinarrizkoak eta lehen laguntzak.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Nekazaritzako traktoreak, makina autopropultsatuak eta akzionatuak, eta zorua lantzeko erremintak, laboreak ezartzekoak, ongarri mineral eta organikoa banatzekoak, ureztatzekoak, ustiategian produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, bazkagaiak (albitza, siloa eta lastoa) biltzekoak; lehengaiak zamatu, hustu eta garraiatzekoak; uztak garbitu, sailkatu eta eskuztatzekoak eta abeltzaintzako ekoizkinak artatzekoak. Ekoizteko eta biltegiratzeko lokalak eta instalazioak. Lantegiko ekipo eta tresnak traktore eta makinak mentendu eta konpontzekoak, hala nola: lan jarlekuak, igogailuak eta mugiarazteko gailuak, erreminta sortak, erauzgailuak, soldatze ekipoak, galda tresnak, taratulua, katu hidraulikoak, koipeztaketarako ekipoak, konprentsorea era erregaia eta labangaiak biltegiratzekoak. Abeltzaintzako makina, ekipo eta instalazioak.

Lanaren produktuak edota emaitzak: makinak, ekipoak eta instalazioak edukitzea, lan egiteko prest eta meantenimendu egoera egokian. Nekazaritzako eta abeltzaintzako lanak laborearen beharrizanarekin bat eta ekoizteko bitartekoen arabera egitea. Abereak gobernatzeko eragiketak abereen arabera egitea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: lan prozedurak burutzea, traktoreekin eta makina autopropultsatu edo motor termikodunekin. Lurra lantzeko makineria erabiltzeko prozedura. Ondoko taldeetako lan-prozesuak: ongarriak banatzea eta hutsuneak betzetzea; erein, landatu eta aldatzea; ureztatzea; produktu fitosanitarioak eta izurri-botikak aplikatzea; uzta biltzea; garraiatzea eta biltegiratzea. Makina, ekipo eta instalazio finkoak erabili eta mantentzeko metodoak. Esnea jeisteko eta hozteko ekipoak erabili eta mantentzeko metodoak. Ekipo mugikorrak erabili eta mantentzeko metodoak (abeltzaintzako elikadura, hondakin-bilketa eta tratamendua, etzalekuen erabilera). Makinak, lurzatiaren egoeraren arabera kalibratu, doitu eta eskuztatzeko metodoak (zorua eta laborea).

Erabilitako edota sortutako informazioa: traktore, makina eta ekipoetarako zerbitzu, mantenimendu eta lantegi gidaliburuak eta lan prestazioen gaineko informazio teknikoa. Erabili beharreko makina eta ekipoek dituzten mugen eta ahalmenen gaineko informazioa. Instalazioetako erabilera baldintzen eta mantenimendu premien gaineko informazioa. Laneko segurtasun eta higienearen gaineko araudia. Zirkulazio kodea eta araudi osagarriak.

Langile edota erakunde hartzaileak: ustiategi burua, zerbitzuak egiten dizkien enpresetako enpresario edo arduradunak. Traktore eta nekazaritzako makinak erabiltzen dituztenak. Basoko enpresa batek jarduteko behar dituen ekipo eta elementu suntsigarrien hornitzaileak.

3. gaitasun unitatea: belar-laborantza estentsiboetako lanak eta eragiketak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

3.1. Landare- espezie eta barietate egokiak eta laborantzako metodo egokiak aukeratzea, teknikak eta ekonomia kontuan hartuz.

-Laboratuko diren lurrak dauden aldeko eguraldiari buruzko azterlana egitea, baita azterlan edafikoa ere.

-Lurretan haz litezkeen espezietarik merkatuaren arabera etekinik handienak ematen ahal lituzketenak hautatuko dira.

-Barietate egokiak hautatuko dira, beraien ezaugarri tekniko-ekonomikoen arabera.

-Espezie, barietate eta egoeraren arabera egokiena den laborantza-metodoa hautatuko da.

-Laborantzako plan, alternatiba eta txandakatzerik egokienak ezarriko dira.

3.3. Lurra ureztatzeko sistemarik egokiena hautatu, instalatu eta erabiltzea, teknikarik egokiena eta aurreratuenak erabiliz.

-Lurra ureztatzeko sistemarik egokiena hautatzean ureztatu beharreko laborea, lurraren ezaugarriak, eskura dagoen ur kopurua eta kostuak kontuan hartzea.

-Eskura dagoen ur bolumena landu beharreko labore kopuruarekin eta ureztatu beharreko lur azalerarekin erlazionatzea.

-Ureztatzeko erabiliko den uraren kalitatea landu beharreko laborearen beharkizunekin erlazionatzea.

-Ur-hartunea, tutu orokorrak eta ureztapeneko elementuak egokienak izatea ureztatu beharreko azalerarako eta laborerako.

-Behar diren elementuak instalatuko dira hautatutako sistema ongi ibil dadin.

-Instalaturiko ureztatze-sistema behar bezala erabiliz sail bakoitzari unean-unean behar duen ura emanen zaio ekoizpen osoan zehar.

-Ureztatzeko sistema onngi dabilen kontrolatuko da, eta matxuratzen edo narriatzen diren elementuen ordez berriak jarriko dira.

3.2. Lurra prestatzeko lanak eta gomendaturiko ongarria ematekoak egitea eta horretarako makina egokiak erabiltzea.

-Eginen diren lanak erabakiko dira, eta zein hurrenkeran eginen diren, kontuan hartuz lurra nolakoa den, aurreko erabilera eta ereinen den laborea.

-Traktore, makina eta tresna egokiak aukeratu, engantxatu, erregulatu eta erabiliko dira, lurra prestatzeko eta ongarritzeko egin beharreko lanen arabera.

-Lurra prestatzeko lehen mailako eta bigarren mailako lanak eginen dira, lurra nola dagoen kontuan hartuz (sasoia).

-Laboreetarako ematen diren gomendio teknikoen, eta lurraren aurrekinen eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera, fertilizazio-plana ezarriko da, ongarririk egokien eta merkeenak hautatuko dira eta behar diren ongarri kopuruak kalkulatuko dira.

-Hondoko ongarria eta, hala denean, medeapenak labore bakoitzerako ezarritako arau teknikoei jarraikiz aplikatuko dira, behar den lana egiten dela.

-Bigarren mailako lanak egin ondoren, lurra ereiteko baldintza onetan dagoela egiaztatuko da.

3.4. Hautatuko laboreak ereitea eta, hala denean, lurrari ongarria ematea, ezarritako planari jarraikiz.

-Hazi aukeratu eta ziurtatuak hautatuko dira, osasun egoera onekoak.

-Haziak aurreko uztakoak badira, ezer baino lehen aukeratu eta desinfektatu egin behar dira.

-Mila haziri frogak egin behar zaizkio (ernetze testa eta pisu testa) erabili aurretik ezaugarriak egiaztatzeko.

-Landu nahi den barietaterako teknikoki aholkukatzen den ereite-dosia erabiliko da; behar izanez gero, frogetako datuei kasu eginez zuzenduko da dosi hori.

-Ereiteko eta ongarria emateko erabiliko diren makina, traktore eta tresnak erabiliko den dosia eta hazia eta ongarria lurrazpian egon behar duten sakoneraren arabera aukeratuko dira.

-Ereitea eta hondoko ongarria ematea, hala denean, aldi berean eginen dira, gomendatutako teknikei jarraikiz.

-M2-ko landare kopuru egokia ernetzen dela eta haien dentsitatea egokia dela egiaztatuko da; hala ez bada, akatsak behar bezain azkar konponduko dira.

3.5. Ereindako laboreak zaintzea eta babestea teknika egokiez baliatuz.

-Are- eta azalatze-lanak lurraren egoeraren arabera eginen dira.

-Elikagaiak laborearen egoeraren eta lurraren hezetasunaren arabera emanen zaizkio lurrazalari.

-Behar izanez gero, sailak ureztatuko dira, beti ere laborearen beharrizanen arabera.

-Belar gaiztoak kontrolatzeko teknikak egokiro aplikatuko dira, ondokoak kontuan izanik:

.Tratatu beharreko belar gaiztoak zein espezietakoak diren.

.Laborearen garapena.

.Lanak eta erabili beharreko tresnak.

.Belar-hilkari egokiak.

.Erabili beharreko dosiak.

3.6. Laborea aldirik egokienean bilduko dira, makina egokiak erabiliz.

-Hezetasun-portzentaia edo laborea helduta dagoela adierazten duten beste parametro batzuk egokiak diren egiaztatuko da.

-Bildu beharreko laborerako egokiak diren makina eta ekipoak aukeratuko dira.

-Laborea biltzean ekoizkina gaizki ez erabiltzeko ahalegina eginen da, kalitatea ez kaskartzeko.

-Uzten azpiekoizkinak emanen zaien destinoaren arabera egokituko dira eta, behar izanez gero, behar bezala paketeztatuko dira, ondoren eskuztatu eta garraiatzeko.

3.7. Uztak toki eta baldintzarik egokienetan garraiatzea eta biltegiratzea.

-Biltegian aireztapenaren, hezetasunaren eta tenperatuaren aldetik ekoizkinarentzako izan litezkeen baldintzarik egokienak daudela egiaztatuko da.

-Biltegia desinfektatu eginen da bertan ekoizkina gorde aurretik, eta horretan segurtasun eta higieneko baldintzak beteko dira.

-Biltegiak bertara sartzeko eta zamaketa-lanak egiteko behar diren beharkizun teknikoak ote dituen egiaztatuko da.

-Ekoizkinerako egokienak diren garraiobide eta biltegiak erabiliko dira.

-Ekoizkinak eskuztatzea eta artapen-biltegietan indarreko legeriaren higiene-baldintzak betetzen diren egiaztatuko da.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Traktoreak, motokultoreak. Haziak eta landareak. Ongarri mineral eta organikoak. Landare-osasunerako produktuak. Ereingailuak. Belar-hilkariak eta landare-osasunerako gaiak aplikatzen dituzten ekipoak. Uz-bilgailuak, fardo-makinak eta aleak eta bihiak biltzeko beste ekipo batzuk. Ongarri mineral zein organikoak banatzeko ekipoak: ongarrigailauk, sats- eta minda-barreiagailuak. Nekazaritzako beste makina batzuk. Hondoa kentzeko ekipoak. Belarri-goldea eta disko-goldea. Azpizolagailuak. Mailak. Kultibadoreak. Errotokultoreak. Lurreztagailuak eta deslurreztagailuak. Alper-harriak. Beste tresna batzuk. Ureztatzeko ekipoak: punpaketa-taldeak, iturriak, hartuneak, ihinztagailuak, tutak. Ekoizkinak garraiatzeko, garbitzeko eta sailkatzeko ekipoak. Biltegiak eta garraio-zintak.

Lanaren produktuak edota emaitzak: Laboreak osasunaren aldetik ongi lantzea eta baldintza onetan, uzta ahal denik handiena izan dadin, nekazaritzako jarduera onen bitartez. Uztak bildu eta merkaturatzeko prestatzeko, edota ustiategiko bertako abereek aprobetxatzeko. Laboreen azpiekoizkinak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Lurra ureztatzeko, ongarritzeko, prestatzeko, ereiteko eta zaintzeko metodoak, eta laboreak babesteko, biltzeko, garraiatazeko eta biltegiratzeko metodoak. Sailaren ekoizkortasunari eusteko landa-eragiketarik egokienak egitea ingurugiroari kalterik egin gabe.

Erabilitako edota sortutako informazioa: Oinarrizko botanika aplikatua. Edafologia aplikatua. Ureztatzeko sistemak. Laboreei buruzko gomendio teknikoak. Higieneari eta segurtasunari buruzko araudia eta landare-osasunari buruzkoa, gai agrokimikoen erabilerari dagokionez, haien erabilera-mugak, segurtasun-epeak eta jasaten diren hondakin kopuruak.

Langile edota erakunde hartzaileak: Abelur jarduerako famili enpresetako titularrak, nagusiak zein ez. Autonomoak. Ustiapen buruak. Ondasun-erkidegoak. Laborantzako kooperatibak. Eraldakuntzako nekazaritza sozietateak (E.N.S.). Merkaturatzeko elkartzeak. Nekazaritzako produktuen zentralak eta biltegiak. Siloak. Hazi, ongarri, belar-hilkari eta makinak saltzen dituzten etxeak.

4. gaitasun unitatea: fruta- zuhaitz eta zuhaisketan laborantzako lanak eta eragiketak egitea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

4.1. Fruta- zuhaitz eta zuhaisken sail berriak landatzea ustiategian edo finkan.

-Fruta-sailak egonen diren aldeko eguraldiari buruzko datuak eta oharrak bilduko dira.

-Lurraren lagina hartuko da behar bezala eta laboratorio edo zentru espezializatu batera bidaliko dira, bertan analiza dezaten.

-Ongi haz daitezkeen fruitondo espezietarik merkatuan eskaririk handiena eta ekonomi emaitzarik hoberenak izanen dituztenak hautatuko dira.

-Sailaren eta merkatuaren ezaugarrietarako egokiak diren barietateak, patroiak eta laborantza-sistemak aukeratuko dira.

-Lursaila zehatz neurtuko da eta sailen kokaeraren krokisa eginen da.

-Material-beharrizanak kalkulatuko dira, landare-materialenak zein egituretarako behar direnak, bai eta beraien kostuak ere.

-Hala denean, laborantza-proiektuari buruzko edo haren alderdiren bati buruzko aholkularitza teknikoa eskatuko da.

4.2 Lurra landuko den laborearen eskakizun teknikoen arabera prestatzea.

-Hondoa hautsiko da tresna egokiarekin eta behar den sakoneraraino.

-Agindutako lur-analisiaren emaitzak interpretatuko dira eta hala haren ezaugarri fisikoak eta kimikoak zehaztuko dira eta lurrak behar dituen medeapen eta ongarri kopuruaren berri jakinen du.

-Gomendatutako medeapen eta ongarri organiko eta mineralen dosiak emanen zaizkio lurrari, kasuan kasuko laboreari dagozkion tresnak erabiliz.

-Behar denean, lurra desinfektatuko da, eta egin ere aurrez ezarritako produktuarekin eginen da, behar diren dosia eta tratamendu teknikoa erabiliz.

-Laborea berarentzat egokiena den sailean landuko da, eta horretarako kontuan hartuko dira barietatea, patroia, erakuntza-sistema, lurraren kalitatea eta argitasuna.

-Zuinketa hautatutako sailaren arabera eginen da.

-Saileko zangak edo zuloak ezarritako prozeduerei jarraikiz eginen dira.

4.3. Ureztatzeko sistema landuko den laborearen arabera hautatu, instalatu eta erabiliko da.

-Ureztatzeko sistemarik egokiena hautatzeko kontuan hartuko zein den ureztatu beharreko laborea, nolakoak diren lurraren ezaugarriak, zenbat ur dagoen erabilgai eta horiek guztiek ekarriko dituzten gastuak.

-Eskura dagoen ur bolumena landu beharreko laborearen/laboreen kopuruarekin eta ureztatu beharreko lur azalerarekin behar bezala erlazionatuko da.

-Ureztatzeko erabiliko den uraren kalitatea landu beharreko laborearen beharkizunekin erlazionatuko da.

-Ur-hartunearen ekipoa, tutu orokorrak eta ureztapeneko elementuak ureztatu beharreko azalerarako eta laborerako egokienak izanen dira.

-Hautatutako sistema ongi ibiltzeko behar diren elementuak instalatuko dira.

-Instalaturiko ureztatze-sistema behar bezala erabiliz sail bakoitzari unean-unean behar duen ura emanen zaio ekoizpen-zikloetan zehar.

-Ureztatzeko sistema ongi dabilen kontrolatuko da, eta matxuratzen edo narriatzen diren elementuen ordez berriak jarriko dira.

4.4. Hautatutako laborea landatzean labore-espeziea eta lurraren ezaugarriak kontuan izatea.

-Laborea landatzean kontuan izanen dira espeziea edo barietatea, sasoia, aldaska mota eta eskualdeko klimatologia.

-Aldaskak osasunez eta hazteko-ahalmenez ongi ote daudela egiaztatuko da; hala ez bada, ezetsi eginen dira eta ondoren landare-osasuneko tratamendu egokiak eginen dira.

-Landatu aurreko inausketa eginen da, teknika egokiez baliatuz.

-Laborea behar bezala landatzeko teknikaren eta ekonomiaren aldetik egokienak diren makinak, tresnak eta bitartekoak hautatu eta erabiliko dira.

-Huts egiten dutenen kopurua behar bezala ebaluatuko da eta haien ordez berriak landatuko dira.

-Laboreari txertaketa eginen bazaio, txertorik egokiena aurreikusiko da, bai eta landare-materialaren jatorria ere (ziurtatua edo estandarra).

-Hautatzen den erakuntza-sistemarako, txero- euskarrirako eta labore-barietaterako euskarri egokiak erabiliko dira eta behar bezala instalatuko dira.

-Labore-saila lehendik landatuta dagoenean, barietatearen ordez txertoak jartzea aztertuko da, merkatuaren eskaerak aintzat hartuz.

4.5. Sailean txertaketa-eragiketak egitea kasuan kasuko laborerako egokiak diren bitartekoak eta teknikak erabiliz.

-Txertaketa egiteko sasoirik egokiena hautatuko da aldeko klimatologiaren eta laborearen arabera.

-Txertoa, jasoko duen landarearen eta haren barietatearen arabera hautatuko da.

-Txertoa "in situ" eginen da, landare-material osasuntsua erabiliz, edo ziurtatua, erosiz gero.

-Barietatea aldatuz gero, txerto egokia jarriko da.

-Txertoa finkatzeko produktuak behar bezala aplikatuko dira.

-Txertoa jarriz gero, laborantzako lan egokiak eginen dira itsats dadin.

4.6. Inausketa kasuan kasuko laborerako egokiak diren bitartekoak eta teknikak erabiliz eginen da.

-Inausketarako sasoirik egokiena hautatuko da, lantzen den barietatea eta lurraldeko klimatologia kontuan hartuz hazkuntza aurreratu edo atzeratzeko.

-Kasuan kasuko eragiketarako behar diren tresnak eta ekipoak hautatu eta erabiliko dira.

-Formazio-inausketa espeziearen, barietatearen, txerto-euskarriaren eta ezarritako formazaio-sistemaren arabera hasiko da.

-Laborea berde dagoela egiten diren inausketetan (hozitzean, matxardaz, orrigabetzean) kontuan izanen dira hautatu den erakuntza-sistema eta laborantzaren beste ezaugarri batzuk.

-Fruktifikazio-inausketa barietate eta txerto- euskarriaren arabera eginen da.

-Birmoldatzen diren sailetan, inausketa erakuntza- eta ekoizpen-sistema berrira moldatuko da.

-Abarrei eta inausketa-hondakinei tratamendu egokia emanen zaie (xehetu, kendu, ezabatu).

4.7. Sailak zaindu eta babestea, horretarako behar diren eragiketa eta lanak eginez tresna eta makina egokiez baliatuz.

-Lurrean ureztatzea errazten diren lanak eginen dira.

-Hala denean, lurreko belar-estaldura bere hartan utziko da, eta horretarako belarrak moztuko dira eta sastrakak kenduko dira, behar denean eta makina egokiekin.

-Hala denean, lurreko belar gaiztoak kenduko dira, bai zoruan bertan lan eginez bai belar-hilkariak erabiliz. Ondokoak erabiliko dira:

.Bitarteko eta tresna egokiak.

.Tratamendu, produktu, dosi eta ekipo egokiak.

-Sailean mantenimendurako ezarritako laborantzako lanak eginen dira.

-Lurrari elikagai gehigarriak emanez gero, haien kopuruak lurraren analisiaren interpretazioaren, laborearen egoeraren eta, hala denean, orrien analilisiaren araberakoa izanen da.

-Fruituen ekoizpena eta haien tamaina erregulatzeko, landare-erregulaziorako teknika eta produktuak behar bezala erabiliko dira (lore-indukzioa, sustraitzea, erorketaren aurkakoak, bakantzea, fruituaren kalibrea eta goiztartasuna).

4.8. Laborea garairik onenean eta makina egokiak erabiliz biltzea, edo merkatuaren eskaeraren arabera.

-Bilketa hasteko ondokoak hartuko dira kontuan:

.Landutako barietatea.

.Azidotasun-gradua.

.Azukre-gradua.

.Heldutasuna.

.Merkatuaren eskakizunak.

.Klimatologia.

-Bilketan ez da gaizki tratatuko produktua, kalitaterik ez galtzeko.

-Bilketan teknikoki egokienak eta ekonomikoki errentagarrienak diren makinak eta bitartekoak erabiliko dira.

4.9. Uztak baldintzarik hoberenetan garraiatzea eta tokirik egokienean biltegiratzea.

-Garraiatu beharreko ekoizkina kontuan hartuz, garraiobide eta biltegirik egokienak erabiliko dira.

-Biltegian aireztapenaren, hezetasunaren eta tenperatuaren aldetik ekoizkinarentzako izan litezkeen baldintzarik egokienak daudela egiaztatuko da.

-Beharrezkoa denean, biltegia desinfektatu eginen da bertan ekoizkina gorde aurretik, eta horretan segurtasun eta higieneko baldintzak beteko dira.

-Biltegiak bertara sartzeko eta zamaketa-lanak egiteko behar diren beharkizun teknikoak dituela egiaztatuko da.

-Produktuek saldu arte hoztuta eta trataturik egon behar badute, hozkailuak eta atmosfera kontrolatuko ganbarak erabiliko dira.

-Ekoizkinak eskuztatzean eta artapen-biltegietan indarreko legeriaren higiene-baldintzak betetzen direla egiaztatuko da.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Traktoreak eta engantxatzeko dispositiboak, motokultoreak. Azaleztagailuak, landatzeko makinak, zulatzekoak, erauztekoak, hondoztatzekoak, oinarrizko laborantza-tresnak (hondoztagailuak, aitzurrak, mailadiak, zintzelak, luberritzeko makinak), sasiak kentzeko makinak eta hondakinak xehetzekoak, kultibadoreak, alfer-harriak. Aitzurrak, pikatxoiak, palak, barrak. Euskarriak eta euspen-materiala. Fitoerreguladoreak. Aldaskak, txertaturik eta txertatu gabe. Ernamuinak. Txerto-materiala: guraizeak, labanak, espartzua, arrafia, plastikozko zinta, txertatzeko mastic-a, txerto-euskarriak. Inausteko guraizeak, zerroteak. Inausteko ekipo neumatikoa. Neurketako ekipoa: zinta metrikoa, kateak, sokak. Punpaketako ekipoak, ur-hartuneak, ur-azaleztagailuak, putzuak, ubideak, biltegiak, urmaelak, hodiak, hodi-akoplamenduak, ihinztagailuak, tantagailuak, iragazkiak, balbulak eta manometroak, nibelazio-ekipak, dreneak eta drenaje-ekipoak, drenajearen instalaziorako ekipoa. Ongarriak, ongarri mineralak banatzeko ekipoak, sats-banagailuak. Landare-osasunerako produktuak. Tratamendu-ekipoak. Segurtasun-ekipoak. Uzta biltzeko ekipoak. Bildutako produktuak garbitu eta sailkatzeko ekipoak. Osasun baldintza oneko biltegiak (siloak, aletegiak), lehortze eta aireztapeneko instalazioak, hozkuntzako instalazioak, hezetasun eta tenperatura neurgailuak. Hozkuntza- ganbarak. Atmosfera kontrolatuko ganbarak. Atoiak, frutu-garraiagailuak, traktoreko zamaketa-palak, igo-zintak, amairik-ez.

Lanaren produktuak edota emaitzak: Osasun oneko labore-saila, ahalbidez lor daitekeen uztarik handiena emanen duena, nekazaritzako jardun ona esaten zaiona eginez. Merkaturatzeko prest dauden uztak.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Lurra prestatzeko metodoa, ureztatzekoa, landatzekoa, landareak aldatzekoa, zaintzekoa eta laborea babestekoa, inaustekoa, biltzekoa, garraiatzekoa, atontzekoa eta biltegitzeko. Sailaren ekoizpen-ahalbidea ingurugiroari kalterik egin gabe mantentzeko laborantzako eragiketarik egokienak.

Erabilitako edota sortutako informazioa: Oinarrizko botanika aplikatua. Edafologia aplikatua. Ureztatzeko sistemak. Laboreei buruzko gomendio teknikoak. Higieneari eta segurtasunari buruzko araudia eta landare-osasunari buruzkoa, gai agrokimikoen erabilerari dagokionez, haien erabilera-mugak, segurtasun-epeak eta jasaten diren hondakin kopuruak.

Langile edota erakunde hartzaileak: Abelur jarduerako famili enpresetako titularrak, nagusiak zein ez. Autonomoak. Ustiapen buruak. Hornitzaileak eta bezeroak. Gestoriak. Ondasun-erkidegoak. Laborantzako kooperatibak. Eraldakuntzako nekazaritza sozietateak (E.N.S.). Merkaturatzeko elkartzeak. Merkoak. Nekazaritzako produktuen zentralak eta biltegiak. Kontserberak. Ardandegiak. Dolareak. Hazi, ongarri, belar-hilkari eta makinak saltzen dituzten etxeak.

5. gaitasun unitatea: landare-osasunerako kontrol eta tratamenduko eragiketak egitea ingurugiroari eta jangaien osasungarritasunari kalterik egin gabe.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluzio irizpideak.

5.1. Laboreen izurrien eta gaitzen eta haien espezie lagungarrien ziklo biologikoak kontrolatzea, eta kontrolguneak jartzea lursailetan.

-Zuinketa egitean lurzatiaren planoei eginen zaie jaramon, hain zuzen ere haietan ezarritako kontrolguneei.

-Labore-sailetan, seinalizazio-piketak jarriko dira aurrez planoetan ezarritako kontrolgunean.

-Kontrolgune bakoitzean izurri eta fauna erabilgarriaren kopuruak zenbatuko dira.

-Zenbaketak eta lagin-hartzeak behar den unean eta tresna egokiekin eginen dira, izurri, bizkarroi edo harrapakari bakoitzaren ziklo biologikoari jarraikiz.

-Faunako espezietan bertako espezie erabilgarriak eta biofabrikakoak bereizteko behar den informazio teknikoa berrikustea eta eguneratzea.

5.2. Laboreen osasuna kontrolatzea eta haren egoera erregistratzea, horretarako izurriak, gaitzak edo kalteak detektatu eta identifikatzeko neurriak antolatzen dituela.

-Kalteak egiten dituzten agenteen zantzuak zaintzeko ibilbideak eta haiek harrapatzea behar denean burutuko dira.

-Laborea jotzen duen izurria edo gaitza antzemandako zantzuak edo indibiduoak analizatuz identifikatuko dira.

-Izurriak "in situ" zenbatuko dira eta haien erasokortasuna ebaluatuko da, eta ondoren datuak lursailaren fitxan agertaraziko dira.

-Labore bakoitzaren lursailaren fitxa/krokisa beteko da aurrean ezaerritako egitarauari jarraikiz.

-Laginak ezarritako prozeduren arabera hartuko dira eta behar den laboratoriora edo estazio fitopatologikora bidaliko dira.

-Izurriak kontrolatu eta detektatzeko sistemak eta dispositiboak behar bezala erregulatu eta aplikatuko dira.

5.3. Laboreen izurri eta gaitzak kontrolatzea eta, behar denean, haien konta borrokatzea, eta horretarako behar diren teknikak eta produktuak eta behar diren dosietan erabiltzea, bai eta ekipo eta makina egokiak ere.

-Aplikazio-teknikekin eta ofizialki erregistraturik dauden produktu fitosanitarioekin lotuta dauden informazio teknikoak eta ekonomikoak berrikusi eta eguneratuko dira, prozedurak hobetzeko.

-Tratamenduetarako egutegia programatuko dira, tratatu beharreko laboreen, laborantzaren faseen eta hark urtean zehar izaten dituen izurri eta gaitzen arabera.

-Fauna erabilgarria behar den unean askatuko da, eta askatu ere laborantzarako behar den kopurua askatuko da.

-Tratamenduetan produktu egokiak erabiliko dira eta haiek aplikatzean fauna erabilgarriari kalterik ez egiteko behar diren neurriak hartuko dira.

-Produktuaren prestaera eta erabiliko den dosia preskribatutako gomendioaren araberakoak direla egiaztatuko da.

-Tratamendua aplikatzeko ekipoak eta makinak lortu nahi diren emaitzak lortzeko aukeratu, erregulatu eta erabiliko dira.

5.4. Izurri eta gaitzen aurkako tratamenduetan hartu behar diren babes eta segurtasuneko neurriak aplikatzea.

-Tratamendurako makinetako eta ekipoetako segurtasun-dispositiboek ongi funtzionatzen dutela eta tratamenduan zehar behar bezala erabiltzen direla egiaztatuko da.

-Kasuan kasuko tratamendurako eta produkturako behar diren ekipo pertsonalak behar bezala erabiliko dira.

-Osasun-produktuak eskuztatzen direnean, ezarritako babes-neurriak hartuko dira.

-Uneoro laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak beteko dira eta kasuan kasuko produkturako eta tratamendurako behar diren babes pertsonaleko jantziak erabiliko dira.

-Istripurik izanez gero, oinarrizko osasun-teknikak eta lehen sorozpenak azkar aplikatuko dira.

-Probetxamenduari ekin aurretik, landare-osasuneko produktu bakoitzerako ezarritako segurtasun-epeak errespetatuko dira, indarreko legerian adierazitakoaren arabera.

5.5. Izurri-hilkariak aplikatzea jangaiei eta aplikazioa hontrolatzea hiriko, hiringuruko lokal eta guneetan, edo naturguneetan, eta horretan aurrez ezarritako produktuak eta dosiak erabiltzea.

-Biltegiratutako uztak eta jangaiak tratatzean, haiek behar bezala artatu eta ondoren higienearen eta osasunaren aldetik segurtasunarekin kontsumitzea bermatzen duten aplikazio-teknikak, formulazioak eta dosi egokiak erabiliko dira.

-Lokalak eta espazioak arratoigabetzen eta desinfektatzen direnean, kontrolatu beharreko populazioetarako egokiak diren teknikak, produktuak eta dosiak aplikatuko dira.

-Hiriko eta hiringuruko eremuetako eta naturguneetako intsektu, akaro eta abarren izurrien aurka gomendatutako tratamenduak egiten direnean, ezarritako prozedurari jarraituko zaio, ingurugiroan sortzen diren ondoreak ahalik txikienak izan daitezen.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Izurriak eta gaitzak detektatzeko ekipoak: lupak, xederak, garnatak. Landare-osasuneko produktuak aplikatzeko ekipoa: langargailu hidraulikoak, hidroneumatikoak (atomizagailuak), neumatikoak (lainogailuak), zentrifugoak, termoneumatikoak, hautseztagailuak. Landare-osasuneko produktuen aplikazioa kontrolatzeko ekipoak. Indar- eta trakzio-bitartekoak: traktoreak eta motokultoreak, motore termiko eta elektrikoak. Ekipoak kontrolatu eta kalibratzeko materiala. Garbiketa-ekipoak. Landare-osasuneko produktuak eta haiek biltegiratzeko eta garraiotzeko edukinontziak. "Ingurugiroaren" eta "jangaien" sektoretako izurri-hilkariak. Babes pertsonaleko ekipoak.

Lanaren produktu edota emaitzak: Ingurugiroko laboreen izurrien kontrol integratua eta jangaiak almazenatu eta manipulatzeko instalazioena, produkzioa aplikatzaile, kontsumitzaile eta ingurugiroarentzako arriskurik gabe egin ahal izateko moduan.

-Prozesu, metodo eta prozedurak: Laboreen izurriak eta gaitzak kontrolateko teknikak, borroka integratuaren printzipioak barne. Landare-osasuneko produktuak eta "ingurugirorako" nahiz "elikagaietarako" izurri-hilkariak erabiltzeko prozedurak. Landare-osasuneko produktuak eta izurri-hilkariak suntsitu beharreko izurrien ezaugarrien arabera aplikatzeko ekipoak kalibratu, doitu eta erabiltzeko metodoak, pertsonentzako, ingurugiroarentzako eta erabilitako makinetarako arriskurik sortarazi gabe. Makinak eta ekipoak mantentzeko metodoak.

Erabilitako edota sortutako informazioa: Laneko segurtasunari buruzko araudia eta izurri-hilkariak eta landare-osasuneko produktuak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko arau tekniko-osasunekoak: erabilerako mugak, segurtasun-epeak, eta hondakin maila jasangarriak. Kanpo-fitxak. Mapa metereologikoak tratamendu garai egokietarako. Landare-osasuneko produktuen esku-liburua, haien materia eragingarria eta toxizitatea zehaztuz. Izurri-hilkariak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeari buruzko araudi tekniko-osasunekoa (azaroaren 30eko 3349/1983 E.D.). Landare-osasuneko produktuak merkaturatu eta erabiltzea baimentzeko elkarteko sistema harmonizatua. (EEEko 91/414 artezpidearen transposizioa. Lehendakaritzako martxoaren 8ko agindua, izurri-hilkarien bidezko tratamenduak egiteko homologazio ikastaroak arautzeko araudia finkatu duena.

Langile edota erakunde hartzaileak: Tratamendu buruak, nekazaritzako enpresarioak eta ustiategi-arduradunak. Aplikaziorako langile laguntzaileak. Landare-osasuneko produktuen eta haiek aplikatzeko eta kontrolatzeko behar den materialaren hornitzaileak. "Ingurugirorako" nahiz "elikagaietarako" landare-osasuneko produktuak eta izurri-hilkariak aplikatu eta manipulatzen dituzten langileak.

6. gaitasun unitatea: abereak zentzuz gobernatzea.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

6.1. Abereak behar den sasoian eta behar bezala markatzea eta identifikatzea.

-Egin beharreko eragiketa nolakoa den kontuan izanik, materiak egokia aukeratu eta erabiliko da.

-Markatu beharreko abere mota bakoitza identifikatzeko sistema egokia zehaztuko da, bai eta hori egiteko sasoirik aproposena zein den ere.

-Abereei behar den lekuan eta behar den bezala ezarriko zaizkie markak.

6.2. Abereak erloka taldekatzea, kontuan izanik adina, pisua eta ugalketarako egoera, osasun-egoera eta ekoizpen-egoera, ongi gobernatu eta elikatu ahal izateko.

-Abereak adina, pisua eta tamaina kontrolatuz taldekatuko dira.

-Abereak erlotan taldekatzeko, ugalketarako eta ekoizpenerako nola dauden kontrolatuko da.

-Abereak osasunez nola dauden egiaztatuko da, gaisorik daudenak bereizi eta behar den tratamendua emateko.

-Erloak egiteko ondokoak hartuko dira kontuan:

.Abelburuko zenbat lur beharko den.

.Abelburuko zenbat metro aska eta tobera beharko den.

.Abereak nola dauden ekoizpenerako.

6.3. Jeizteko eragiketak ekipo egokiaz eta kasuan kasuko abere espezierako ezarritako prozedurari jarraikiz egitea.

-Jeizteko instalazioak, hutseko maila eta esne-biltegia garbi eta erabiltzeko moduan daudela egiaztatuko da.

-Abereak, ekoizpen-erloka sartuko da instalazioan, eta behar bezala ibilgetuko dira.

-Errapeak ezarritako prozeduraren arabera garbitu eta sikatuko dira.

-Abere bakoitzari berarentzat egokiak diren txoperak ipiniko zaizkio, eta behar bezala, jarraibideen esku-liburua aintzat hartuz.

-Errapean esnerik ez dela geratzen egiaztatuko da.

-Erroak bainuaren edo langarketaren bitartez "itxiko" dira, aurrez ezarritako prozedurarekin bat etorriz.

-Esnea behar bezala biltegiratu dela eta esnea biltegiratzeko ekipoa higiene eta erabilerako baldintza onetan dagoela egiaztatuko da.

-Esnearen hozketa kontrolatuko da, jarraibideen esku-liburuan jartzen duen tenperaturan egon dadin.

-Esnea jeizteko eta biltegiratzeko instalazioak garbitu, desinfektatu eta higienizatzeko eragiketak ezarritako prozedurari jarraikiz eginen dira.

-Hozketako tutuetan eta edukinontzietan zehar dabilen ura esku-liburuan adierazitakoa dela egiaztatuko da.

-Abere bakoitzak zenbat esne eman duen begiztatuko da, eta ondoren esnearen ekoizpenari buruzko egoera-orriak eginen dira, jasotako jarraibideen arabera.

-Jeizten ez diren erloetan, abereak behar bezala "sikatuko" dira.

6.4. Abereak irentzea eta haiei isatsa moztea, adarrak kentzea, apatxak txukuntzea, artilea moztea eta beste eragiketa batzuk.

-Egin beharreko eragiketarako behar diren material eta tresnak aukeratuko dira eta behar bezala erabiliko dira.

-Eragiketaren xede den aberea aukeratu eta besteetatik bereiziko da.

-Abereak behar bezala ibilgetuko dira, egin beharreko eragiketaren arabera.

-Eragiketak behar bezala eginen dira eta ezarritako tekniken bitartez.

-Eragiketan ondoren, abereak ongi daudela egiaztatuko da.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Abereak identifikatu eta markatzeko tresnak: burdinak, su-markak, nitrogeno likidozkoak, krotaleak (metalezkoak eta plastikozkoak), txip elektronikoak, pinturak, nasogramak, ikurrak etab. Bereizketa-eskortak, mangadak. Pisatzeko ekipoak (esku-baskulak, automatikoak eta elektronikoak), abereak ibilgetzeko zepoak. Jeizgailuak, esnean hozteko tankeak. Ilemozkailuak (eskuzkoak eta mekanikoak), isatsak mozteko tresnak, irentzekoak, adarrak kentzekoak, kauterizadoreak, gomazko uztaiak eta haiek aplikatzeko kurrikak, apatxak txukuntzeko tresnak eta ekipoak. Abereen etzalekuak. Espezie, arraza, adin, sexu eta pisu desberdineko abelburuak.

Laneko produktuak edota emaitzak: Zenbait espezieren esnea. Artilea. Abereak behar bezala taldekaturik, gobernaturik, markaturik, irendurik, isaskabeturik, adargabeturik, ile-mozturik eta txukunduta egotea.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Abereak identifikatzeko prozedurak eta markatzeko teknikak. Abereei ilea mozteko, isatsa mozteko, adarrak kentzeko, irentzeko eta apatxak txukuntzeko teknikak, metodoak eta prozedurak. Jeizteko teknika, metodoak eta prozedurak. Abereak taldekatzeko teknikak eta prozedurak. Abereak pisatzeko teknikak.

Erabilitako edota sortutako informazioa: Animalien anatomia eta fisiologia. Abeltzaintzako instalazioetan eta makinetan ekoizpena behar bezainbetekoa izateko bete behar diren beharkizunak. Abeltzaintzako ustiategiek ingurugiroan duten eraginari buruzko arauak. Europar Batasunak (EB) abeltzaintzarako ematen dituen laguntzei buruzko legeak eta arauak.

Langile edoeta erakunde hartzaileak: Abeltzaintzako ustiategiak. Abeltzaintzako zerbitzuen enpresak. Abelur ustiategietako autonomoak. Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS). Ondasun erkidegoak.

7. gaitasun unitatea: abereak ustiatuz behar diren eragiketak egitea esnea, okela, artilea eta arrautzak ustiatzeko eta erlezaintzan probetxamenduak lortzeko.

a) Errealizazioak eta errealizazio irizpideak.

7.1. Ustiategi edo finkako bazkagaiak lantzeko edota bazka-soroak hobetzeko behar diren eragiketa eta lanak egitea.

-Ingurua eta probetxamendu mota kontuan izanik, bazka-landareen espezie, barietate eta nahaskinik interesanteenak hautatuko dira.

-Lurraren eta landuko diren espezieen arabera, bazkagaien ekoizpenerako egokienak diren teknikak erabiliko dira.

-Bazka-landareak edo belardi artifizialak landatzeko behar diren lanak zein izanen diren (luberritu, lurra prestatu eta landu) eta zein hurrenkeratan eginen diren erabakiko da, eta ondoren behar diren traktoreak eta tresnak aukeratu, engantxatu eta erregulatuko dira eta lanak behar bezala eginen dira.

-Laboreetarako emandako gomendio teknikoekin eta lurraren ezaugarri fisio-kimikoekin bat etorriz, lur osagarri eta ongarririk egokien eta ekonomikoenak aplikatuko dira, makina egokiez baliatuz.

-Bazka-landareak ereitean, kasuan kasuko espezierako gomendatutako dosiak eta teknikak erabiliko dira, eta makina egokiez baliatuko.

-Estaldurako ongarria ematea, ureztaketa, landare-osasuneko tratamenduak, erreus-segaldiak, simaurra ihaurtzea eta bazka-soroak eta belardi artifizialak mantentzeko egiten diren gainerako lanak landareen beharkizunen eta gomendio teknikoen arabera eginen dira.

-Larre naturalak hobetzeko lan eta eragiketak larreen hasierako egoeraren eta lortu nahi diren xedeen arabera erabakiko dira, eta horretaz emaniko gomendio teknikoei jarraikiz eginen dira.

7.2. Ustiategi edo finkako bazkagaien probetxamendua eta artapena antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

-Bazkagaien probetxamendu eta artapenerako metodorik egokienak aukeratuko dira (ezarritako plangintzari jarraikiz), kontuan izanik ustiategiaren ezaugarriak, abereak eta ekoizpen-sistema.

-Bazka-lurrak zein izanen diren zehaztuko da eta abereak jatera noiz sartuko diren eta noiz irtengo, landareen egoera begetatiboa aintzat hartuz.

-Bazka-lurren azaleraren, larrearen egoeraren eta abereen ezaugarrien arabera, lursail bakoitzeko abere-erloa ezarriko da.

-Hesi mota hautatzean (finkoa edo mugikorra) abereen espeziea eta ezaugarriak hartuko dira kontuan.

-Hesiak ezarritako baldintzen arabera behar bezala instalatuko dira, edo hala daudela egiaztatuko, eta haiek ongi mantentzeko behar diren lanak eginen dira.

-Uhaskak eta gazguneak leku egokietan daudela egiaztatuko da.

-Lursaileko bazkagaia zenbat aldiz, nola eta noiz moztu erabakiko da, kontuan izanik laborearen mota eta egoera, eguraldia, ekoizpen-beharrizanak eta bazkagaiaren destinoa.

-Bazkagaia moztean, egitarauan ageri dena beteko da eta makina egokiak erabiliko dira.

-Bazkagai berdetan kontsumitzeko mozten denean, bildu eta abereei emanen zaie ekipo egokiez baliatuz.

-Behar denean, mozten den bazkagaia idortu eginen da, eta horretarako irauli eginen da, iladatan jarriko eta pilotan bilduko, behar diren makinak egoki erabiliz.

-Behar denean, bazkagaia siloratu eginen da (edo "boloetan" bilduko) eta horretarako behar diren prestakuntza- eta egokitzapen-tratamenduak aplikatuko zaizkio eta zamaketa eta zigilaketako eragiketak eginen dira, beti ere horretarako behar diren makinak erabiliz.

7.3. Abereen jangai-anoak prestatu eta banatzea haien beharrizanen arabera, eta kontsumoa kontrolatzea.

-Abere-espezie bakoitzaremn jangai-beharrizanak zehaztuko dira beraren ezaugarrien eta abelburuen ekoizpen-egoeraren arabera, eta horretarako aurrez ezarritako parametroak eta taulak erabiliko dira.

-Ustiategi edo finkako abere-espezie eta erlo bakoitzeko beharklo diren jangai-anoak kalkulatuko dira, eskuko dauden jangaiak kontuan izanik.

-Anoak prestatzeko ustiategitik kanpo ekarri beharko diren lehengaiak aurreikusiko dira.

-Pentsu prestatuen artetik batzuk aukeratuko dira, horretarako beraien formulazioa interpretatu eta ustiategi edo finkako abere-espeziek jateko egokiak direnez erabakitzen dela.

-Tamaina handiko jangaien, jangai trinkoen eta osagarrien ano egokiak prestatu eta emanen zaizkie abereei; jangaiok aurrez ezarritako orduetan banatuko dira eta ahaleginak eginen dira bai dietan bai kalitatean gora-behera handirik egon ez dadin.

-Anoak behar bezala banatzen eta kontsumitzen dela egiaztatuko da.

7.4. Ugalketako emeak estaltzeko eragiketak antolatu eta kontrolatzea.

-Hala denean, emeen araldia sinkronizatuko da, eta horretarako espezie bakoitzerako teknika eta metodorik egokienak erabiliko dira.

-Emeen araldia ohiko prozeduren bitartez egiaztatuko da.

-Hazitarako arren kopurua zehaztuko da estali beharreko emeen arabera.

-Hazitarako arrak osasunez ongi daudela bermatzeko behar diren egiaztapen eta eragiketa guztiak eginen dira.

-Estalketa behar bezala egiten dela kontrolatuko da eta arrak emea estali duela egiaztatuko.

-Arrei hazia ateratzeko, eta hura ebaluatu eta prozesatzeko teknika eta material egokiak erabiliko dira, higiene-baldintza onetan.

-Abere-espezie bakoitzerako behar diren hazi-dosiak prestatuko dira, hartutako jarraibideei kasu eginez.

-Hazi-jartzeko, kasuan kasuko abererako egokiak diren teknikak eta materialak erabiltzen direla eta zuzen erabiltzen direla egiaztatuko da.

-Estalitako edo hazia jarri zaien emeak umedun daudenez azkar diagnostikatzeko aginduko edo diagnostikatuko da, eta beharrezkoa izanez gero aholkaturiko neurriak eta tratamenduak abiaraziko dira.

-Ugalketari buruzko plana eginen da, eta bertan agertaraziko dira espeziearen, adinaren urtaroaren araberako ugalketa-indize egokiak, ugalketarako abelburuen erabilera eta gobernua eta erreus-baldintzak.

7.5. Erditzeak kontrolatzea eta haietan izatea, onez burutzen direnez begiztatzea eta, behar izanez gero, albaiteroari etortzeko eskatzea.

-Emeari jarraipena eginen zaio umaldian zehar eta erditu aurreko egunetan batik bat; haren jokaera eta adierazkaririk azaltzen denez behatuko da.

-Behar izanez gero, emea erditze-aretora eramanen da; hango instalazioek higiene-baldintza onetan eta desinfektaturik egon beharko dute.

-Erditzeak "in situ" gainikusiko dira eta zuzen behatuz kontrolatuko da onez burutzen ote diren; zerbait oker doala antzemanez gero, berehala jakinaraziko da eta albaiteroari etortzeko eskatuko zaio.

-Umea hilda dagoela edo beste zerbait oker dagoela antzemanez gero, behar dena eginen da.

-Erditzean zerbait oker joanez gero, behar diren bitarteko fisikoak eta laguntza klinikoa erabiliko dira.

-Karenak ohi bezala kanporatu ote diren eta haien egoerak gaisotasunik adierazten ote duen begiztatuko da.

-Erditu ondoren, emea osasunez ongi dagoela egiaztatuko da.

-Errapeak morfologikoki eta fisiologikoki ongi daudela eta esne-jarioa hasita dagoela egiaztatuko da.

-Eme erdiari buruzko egoera-orriak eginen dira, aurrez ezarritako sistemari jarraikiz.

7.6. Abeltzaintzako espezieen umaldi inguruko kontrol eta laguntzak lanak egitea.

-Zilbor-hestea zuzen eta higienikoki moztu eta desinfektatuko da.

-Umeak normalak direla egiaztatuko da, eta malformazio edo akatsen bat egonez gero, antzeman eginen zaio.

-Adopzio-teknikak zuzen aplikatuko dira eta umeak aukeratutako amaordeen artean banatuko dira.

-Umeordeek kalostroa jasotzen dutela eta amaordeek ongi hartu dituztela egiaztatuko da.

-Amak lehengo ugalketa-normaltasunera itzuli direla egiaztatuko da (erditu ondoko araldiak eta ziklo sexual egokiak).

-Behar izanez gero, umeak pisatu eta markatu eginen dira, eta behar diren tratamenduak eta arreta emanen zaizkie, horretaz emandako ohar teknikoei jarraikiz, eta eragiketa bakoitza espeziearen ezaugarrien arabera eginen da.

-Umeak eta amak bereiziko dira eta umeei esnea eragotziko zaie, eta egin ere espezie eta ekoizpen-sistema bakoitzerako gomendatutako eran eta sasoian.

-Abereen hazkuntzan faseak izanen dira (aurrerakoen hazkuntza, gizenketa), eta horietarako giro eta higiene baldintza egokietako etzalekuetara eramanen dira.

7.7. Abereak behatuz haien osasun-egoera nolakoa den jakitea eta, behar denean, tratamendu zehatzak aplikatzea eta laginak hartzea ustiategiaren osasun-plangintzan adierazitako analisiak egiteko.

-Abereen osasun-egoera egiaztatuko da eta, gaitzik edo badute, antzeman eta haien berri emanen da.

-Lurraldean izaten diren ohiko gaitzen txertoak eta aurreneurri-tratamenduak aplikatzeko egutegia ezarriko da, eta aplikatu eginen dira.

-Barruko edota kanpoko bizkarroien aurkako tratamenduak sasoi eta instalazio egokietan eginen dira, eta ezarritako produktuez baliatuz.

-Ustiategian behar diren aurreneurriak jarriko dira (desinfektazio-ibiak, intsektuen aurkako sareak, karraskarien aurkakoak etab.), gaitzik sar ez dadin.

-Ustez gaisorik dauden abereak isolatzeko eta zaintzeko behar diren neurriak hartuko dira.

-Aberei laginak hartu behar zaizkienean, material eta ekipo egokiak erabiliko dira, eta erabili ere ezarrita dagoen bezala.

-Behar denean, abereak sendatzeko preskribaturiko tratamenduak aplikatuko dira, bai eta adierazitako produktuak eta dosiak ere, eta horretarako bitarteko, teknika eta material egokiak erabiliko dira.

-Horretarako ezarritako egoera-orriak eta gaztiguak prestatuko dira, jasotzen diren jarraibideak aintzat hartuz.

-Abereren bat hiltzen denean, legez ezarritako neurriak hartuko dira gorpuak eskuztatu eta garraiatzeko.

7.8. Ustiapenean okelaren, esnearen, artilearen, arrautzen eta erlezaintzako produktuen ekoizpena kontrolatzea eta produktuak lortu, biltegiratu eta merkaturatzea.

-Ekoizpenerako abere egokiak aukeratu eta eskuratuko dira eta ondoren ustiategi edo finkako instalazioetara garraiatuko dira, eta hori kalterik ez egiteko moduan eginen da.

-Abereak behar diren lekuetan instalatuko dira, bakoitza beraren espazio- eta giro-beharrizanen araberakoan, kontuan izanik ustiategi edo finkako ekoizpenaren xedeak eta horretaz dauden legeak.

-Abere espezie bakoitzari beraren aska ipiniko zaio eta bakoitzari beraren jangai egokiak emanen zaizkio.

-Hondakinak garbitu eta kentzeko lanak eta abereen bizilekuak desinfektatzeko lanak ezarritako aldizkotasunarekin eginen dira, eta makina eta ekipo egokiak erabiliko dira.

-Bizilekuetako inguru-baldintzak behar diren mailetan egonen dira uneoro; bestela denean, klimitizazio- mekanismoak eta sistemak berrikusiko edo areagotuko dira.

-Fase guztietan zehar abereen garapena eta hazkundea behar bezalakoak direla kontrolatuko da, kontuan izanik haien ahalbideak, janari-kontsumoa eta ekoizpen- helburuak.

-Erlauntzaren, ustiategiaren edo abeletxearen usatiapenaren jarraipena eginen da, eta produktuak aurrez ezarritako baldintzen arabera bildu, sailkatu, biltegiratu eta artatuko dira.

-Produktuak ohiko bideen bitartez merkaturatuko dira; behar izanez gero, merkatura aurretik egokitu eginen dira.

b) Lanbide eremua.

Produkzio-bitartekoak: Bazka-soroak eta larreak lantzeko traktoreak. Zenbait espezie, arraza, sexu, adin eta pisutako abereak. Abereen bizilekuak. Hesi iraunkorrak eta mugikorrak. Tratamendu-eskortak, zamaguneak, atoiak eta garraio-ibilgailuak. Pisatzeko ekipoak (esku-baskulak, automatikoak eta elektronikoak). Abereak ibilgetzeko zepoak. Uhaskak, kontzentratu-askak (singleak eta automatikoak), edalekuak, eskuareak edo bazka-askak. Bazkagaien biltegiak. Siloak. Biltegiak eta pentsu-tobera. Urteko estalketen plana eta fitxak. Markatzeko uhalak. Estalketa-zaldikoak, hazia atera edo artatzeko ekipoak, zenbait tamainatako nitrogeno likidoko bonbonak, hozkailuak eta garraio-bonbonak, katetereak eta katetere-estalkiak, hazi-lastoak, termometroak, hazia eskuztatu eta aplikatzeko bitartekoak. Intsektu- hilkariak, bizkarroi-hilkariak, desinfektakariak, desinfektatzeko ekipoak eta intsektuak hiltzekoak (eskuzkoak, automatikoak eta presiokoak), bizkarroien aurkako dutxak eta bainuak. Txertoak (liofilizatuak eta esekidurakoak), botikak, kanulak, bendak, gasak, osasun-botikak eta produktuak aplikatzeko materiala (esku-xiringak, automatikoak, botatzekoak, dosi-pistolak, trokarrak, zunda nasoesogagikoak, tanta-ekipoak), laginak hartzeko untziak (plastikozko poltsak, kristalezko poteak), hozkailuak, "vacutainer" eramangarriak, bero eta argi ultramorezko (AU) esterilizadoreak, bero-lanparak, berogailuak. Erlezaintzako ekipoak eta materiala.

Lanaren produktuak edota emaitzak: Bizitzarako abereak, ugalketarakoak, ekoizpenekoak eta okelatarakoak. Abere zaharrak, merkaturatzeko. Esnea, artilea, arrautzak, okelatarako abereak eta erlezaintzako produktuak, egoera onean.

Prozesuak, metodoak eta prozedurak: Elikadurako teknikak eta prozedurak, artzaintza eta kortaratzekoak. Abere-espezieen ugalketarako teknikak. Lagin biologikoak hartzeko teknikak. Osasun-tratamenduetarako metodoak. Ustiategia edo abeletxea gobernatzeko eragiketak, abeltzaintzako eta erlezaintzako produktuak lortzeko.

Erabilitako edota sortutako informazioa: Abereen ugalketari eta haiek aukeratzeari buruzko ezagutza orokorrak. Bazkagaiak, pentsuak eta abereak elikatzeko behar diren lehengaiak. Abereen anatomiari eta fisiologiari buruzko ezagutzak, eta abereen osasun teraupetikoari buruzkoak. Abereak gizentzeko erabiltzen diren produktuei buruzko osasunaren arloko arau teknikoak eta beraien mugei buruzkoak. Europar Batasunak (EB) abeltzaintzarako ematen dituen laguntzei buruzko legeria eta arautegia. Erlezaintzako teknikak. Ekoizpeneko egoera-orriak.

Langile edoeta erakunde hartzaileak: Ustiapenburuak. Abeltzaintzako ustiategiak. Abelur enpresen titularrak, nagusi zein ez. Ondasun erkidegoak. Laborantzako eta abeltzaintzako kooperatibak. Eraldaketarako nekazaritza sozietateak (ENS). Merkaturatzeko elkartzeak. Merkoak. Abeltzaintzako produktuen zentralak. Hiltegiak. Hazi, ongarri, belar-hilkari, pentsu, osasun-produktu eta abeltzaintzako beste produktu batzuk saltzen dituzten etxeak.

1.2. Lanbide gaitasunaren bilakaera.

1.2.1. Faktore teknologiko, antolamenduzko eta ekonomikoen aldaketak.

Teknologia, antolakuntza eta ekonomiaren sektorean faktoreen bilakaeraren abiadura arina aurreikusi daitekeen gauza da, baina abiadura horrek badu baldintza-ezarleak bat ere, hain zuzen ere herri bakoitzak nekazaritzako politikan hartzen dituen erabakiak, Arantzel eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorra (GATT) eta Europar Batasunaren (EB) nekazaritzako politika amankomuna aplikatzetik datozenak.

Nolanahi ere, ondokoan izan behar dira gogoan:

Ezagutza zientifikoak areagotuko direnez, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpeneko teknikak hobetuko dira eta hala etengabe hazten ari den biztanleriak behar adina jangai eta lehengaia sortu ahal izanen dira, ingurugiroan oso eragin txikia izanik.

-Zenbait aldaketa jakini dagokionez, landareekin erabiltzen den ingeniaritza genetikoak izurriteak eta gaitzak jasaten dituzten barietateak eman ditzake, bai eta beste batzuk ere ekintza-ahalmen osoko belar-hilkari sistemikoen eragina jasan ahalko dutenak.

-Lurrak prestatzeko tekniketan eta laboreak lantzekoetan aldaketa handiak gertatuko dira, eskuhartzeak ahalik gutxien izan daitezen eta higidurarik sor ez dadin. Ustiategi anitzetan artapen-lanak eginen dira.

-Fertilizaio eta ureztadurako teknikak hobetzearekin batera, ongarri mineralen beharrizanak murriztu ahal izanen dira, eta gainera nekazaritzako ekoizpenerako erabili ahal izanen dira abereen hondakin organikoak edo biztanleguneetako hondakin-uren arazpenarekin lortzen direnak, eta horrela mesede handia eginen zaio ingurugiroari.

-Makinen erabilera zentzutuz, ekoizpen-kostuak murriztuko dira eta nekazaritzan diharduten pertsonen bizi-kalitatea hobea izanen da. Nekazaritzako enpresetan mekanizazioak sortzen dituen gastuak arras handiak izanik, zenbait anitz ekipok batera erabiliko beharko dituzte, edo bestela zerbitzu-enpresetara jo, zeren eta haiek, makinen erabilera areagotuz, lanak kostu txikiaren trukeak egiten ahal baitituzte, klima-alde batetik bestera joanez.

-Herri osasunaren arloko eta ingurugiroaren arloko eskakizunak handiagoak izanen direnez gero, landare- eta abere-osasuneko produktuen kontrola eta haien aplikazio-tekniken gainekoa zorrotzagoa izanen da, eta horregatik askotan zenbait aplikaziotarako langile eta enpresa espezializatuak beharko dira. Nolanahi ere, izurrien kontrolak "integratua" izan beharko du, ingurugiroan eragin handia duten produtku agrokimikoak edo pertsona, abere eta animalientzat arriskua sor dezaketenak ahalik gutxien erabiltzeko.

-Produktuak merkaturatzeari dagokionez, taldeak koordinatzea izanen da xedea, bere buruari ekoizpen-mailak mugatzen dizkioten eta elkartrukerako prezioak eta kalitateak esleitzen dituzten sektorearteko profesionalak prestatzea oinarri harturik.

-Zenbait alde geografikotan ingurugiroaren arloko mugek kontrolak ezar diezazkiokete ekoizpenari, eta horregatik teknika tradizionalak edo artapenzaleak erabiltzen diren nekazaritzako ustiategiak nekazal turismoarekin edo ingurugiroaren babesarekin finantzatu beharko dira.

-Datozen urteetan ekoizpena/kontsumoa orekak, ustiategiak bideragarriak izateko behar diren errentak sortzeko ezinbestekoa denak, gaindikinik egon ezean, soroetako batzuk jangaietarako ez beste labore batzuetarako erabiltzera behartuko du, eta bereziki lehiatzeko moduko kostuen trukean energia garbia ematen duten laboreak landatzera (bioerregaiak, elektrizitatearen ekoizpenerako landare-biomasa); horrek atmosferara botatzen den CO++2~ kopurua konpentsatuko du nolabait, erregai fosilen kontsumoa gutxiko delako.

-Hemendik aurrera geroago eta kalitate handiagoko produktuak eskatuko direnez gero, ekoizpenaren eta merkaturatzearen fase guztietan kalitatea kontrolatzen duten sistema zorrotzagoak ezarri beharko dira. Horretarako egiten diren jarduketa guztiek eragin handia izanen dute datozen urteetan: bermaturiko haziak eta produktuak erabiltzea, kalitatea kontrolatzen duten jatorrizko izendazioetako eta ekoizle-elkarteetako kide izatea.

-Gizartean ingurugiroaren babesaz hazten ari den kezkak eta Europar Batasunari (EB) atxikitzeak arau ugari sortarazi dituzte, nekazaritzaren sektorea ukitzen duten nahitaez bete beharreko gidalerroen bitartez. Teknologia garbiak erabiltzea, energia eta ura aurreztea, ahalik produktu kutsagarri gutxien erabiltzea, hondakin solidoak kudeatzea eta hondakin likidoak eta gaseosoak kontrolatzea dira nekazaritzaren sektorean azkar asko onartu behar diren alderdietariko batzuk.

1.2.2. Lanbide-jardueretako aldaketak.

Nekazari jendearen batez besteko adina gazteagotzen denean, dela jubilazioengatik, dela teknika tradizionaleko ustiategi txiki anitzek jardunari uzten diotelako, lanbidean dihardutenen teknifikazioa handiagoa izanen da eta mota anitzetako zerbitzuak eginen dituzten profesionalak sortuko dira, hauek egiten dituztenak esaterako: laborantza eta abeltzaintzako teknikak erabili, landare-osasuneko produktuak aplikatu, uztak bildu, artatu eta merkaturatu, ustiategiak programa informatikoen bitartez kudeatu eta gobernatu, kontabilitatea eraman, zerbitzu ekonomikoak eta zergen arlokoak, eta informazio-sistemak erabili.

Lanbide-jarduera espezializatua "ustiategiburua" lanarekin batera gertatuko da; bigarrena ekonomiara eta kudeaketara lerratuko da eta horretan diharduenak ekoizpenaren arloko zuzeneko funtzioak utziko ditu, profesional berriek bereganatuko baitituzte.

Sartuko diren teknologia berrietarako, nekazaritzako politikak ekarriko dituen antolaketa-aldaketetarako eta kalitatearen beharrizanetarako profesional balioniztunak eta egoera berrietara azkar moldatzeko gai direnak beharko dira.

Ingurugiroa babesteko sistemak nahitaez ezarri beharko direnez, landa-inguruaren artapenerako jarduera berriak sortuko dira.

Inbertsioei etekinak ateratzea hain da garrantzitsua, ezen merkataritzaz eta kudeaketaz eguneraturik egon beharko baita, berrikuntzak komenigarriak ote diren analizatu ahal izateko irizpide ekonomiak aintzat hartuz.

1.2.3. Prestakuntzako aldaketak.

Nekazaritzako ekoizpenean egin behar diren prozesuen aniztasunak eta haien konplexutasunak, naturaren fenomenoetan integraturik baitaude, etorkizunean profesionalak orain baino espezializatuagoak izatea eraginen du, denek prestakuntza-oinarri bera dutela.

Horregatik, badugu ustea enpresa txiki eta ertainen (famili enpresen) kudeaketa integraturako bereziki prestaturiko "ustiategiburuarekin" batera, zeinek autonomo gisa jarduten ahal baitu inoiz ekoizpen-lan ugari egiten duelarik, hainbat sektoretako profesionalak sustatu beharko direla, ondoko arlo hauetan esaterako: nekazaritzako makinak eta ekipoak manejatu eta konpontzea, ureztatzeko sistemak, uztak biltegiratu eta artatzeko instalazioak, abeltzaintzako instalazioak eta bizitokiak, osasun eta ingurugiroaren babesa, laboreen izurrite eta gaitzen kontrola eta abereen osasuna.

Profesionalaren prestakuntza orokorra nekazaritzako ekoizpenean bertan osatuko da hainbat sektoreri buruzko etengabeko prestakuntza espezializatuarekin. Nork bere prestakuntzarekin gai izan behar du azkar eta eten gabe aldatzen ari den informazioa lortzeko eta hartaz baliatzeko.

Hasierako lanbide-heziketan geroago eta garrantzia handiagokoak izanen dira ondoko gaiak:

-Informatika eta sektore honetan erabiltzaileentzat dituen aplikazioak.

-Kalitateko produktuak lortzeko egin beharreko eragiketak.

-Ingurugiroa babestu eta artatzea eta hura kontrolatzeko prozedurak.

1.3. Kokapena produkzio-prozesuan.

1.3.1. Lanbide eta lan ingurunea.

Teknikari honek ondokoetan jardunen du: ekoizpeneko abelur-ustiategietan, lehor-lurreko edota lur ureztatuko laborantza estentsiboan, lurrari loturiko abeltzaintzan (abeltzaintza estentsiboa), eta nekazaritza eta abeltzaintzako zerbitzuen sektorean.

Jarduten ahal duen sektore nagusiak ondokoak dira:

-Lehor-lurretan edota lur ureztatuetan laborantza estentsiboa ari diren nekazaritzako ustiapena.

-Abelur-ustiapena.

-Lurrari loturiko abeltzaintzako ustiapena.

-Nekazaritzako mekanizazio-zerbitzuak egiten dituzten enpresak.

-Abelur-ekoizpeneko kooperatibak eta elkarteak.

-Landare-osasunaren babes-zerbitzuak egiten dituzten enpresak.

-Lur ureztagarrietako ureztaketa eta zerbitzuetako kidegoak.

-Abelur-produktuak biltegiratu eta merkaturatzen dituzten kooperatibak eta zentruak.

-Nekazaritzaz edota abeltzaintzaz diharduten ikerkuntza-zentruak.

Oro har, famili ustiategi txiki edo ertainak dira, baina langilearen ardurapean ekoizpenaren kontrola eta ustiapenaren antolaketa eta kudeaketa daude.

1.3.2. Ingurune funtzional eta teknologikoa.

Abelur-ustiategi txiki edo ertainaren buru jardunen du, eta, oro har, ekonomikoki bideragarritzat jotzen ahal den edozein famili ustiategiren buru.

Mekanizazio-zerbitzuetako enpresetan ere sartzen ahal da, bai eta ekipo-behargin edo abelur-ustiategietako makinen mantenimendurako tailerrarern arduradun aritu ere.

Baliteke ustiategi handietan diharduen talderen batean aritzea, eta ondokoak egiteko teknikak eta ezagutza teknologikoak darabiltzatela:

-Laborantza-lanak.

-Abeltzaintzako lanak.

-Makina, ekipo eta instalazioen erabilpena eta mantenimendua kontrolatzea.

-Laboreen eta abereen osasunaren kontrola eta tratamenduak aplikatzea.

Ezagutza teknologikoak abelur-ekoizpen estentsiboko sektore guztietakoak eta haiekin zerikusia duten zerbitzuetakoak dira.

Zeregin eta lanpostu eredu garrantzitsuenak:

Adibide bezala eta lanbide-orientaziorako baino ez, jarraian profesional honek, tituluaren profilean definitu den lanbide gaitasuna eskuratu ondoren, jardun ahal izanen duen zeregin eta lanpostuen zerrenda eginen da:

Nekazaritzako edo abeltzaintzako famili enpresaren edo nekazaritzako eraldakuntzako sozietatearen burua. Abelur-lanetarako makina eta ekipoetako behargina. Landare-osasuneko produktuen aplikatzailea. Landa-tailerreko burua. Ureztaketa-burua. Nekazaritzako produktuen biltegiko burua. Erabilpeneko teknikaria eta abeltzaintzako beste zerbitzu batzuk.

Balizko espezializazioak:

Teknikari honek, adierazi diren zeregin edo lanpostuetara sartzeko, moldaketa eta prestakuntza aldia beharko du eskatuko zaion espezializaziora heltzeko.

2.-Curriculuma.

2.1. Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

.Lanbideari buruzko informazioa hautatu, ulertu eta aditzera ematea, haren edukia aztertuz eta baloratuz eta behar diren terminologia eta sinbologia erabiliz.

.Ustiategi estentsiboaren instalazio-ahalbideak analizatu eta ebaztea beraren ekoizpen-ahalmenaren eta lege-arauen arabera.

.Labore-soro estentsiboak dauden ekoizpen- prozesuak antolatu, betearazi eta kontrolatzeko erabiltzen diren agiri teknikoak interpretatu eta analizatzea.

.Ekoizpen-prozesuan zehar eta hura burutzean, produktuen kalitatea kontrolatzeko saioak eta egiaztapenak egitea, eta akatsak aurkituz gero, neurri tekniko egokiak aplikatzea.

.Landutako produktuak merkaturatzeko estrategiak eta aukerak baloratzea, eta plangintzan merkatuko abagune jakinetarako egokiak direnak aukeratzea.

.Kontabilitatearen arloko, zergen arloko eta lanaren arloko legeriak aplikatzea, bai eta laneko segurtasunari eta higieneari buruzkoa ere, horretarako datuak eskuratu eta komunikatzeko sistema informatikoak eta nekazaritzako ekoizpenaren eta honen merkaturatzearen kontrolerako sistema informatikoak erabiltzen dituela.

.Nekazaritzako ustiategiko makina, ekipo eta instalazioetan segurtasunik eta higienerik ez egoteak ekartzen dituen ondoreak analizatzea, edota pertsonak ekipoak eskuztatzean jarduten duten moduak ekartzen dituenak, eta horiek pertsonei, makinei eta ingurugiroari sor diezazkieketen arriskuak txikitzeko behar diren arauak eta neurriak aplikatzea.

.Nekazaritzako makinak, ekipoak eta instalazioak erabiltzeko moduan mantentzeko eta haiei oinarrizko konponketak egiteko behar diren instalazioak eta tailer-ekipoak baloratzea.

.Nekazaritzako ustiapeneko eragiketa mekanizatuak analizatzea eta egitea, horretarako behar diren makinak, ekipoak eta instalazioak prestatu eta egoki darabiltzala eta haien prozesuak kontrolatzen dituela.

.Labore estentsiboen ekoizpen-ziklorako teknikarik aurreratuenak eta etekinkorrenak zein diren analizatzea eta hala direnak aplikatzea.

.Landareen etsaiak kontrolatu eta identifikatzea, haien aurkako metodoak, neurriak eta produktuak baloratzea, beti ere horiek ingurugiroan duten eragina ahalik txikiena izateko behar dena eginez.

.Izurriteek eta gaitzek laboreei egiten dizkieten kalteak baloratzea, tratamenduaren etekinkortasuna analizatzea eta, behar denean, produkturik egokiena aplikatzea, beti ere ahaleginak eginez ahalik eta espezie onuragarririk gutxien deusezteko eta natur inguruari ahalik erasorik txikiena egiteko.

.Abereak gobernatzeko eta zentzuzko abere- ekoizpenerako teknikak analizatzea eta haietarik aurreratuenak aplikatzea, kontuan izanik espezieak, ekoizpen-faseak eta hazkuntzakoak, eta ekoizkinak merkaturatzeko aldirik egokiena.

.Abereen profilaxirako osasun-egitaraua aplikatzea eta haien eritasun sarrienen sintomak ezagutzea.

.Ustiategiaren funtzionamendu orokorra analizatzea, eta haren izaera, funtzioak eta ezaugarriak identifikatzea, beraren tamainaren, jardueraren eta forma juridikoaren arabera.

2.2. Lanbide moduluak.

1. Lanbide modulua: Nekazaritzako famili ustiapenaren antolamendua eta kudeaketa.

Iraupena: 88 ordu.

1. gaitasun unitateari lotua: abelur jarduerako enpresa txikia antolatzea eta kudeatzea.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluzio irizpideak.

1.1. Nekazaritzako famili enpresa batek aukeran dituen forma juridikoak aztertzea, egokiena seinalatuz jarduera ekonomikoaren eta eskura dauden bitartekoen arabera.

.Nekazaritza sektoreko sozietate eta elkarte mota desberdinak deskribatzea.

.Enpresa bat sortzeko behar diren gutxieneko lege beharkizunak identifikatzea, haren forma juridikoaren arabera, eta erakundeak eta tramitazio-epeak seinalatzea.

.Nekazaritza sektoreko enpresa eredugarrienen kontzeptua, ordezkaritza-organoak eta ezaugarri esanguratsuenak azaltzea.

.Lurraren ukantza-araubideak azaltzea.

.Nekazaritzako enpresa mota bakoitzerako ezarritako zerga-araubidea deskribatzea.

.Nekazaritzako enpresa baten alor funtzionalak eta haien arteko harremanak azaltzea.

.Balizko kasu praktiko batean nekazaritzako enpresa bat ezarri eta abiarazi behar bada, haren ezaugarriak behar bezala finkatuta daudela:

-Eskatzen diren agiriak tramitatzen dituzten erakunde ofizialak identifikatzea.

-Behar diren dokumentuak behar bezala betetzea.

-Erabil litezkeen finantzabideak adieraztea.

-Behar diren inbertsio eta produkzio-bitartekoak deskribatzea.

.Herri administrazioen (Europar Batasuna, Estatukoa eta Autonomia Erkidegokoa) laguntza eta dirulaguntzen ezaugarriak zehaztea.

1.2. Nekazaritzako famili enpresa baten jarduera plan orokorra gertutzea, eskura dauden bitartekoen arabera.

.Produkzio-sistema eta orientazioen marko orokorra deskribatzea.

.Produkzio sektoreetan eragina duten elkarteko nekazaritza politikako faktoreak identifikatzea.

.Nekazaritzako enpresa baten jarduera egitarau ongi zehaztua oinarritzat hartuta:

-Produkzio-aukerarik interesgarrienak identifikatzea, egokienak hautatuz.

-Hori burutzeko behar diren jarduerak zehaztu eta denboran banatzea, eta ekintzarako plangintza eratzea.

-Behar diren langileak eta materialak kalkulatzea, eta oraingo egoeratik zer aldatuko den baloratzea.

-Enpresarako kudeaketa integralerako egitaraua hautatu edota egokitzea.

-Finantzaketa premiak eta haiek estaltzeko bideak identifikatzea, eta laguntza eta dirulaguntzak aurreikustea.

-Jarduera bakoitzerako merkaturatze bideak zehaztea.

.Kudeaketako oinarrizko kontzeptuak bereiztea: balantzeak eta haien parteak, ondare elementuak, ondare garbia, inbentarioak, amortizazioak, kostu motak, emaitza eta margina motak, emaitzak konparatu eta baloratzeko metodoak eta abar, eta horiek helburuekin lotzea.

.Nekazaritzako enpresa batean gehienetan erabiltzen diren kontabilitate-prozedura erraztuak deskribatzea.

.Nekazaritzako enpresario autonomo baten eginbeharrak deskribatzea, eta behar diren tramite eta agiriak identifikatzea.

1.3. Nekazaritzako famili enpresa bat abioan jartzeko eta garatzeko behar diren agiriak aztertzea, eta agiriak prestatzea indarrean dagoen legeriaren arabera.

.Nekazaritzako enpresako produkzio-jardueran erabiltzen diren eta bete beharrekoak diren oinarrizko agirien helburua azaltzea.

.Indarrean dagoen legeriaren arabera nekazaritzako enpresa baten garapen normalerako behar diren agiriak aztertzea eta betetzea.

.Gizarte Segurantzaren araubideak eta haren prestazioak deskribatzea.

.Nekazaritzako sektorean arruntenak diren kontratuen oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

.Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta tokiko zuzeneko nahiz zeharbidezko zergak deskribatzea, baita nekazaritzako ustiategia ukitzen duten tasak eta haien beharkizun formalak ere.

.Nekazaritzako enpresa baten zerga-egutegia deskribatzea, haren produkzioak eta hautatutako forma juridikoa kontuan harturik.

.Nekazaritzako enpresako jarduerei aplikatzen zaizkien zerga-araubidea eta zergak azaltzea.

.Balizko datu batzuk oinarritzat hartuta, honako agiriak betetzea:

-Lan-eskaintza.

-Laneko alta eta baja.

-Gizarte Segurantzako likidazioa.

-Behar den kontratu mota.

-Laneko istripu eta lan-eritasunen partea.

.Indarrean den legeriaren arabera nekazaritzako enpresan nahitaez bete behar diren agiriak aipatzea.

.Erabiltzaileentzako oinarrizko pakete informatikoak aplikatzea kudeaketa ekonomikoan, teknikoan, zerga-kudeaketan, kontabilitatekoan eta agiriak tramitatzeko.

1.4. Nekazaritzako sektorean produktuak edo zerbitzuak sustatzeko, erosteko eta merkaturatzeko erarik arruntenak aztertzea.

.Nekazaritzako produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta merkaturatzeko maizen erabiltzen diren erak deskribatzea, kontuan harturik zein sasoitakoak diren eta galkorrak diren ala ez.

.Zerbitzuak emateko sozietate, ekoizleen elkarte, kooperatiba eta beste nekazari elkarteen motak azaltzea.

.Bezero eta hornitzaileekin negoziatzeko oinarrizko teknikak azaltzea.

.Kobratzeko eta ordaintzeko erarik ohikoenak deskribatzea, arreta berezia emanez nekazaritzako sektorean erabiltzen direnei.

.Produktu, bitarteko edo zerbitzuen zenbait eskaintza oinarritzat hartuta, onena hautatzea irizpide hauen arabera:

-Merkatuko prezioak.

-Emateko eta burutzeko epeak eta baldintzak.

-Ordainketa eta deskontu baldintzak.

-Bermea, kalitatea eta saldu ondoko arreta.

.Nekazaritzako produktuak merkaturatzean izaten diren ekintza publikoak deskribatzea.

.Nekazaritzako produktuen normalizazioa eta tipifikazioa eta merkaturatzean duten eragina deskribatzea.

1.5. Produktuak kontrolatu eta biltegiratzeko prozesuak eta inbentarioak taxutzeko prozedurak aztertzea.

.Nekazaritzako enpresetan biltegiratzearen kontrolerako erabiltzen diren sistema ohikoenak deskribatzea.

.Segurtasuneko biltegiratzerik onena eta gutxieneko biltegiratzearen kontzeptuak azaltzea, kalkulu horretan esku hartzen duten aldagaiak identifikatuz.

.Inbentario motak deskribatzea eta haietako bakoitzaren helburuak azaltzea.

.Nekazaritzako enpresa batean erabiltzen diren biltegiratze-prozedurak azaltzea, produktuaren arabera, eta bakoitzaren abantailak eta eragozpenak azaltzea.

.Nekazaritzako produktuetarako gehien erabiltzen diren garraiabideak aipatzea eta horien ezaugarri eta erabilera baldintzak deskribatzea.

.Lehengaien eta nekazaritzako produktuen jarioa deskribatu eta irudikatzea, eskaera egiten denetik bidali egiten diren arte, eta behar diren ekipo eta bitartekoak aipatzea.

.Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia deskribatzea eta egokitzea, nekazaritzako ohiko produktuen biltegiratzeari dagokienean alegia.

.Ondo prestatu den produktuak mugitu eta biltegiratu beharreko kasu praktiko batean, honakoak zehaztea:

-Harrera eta biltegiratzea non eginen den.

-Produktu bakoitza non kokatuko den.

-Eskuztatu, zamatu, hustu eta garraiatzeko dauden bitartekoak.

-Eskura dagoen estokajea.

-Produktuak erabiltzerakoan aplikatu behar diren segurtasun-neurriak.

-Lehengai edo produktuen jarioa grafikoki irudikatzea.

1.6. Lanean aplikatzen diren segurtasun- eta higiene-arauak aztertzea eta ingurune naturala babesteko hartu behar diren neurriekin erlazionatzea.

.Ingurugiroko eragina ebaluatzeko erabiltzen diren parametro nagusietatik nekazaritzako jarduerarekin lotura dutenak deskribatzea.

.Naturgune babestuen ezaugarriak deskribatzea.

.Natur ingurunea babesteko aplikatu behar diren arauen alderdirik funtsezkoenak azaltzea.

.Nekazaritzako enpresa bateko ekipo, instalazio eta lanetan maizen erabiltzen diren segurtasun- eta higiene-arauen alderdirik esanguratsuenak interpretatzea.

.Nekazaritzako enpresako lanetan aplikatu behar diren higiene pertsonaleko neurriak deskribatzea, babes pertsonalerako janzkien eta elementuen ezaugarriak aipatzea eta haien erabilera azaltzea.

.Segurtasun pertsonalerako materialaren ezaugarriak eta erabilera-baldintzak azaltzea.

.Ustiategiko produkzio-jardueran sortzen diren hondakin eta soberakin kutsagarriek ingurugiroan duten eragina deskribatzea.

.Natur ingurunea babesteko nahitaezko eta borondatezko neurrien garrantzia frogatzea.

.Hondakinak bildu, erreziklatu, desagertarazi eta arazteko oinarrizko teknikak azaltzea.

.Nekazaritzako ustiategi batean aplikatzen den segurtasunari buruzko araudiaren alderdirik esanguratsuenak interpretatzea.

.Ingurugiroarekin lotura duten Europar Batasuneko laguntzen ezaugarriak deskribatzea.

b) Edukiak.

.Nekazaritzako ustiategia eta haren ingurunea, forma juridikoak:

-Enpresen forma juridikoak. Konparazio-analisia:

-Enpresa eta enpresario kontzeptua.

-Enpresa motak: Enpresa indibiduala. Sozietate kolektibo eta komanditarioak. Sozietate kooperatiboak. Sozietate anonimoak. Erantzukizun mugatuko sozietateak. Bestelako sozietate eta elkarteak.

-Nekazaritzako sektoreko sozietate eta elkarteak:

-Sektoreko berezitasunak.

-Motarik ohikoenak. Ezaugarriak. Ordezkaritza-organoak.

-Eratze-prozesuak eta beharkizun formalak.

-Nekazaritzako famili ustiategia. Ezaugarriak. Produkzio- sistema eta orientazioak. Sailkapena, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera (CNAE).

-Lurarren ukantza-araubideak. Ezaugarriak:

-Jabetza.

-Errentamendua. Ezaugarriak eta baldintzak. Errentamendu-kontratua.

-Erdirakoa. Ezaugarriak eta baldintzak. Erdirako-hartzailetza kontratua.

.Administrazio-prozedura eta merkataritzako kudeaketa:

-Administrazio-agiriak:

-Salgaiak eskatu eta emateari buruzko agiriak.

-Fakturazioaren eta kobrantza/pagamenduaren agiriak.

-Langileen kudeaketa:

-Lan-kontratua. Kontratu motak.

-Hitzarmen kolektiboa. Nekazaritzako sektoreko hitzarmena.

-Aseguruak. Gizarte Segurantza. Araubideak. Nekazaritzako araubide berezia.

-Lan eta aseguruetako dokumentazioa.

-Nekazaritzako produktuak merkaturatzea:

-Merkaturatze-bideak.

-Nekazaritzako produktuen kalitatea, aurkezpena eta normalizazioa.

-Negoziazio-teknikak.

-Salmenta-teknikak.

-Bezeroentzako arreta. Saldu ondoko bermea.

.Enpresaren kudeaketa eta kontabilitate-teknikak:

-Kontabilitate motak. Kontabilitate-prozedurak:

-Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak.

-Kontabilitate soila.

-Kontabilitate bikoitza.

-Kontabilitate-liburuak.

-Kontabilitate-idaztoharrak.

-Balantzeak. Ondarea:

-Balantzeak. Motak.

-Balantzeek dituzten atalak. Balantzeak nola egin.

-Ondare-elementuak. Ondare garbia. Kalkulu- metodoak.

-Inbentarioak. Motak. Nola egin.

-Emaitza-kontuak.

-Urteko kontuak.

-Amortizazioak:

-Amortizazioa. Kontzeptuak.

-Amortizazio funtzionalak. Kalkulu-metodoak.

-Amortizazio teknikoak. Kalkulu-metodoak.

-Zaharkidura. Kontzeptua. Kalkulua.

-Nekazaritzako ustiategi batean margina gordinen araberako kontabilitatea finkatzeko prozedurak:

-Marginak. Kontzeptuak. Margina gordina eta margina garbia.

-Marginak finkatzeko kontabilitate-idaztoharrak.

-Emaitzen interpretazioa.

-Besteren finantzaketa:

-Kredituak eta maileguak. Kostuen kalkulua. Bermeak.

-Dirulaguntzak eta dirulaguntzadun maileguak. Sektorean horiek duten garrantzia.

-Inbertsioen analisia:

-Oinarrizko kontzeptuak.

-Analisi-metodoak.

-Errentagarritasuna. Kalkulua. Emaitzen interpretazioa.

-Bideragarritasuna. Emaitzen interpretazioa.

-Kudeaketa integrala. Erabakiak hartzea:

-Kudeaketa integrala. Oinarrizko kontzeptuak. Kudeaketa horren elementuak.

-Emaitzak beste ustiategi batzuetakoekin konparatzea eta datuak interpretatzea.

-Erabakiak hartzeko orientazioak.

-Elkarteko Nekazaritza Politika (ENP):

-ENPren oinarrizko kontzeptuak eta helburuak.

-Artezpideak eta jokabideak.

-ENPren eragina ustiategi indibidualen kudeaketan.

-Nekazaritzako ustiategia kudeatzeko aplikazio informatikoak:

-Jarduerak kudeatzeko egitarauak.

-Ustiategia kudeatzeko egitarauak.

-Sektorearekin lotura duten beste aplikazio informatiko batzuk.

.Zerga-betebeharrak:

-Zergapetzea. Tributu motak:

-Oinarrizko kontzeptuak.

-Tributuen sailkapena: tasak, kontribuzio bereziak eta zergak.

-Zuzeneko zergak.

-Zeharbideko zergak.

-Tasak eta kontribuzio bereziak.

-Nekazaritzako jarduerak ukitzen dituzten tributuak:

-PFEZ, Ondarearen gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga, BEZ.

-Ondorengotzak eta dohaintzak.

-Tokiko beste tributu batzuk.

-Nekazaritzako enpresaren zerga-egutegia.

-Inprimakiak betetzea.

.Biltegiratzea. Eskuztatzea. Garraiatzea:

-Nekazaritzako enpresan biltegiratzea:

-Oinarrizko kontzeptuak. Biltegiratzearen helburuak.

-Biltegi motak. Gutxieneko baldintzak.

-Biltegiratze-sistemak produktuen arabera.

-Biltegiratzearen bolumen baliagarria nola kalkulatu.

-Produktuen barne banaketa. Goitapenak.

-Stockak. Motak.

-Biltegiratzearen kostuak. Kalkulua.

-Nekazaritzako produktuak nola eskuztatu:

-Eskuztatzeko bitarteko eta metodoak. Ezaugarriak eta goitapenak.

-Lehengaien eta produktu bukatuen eskuztaketa. Goitapenak.

-Lehengaien eta produktuen jarioa. Irudikapen grafikoa.

-Nekazaritzako lehengai eta produktuen garraioa:

-Garraiobideak eta metodoak. Ezaugarriak eta goitapenak.

-Lehengaien garraioa. Baldintzak.

-Nekazaritzako produktuen garraioa. Baldintzak eta goitapenak.

-Norberaren bitartekoak erabiliz egiten den garraioa. Aukerak eta goitapenak.

.Segurtasun eta higieneko arauak eta neurriak eta ingurugiroa babestekoak nekazaritzako sektorean:

-Nekazaritzako sektorean aplikatzen ahal diren laneko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak:

-Nekazaritzako lanetako arriskuak eta istripuak.

-Babes pertsonalerako beharkizunak instalazio eta makinetan.

-Makinen, ekipoen eta instalazioen higiene betekizun orokorrak.

-Natur ingurunea babesteko neurriak:

-Sektorean aplikatu beharreko ingurugiro babeserako araudia.

-Nekazaritzako ustiategiko produkzio-prozesuek ingurugiroan duten eragina: Ebaluazioa. Delitu ekologikoa.

-Hondakinak eta hondarrak:

-Metodoak, bilketa eta biltegiratzea.

-Haiek erreziklatu eta desagertarazteko sistemak.

2. Lanbide modulua: Nekazaritzako instalazioak.

-Iraupena: 110 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: abelur ustiategi edo finkako instalazioak, makineria eta ekipoak gertutzea.

2.1. Nekazaritzako instalazio eta lokalen egokitzapenerako, garbiketarako eta artapenerako dauden premiak aztertzea.

.Nekazaritzako instalazio motak deskribatzea.

.Nekazaritzako instalazioetako osagaiak egoki deskribatzea.

.Mantenimendurako eragiketa nagusiak azaltzea, beharrezkoak diren jarraibide teknikoak kontuan harturik.

.Ondo taxututa dauden benetako instalazioak nahiz balizkoak oinarritzat hartuta:

-Egokitzapen eta higiene berezia behar duten eremu eta elementuak identifikatzea.

-Izan litezkeen arazoak identifikatzea (hondakin-metaguneak, zikinguneak, obturazioak, infekzioak, bizkarroiak, elementuen higadura).

-Hondakinak desgertarazteko/aprobetxatzeko alternatibak proposatzea, aurreikusitako bolumenen, ustiategiko ezaugarrien eta ingurugiroa babestu beharraren arabera.

-Produktuak, tratamendua eta egin beharreko eragiketak hautatzea.

-Garbitu eta egokitzeko eskuhartze-egitaraua gertutzea.

2.2. Nekazaritzako instalazio eta lokalak prestatu, garbitu, artatu eta egokitzeko eragiketak burutzea, premien eta hondakinak behar bezala desagertarazi/aprobetxatu beharraren arabera programatuz.

.Instalazioen eta haien erregulazio eta kontrolerako dispositiboen funtzionamendua azaltzea.

.Instalazio bat abiarazi edo geldiarazi baino lehen egin behar diren berrikuspenak aipatzea eta azaltzea.

.Lokal edo instalazioen funtzionamendurako behar diren prestaera, egokitzapen eta elementu aldaketak egitea.

.Instalazio bat erabili behar den kasu praktiko ondo taxutua oinarritzat hartuta:

-Instalazioko elementuak doitzea, abioan jartzeko.

-Instalazioa abioan jartzea eta geldiaraztea.

-Kontrol- eta erregulazio-elementuek funtzionatzen ote duten egiaztatzea.

-Garbiketa-eragiketak behar diren garai eta baldintzetan egitea.

-Segurtasun pertsonalerako neurriak aplikatzea.

-Instalazioa egoki erabiltzea.

.Nekazaritzako lokal eta instalazioen garbiketan, atonketan eta mantenimenduan gehien erabiltzen diren ekipoak eta produktuak identifikatzea.

.Produktu eta ekipoak erlazionatzea garbiketa eta egokitzapen eragiketekin.

.Aplikazio praktikoetan erabiltzen diren ekipo eta produktuak doitzea eta prestatzea:

-Egoki erregulatzea.

-Funtzionatzeko behar diren hornidurak hautatzea (erregaia, ura, produktuak).

-Produktu garbikari, egokigarri eta bestelakoen dosi eta kopuruak kalkulatzea.

-Garbiketa- eta egokitzapen-lanak behar diren garai eta baldintzetan egitea.

.Erabiltzen diren ekipo eta teknikak behar bezain zauli, txukun eta egoki egitea, behar diren higiene baldintzak betez.

2.3. Instalazio elektrikoak, ur eta aireztapenekoak/girotzekoak mantentzeko lehen mailako lanak egitea, behar adinako segurtasunarekin.

.Instalazio bat abiarazi edo geldiarazi baino lehen egin behar diren gainikuskapenen zerrenda egitea.

.Instalazio elektrikoen, ur eta aireztapeneko/ girotzekoen osagaiak deskribatzea.

.Mantenimenduko lehen mailako eragiketa nagusiak azaltzea, kontuan harturik behar diren jarraibide teknikoak.

.Simulatutako instalazio elektriko batean:

-Konponketako eta mantenimenduko eragiketak egitea:

-Elementu elektriko sinpleak muntatu eta desmuntatzea (argiak, hartuneak, giltzak, fusibleak).

-Argiztapeneko linea elektrikoak konektatu eta isolatzea, makurrekoak nahiz onekoak

-Instalazioa abiaraztea edo geldiaraztea.

.Hodi, balbula, iragazki eta beste elementu sinpleak muntatu eta desmuntatzea ureztatze edo ur edangarriko frogako instalazioetan.

.Nekazaritzako instalazio batean behar diren aireztapen/girotze baldintzak deskribatzea (etxaldeak, berotegiak, biltegiak).

.Langile koalifikatuak behar dituzten mantenimenduko eragiketak identifikatzea.

.Ekipo eta teknikak behar bezain zauli, txukun eta egoki erabiltzea, behar diren higiene baldintzak lortuz.

2.4. Nekazaritzako instalazio eta lokaletako segurtasun- eta higiene-neurriak aztertzea, laneko egoerara moldatuz eta ingurugiroa babestuz.

.Lokal eta instalazioek bete behar dituzten segurtasun- eta higiene-beharkizunak azaltzea.

.lokalak erabili eta instalazioak eskuztatzeko bete behar diren segurtasun eta higiene pertsonalerako neurriak deskribatzea.

.Instalazioen funtzionamenduak ingurugiroaren gainean dituen eragin-faktoreak identifikatzea.

.Ingurugiroa babesteko neurri borondatezko nahiz derrigorrezkoen garrantzia frogatzea.

.Lokaletan eta instalazioetan izaten diren arrisku-faktore eta egoera arruntenak aztertzea, haien kausak aztertzea eta ondorioak ateratzea.

.Babes pertsonalerako janzkien eta elementuen ezaugarriak aipatzea eta haiek erabiltzeko modua azaltzea.

.Lokalak erabiltzean eta instalazioak eskuztatzean izaten diren segurtasun- dispositibo eta neurriak identifikatzea.

.Kasu praktiko batean nekazaritzako lokala edo instalazioa erabili behar denean:

-Funtzionamenduan aurreikusten diren arriskuak identifikatzea.

-Egin beharreko eragiketetarako behar diren jantzi eta babesak erabiltzea.

-Erabilitako ekipo, material eta instalazioak behar bezala garbitzea.

-Lanean bertan eta ondoren ere higiene-arauak betetzea.

-Ekipoak erabiltzean oinarrizko segurtasun-arauak betetzea.

-Hondakinak desagertaraztea ingurugiroarentzat kaltegabeak izateko moduan.

-Istripu simulatu batean, lehen laguntza eta sorospeneko teknikak aplikatzea.

b) Edukiak

.Nekazaritzako instalazio eta lokaletako osagai eta baldintzak:

-Eraikuntza materialak: sailkapena, oinarrizko ezaugarriak, nekazaritzako instalazio eta lokaletarako aplikazioak.

-Eraikuntza hastapenen nozioak: zimentuak, "fabrikak", gainaldeak, aurrefabrikatuak.

-Produktuak ekoizteko, biltegiratzeko, prestatzeko eta banatzeko lokalak. Ezaugarri orokorrak eta beharkizun teknikoak. Planoak.

-Ur-instalazioak. Motak, elementuak, beharkizunak.

-Instalazio elektrikoak. Osakera, beharkizun teknikoak. Generazio autonomoa.

-"Giro egokitzapeneko" instalazioak: isolamendua, aireztapena, hezetzea, berokuntza. Osakera, beharkizun teknikoak.

-Hozketa-instalazioak. Kamera frigorifikoak eta giro kontrolatua.

-Hondakinak desagertarazi/aprobetxatzeko instalazioak.

-Landabideak. Ezaugarriak, motak, obra osagarriak.

.Nekazaritzako instalazio eta lokalen oinarrizko mantenimendua eta konponketa:

-Elementu guztien babes-tratamenduak (pintura etab.).

-Lokalak eta instalazioak konpondu edo egokitzeko igeltsaritzako lan txikiak (mortairua, adreiluzko fabrikak, blokezkoak, zarpeatzea, hormigoia, enkofratzea, hormigoiztatzea, solairuak, elementuak "jasotzea").

-Iturgintzako instalazio eta konponketako oinarrizko eragiketak.

-Instalazio elektrikoak mantendu eta konpontzeko oinarrizko eragiketak (hartuneak, banaketa koadroak, zirkuituak eta argiztapen eta indar elementuak).

-Girotze instalazioetako erabiltzailearen mantenimenduko eragiketak.

-Landabideetako zolaketa eta ezponden mantenimenduko eragiketak.

-Hondakinak bildu eta garbitzeko eragiketak, ekipoa eta materiala nola erabili.

-Hondakinak hautatu, tratatu eta desgertarazteko eragiketak.

.Lokalak eta instalazioak erabiltzeko prozedura seguru eta garbiak:

-Istripu- eta kalte-arriskuak.

-Aurreneurriak. Babes-elementuak.

-Larrialdietako jokabideak.

-Ingurugiro-babesa.

3. lanbide modulua: Nekazaritzako mekanizazioa.

Iraupena: 192 ordu.

2. gaitasun unitateari lotua: abelur ustiategi edo finkako instalazioak, makineria eta ekipoak gertutzea.

3.1. Makinen sektorean dauden premiak eta produkzio-helburuen arabera duten egokitasuna aztertzea.

.Traktoreak eta bestelako trakzio-ekipoak deskribatzea.

.Traktoreak eta bestelako trakzio-ekipoen osagaiak deskribatzea.

.Oinarrizko printzipio fisikoak (indarra, lana, potentzia, abiadura) erlazionatzea nekazaritzako makinen ezaugarri teknikoekin eta prestazioekin.

.Traktoreari erantsitako tresna ekipo automotriz motak deskribatzea, bai eta beraien osagaiak eta funtzionamendua ere.

.Aldeko laborantzako lanetarako egokienak diren traktoreak eta ekipoak aipatzea.

.Produkzio-plana behar bezala taxututa duen ustiategia oinarritzat hartuta:

-Produkzio-helburuetan aurrikusten diren eragiketetarako behar diren makinak zein diren azaltzea.

-Makina eta tresnen ezaugarri tekniko eta neurriak definitzea, lan bolumena eta bertako ezaugarriak kontuan harturik.

-Traktore eta trakzio-ekipoen ezaugarri teknikoak hautatzea produkzio-planean definitzen den makinariaren arabera.

3.2. Nekazaritzako oinarrizko makinak trebe erabiltzea, arrazoizko errendimenduarekin, behar bezalako segurtasun- eta higiene-baldintzetan.

.Nekazaritzako traktore eta makinen funtzionamenduaren oinarrizko mekanismoak deskribatzea.

.Nekazaritzako ekipo baten funtzioak abiarazteko prozesua azaltzea, fabrikantearen jarraibideei jarraituz.

.Konplexu xamarrak diren akzionamenduak trebe eta zehatz egitea (aldiberekoak edo hurrenez hurrenekoak) traktore eta makinetan.

.Ekipoak erregulatu eta doitzeko prozedurak lan-baldintzen arabera deskribatzea.

.Nekazaritzako makinak eta ekipoak erabiltzeko behar diren segurtasun-arauak azaltzea.

.Makina edo ekipo bat erabili beharreko benetako lan-kasu praktikoa oinarritzat hartuta:

-Eragiteko elementuak eta haien funtzioa identifikatzea.

-Laneko aldagai egokiak finkatzea (abiadura, potentzia beharra, erreglajeak eta erregulazioak, ibilbideak eta lan zirkuituak).

-Erreminta, makina edo ekipoa erregulatzea eta, hala denean, behar diren lan aldagaien arabera uztartzea.

-Makinak trebe erabiltzea, oinarrizko segurtasun-arauak aplikatuz eta behar diren lan-erritmoa eta kalitatea lortuz.

-Eragiketetako lan-gaitasunak, lanaren etekina eta eraginkortasuna kalkulatzea.

-Eragiketak egin ondoren, behar diren doikuntzak proposatzea lanaren emaitzak eta segurtasuna hobetzeko.

3.3. Nekazaritza ustiategiko traktore, makinak eta oinarrizko ekipoen funtzionamendua eta premiak aztertzea, behar diren jarraibide teknikoen arabera.

.Nekazaritzako makina eta ekipoak mantentzeko eragiketa nagusiak deskribatzea eta haiek nolako maiztasunarekin egin behar diren adieraztea.

.Mantenimenduko eragiketak egiteko behar diren tailerreko ekipoak eta tresnak deskribatzea.

.Nekazaritzako makinak mantentzeko erabiltzen diren bitarteko, aldagarri eta materialen ezaugarri nagusiak azaltzea (olioak, iragazkiak, erregaiak, trasmisio-uhalak eta beste).

.Ezaugarri teknikoen eta erabileraren alorrean ondo egituratuko den nekazaritzako makina edo ekipoa oinarritzat hartuta:

-Mantenimenduko lehen mailako eragiketak aipatzea.

-Mantenimendurako behar diren lantegiko ekipo eta tresnak definitzea.

-Mantenimenduko eta eragiketak erregistratzeko egitaraua gertutzea, ondokoak kontuan hartuz: fabrikatzailearen jarraibideak, makinaren karga eta lan mota, gora-beherak, higadura eta matxurak.

-Bitarteko, aldagarri eta material premiak kalkulatzea, mantenimenduko lanak burutzeko.

-Tailer espezializatuetan egin behar diren konponketa edo hobekuntzak norberaren tailerrean egin behar direnetatik bereiztea.

3.4. Erabileraren alorreko mantenimenduko eragiketak, konponketa sinpleak eta egokitzapen sinpleak egitea nekazaritzako makinetan, lantegiko material eta ekipoak behar bezain trebe, zauli eta seguru erabiliz.

.Mantenimenduko egitarau baten jarraibideak interpretatzea.

.Tailerreko erreminta eta tresnak mantenimenduko lehen mailako eragiketekin eta oinarrizko konponketekin erlazionatzea.

.Tailerreko erreminta eta tresnak prestatzeko eta mantentzeko prozedurak azaltzea.

.Kasu praktikoan, nekazaritzako makina edo ekipo baten lehen mailako mantenimendua egin behar denean:

-Une bakoitzean egin behar diren mantenimenduko eragiketak zehaztea.

-Eragiketa bakoitzerako behar diren erreminta, tresna eta materialak hautatzea.

-Hautatu diren tresnak trebe erabiltzea.

-Mantenimenduko eragiketak burutu ondoren, makinak egoki funtzionatzen duen egiaztatzea.

-Mantenimendu-egunkarian egindako eragiketak eta hautemandako gora-beherak agertaraztea, eta eragiketa errepikatzeko gomendatzen den denbora adieraztea.

-Segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea.

-Mantenimenduaren emaitzako hondakinak edo azpiproduktuak ezabatzea, higieneari eta ingurugiroari buruzko arauak betetzen dituela.

3.5. Eskuz mekanizatzeko eta soldadura elektrikorako ekipoak egoki erabiltzea, tailerrean behar diren segurtasun-baldintzetan ezarri diren ezaugarriak betez.

.Tailerreko erreminta eta ekipoekin egiten diren eragiketak deskribatzea (soldadura elektrikoa, arroskatzea, limatzea, esmerilatzea, sistema mekanikoak muntatu eta desmuntatzea).

.Moztu, eskuz mekanizatu, arroskatu eta muntatu eta desmuntatzeko ekipoak eta haien aplikazioak zerrendatzea.

.Ekipo eta erremintak tailerrean banatu eta instalatzeko ezaugarriak deskribatzea, haien funtzionalitatea eta segurtasun- eta higiene-arauak betetzen direla bermatuz.

.Piezak tresnekin neurtu eta taxutzeko prozedurak zerrendatzea (zinta metrikoak, errege-oina, galgak eta beste batzuk).

.Soldadura elektrikorako ekipoen osagarriak eta haien funtzionamendua deskribatzea.

.Elektrodoz eta bestelako materialez soldatzeko prozedurak zerrendatzea.

.Soldatzeko erak (topez, solapez, horizontala, bertikala) eta haien eragiketa-prozedura azaltzea, lotu beharreko materialen eta loturak behar dituen ezaugarrien arabera.

.Eskuz mekanizatzeko eta soldadura elektrikoaren eragiketetan behar diren segurtasun- eta higiene-arauak definitzea.

.Kasu praktikoan, elementu diferenteak mekanikoki egokitzeko eskuz mekanizatu beharra dagoenean eta limatu, moztu, zerratu, arroskatu, muntatu eta soldatu behar denean:

-Aurreikusitako neurriak behar bezain zehatz hartzea, neurtzeko tresnak era egokian hautatuz eta kalibratuz.

-Taxutzeko eta markatzeko eragiketak egitea emandako kotetara moldatuz.

-Barne nahiz kanpoko arroskatzeak egitea, behar diren material eta erremintak hautatuz.

-Behar diren limak eta esmerilagailuak erabiltzea, Piezen akabera egokia izan dadin.

-Sistema mekanikoak muntatu eta desmuntatzea behar den tamaina eta motako erreminta eta materialekin (giltzak, erauzgailuak eta beste).

-Egin beharreko eragiketarako behar diren tailer-ekipoak prestatzea eta egoki erabiltzea.

-Soldadura-prozedurarik egokiena hautatzea loturako materialen eta hark behar dituen ezaugarrien arabera.

-Lotura-puntuak eta masako kontaktoak egoki garbitzea.

-Ekipoetako soldadura-parametroak materialen arabera doitzea.

-Soldadura elektrikorako ekipoak egoki erabiltzea, behar den prozeduraren arabera.

-Mekanizazio- eta soldadura-prozesuetan segurtasun- eta higiene-arauak egoki aplikatzea.

3.6. Segurtasun- eta higiene-neurriak analizatzea eta hartzea nekazaritzako makinak erabiltzean, eta lan-egoeretara moldatzea eta ingurugiroa zaintzea.

.Nekazaritzako makinek izan behar dituzten segurtasun- eta higiene-baldintzak azaltzea.

.Nekazaritzako makinak erabiltzeko behar diren segurtasun eta higiene pertsonalerako baldintzak deskribatzea.

.Nekazaritzako makinaren funtzionamenduak ingurugiroan dituen eragin-faktoreak identifikatzea.

.Ingurugiroa babesteko neurri borondatezko nahiz derrigorrezkoen garrantzia frogatzea.

.Nekazaritzako makinak erabiltzean izaten diren arrisku- faktore eta egoera arruntenak identifikatzea eta haien ondorioak ateratzea.

.Babes pertsonalerako janzki eta elementuen ezaugarriak aipatzea eta haiek erabiltzeko modua azaltzea.

.Nekazaritzako makinak erabiltzean izaten diren segurtasun- eragingailu eta neurriak identifikatzea.

.Kasu praktikoan nekazaritzako makina edo ekipoa erabili behar denean:

-Haren funtzionamendu-arriskuak identifikatzea.

-Egin beharreko eragiteterako behar diren jantzi eta babesak erabiltzea.

-Erabilitako ekipo, makina eta materiala behar bezala garbitzea.

-Makinak eta ekipoak erabiltzean oinarrizko segurtasun- eta higiene-arauak betetzea eta ingurugiroaren gaineko eragin negatiboak gutxitzea.

-Istripu simulatu batean, lehen laguntzako eta sorospeneko teknikak aplikatzea.

b) Edukiak

.Nekazaritzan erabiltzen diren motoreak:

-Motore motak. Funtzionamenduaren printzipioak.

-Diesel motoreak: oinarrizko elementuak; banaketa; labanketa; hoztapena; elikapena; sistema elektrikoa eta eragitekoa. Eginkizuna, osagaiak, eta oinarrizko funtzionamenduak, mantenimenduaren sektoreko beharrizanak.

-Eztanda-motorea. Diferentziak. Bi aldiko motorea.

-Traktorearen txasisa eta haren mekanismoak edo sistemak: trasmisioa edo indar-trena; direkzioa; errodaje-trena; galga-sistema; sistema hidraulikoa: eginkizuna, osagaiak eta oinarrizko funtzionamenduak, mentenimendurako beharrizanak.

-Motore elektrikoak.

.Traktorea. Aplikazioak, erabilera eta mantenimendua:

-Motak. Hautatzeko irizpide teknikoak.

-Lan-elementuak.

-Egiaztapenak.

-Gidaritza.

-Kontserbazioa eta mantenimendua. Esku-liburua. Labangaiak eta iragazkiak aldatzeko eragiketak, koipeztaketa, mantenimendu elektrikoa, sangradurak.

-Eskuztaketa eta mantenimenduko segurtasuna.

.Oinarrizko lan-tresnak eta makinak:

-Lan-tresnak (goldeak, azpizolagailuak, hazgailuak, gradak, alperrak). Lan-tresna akzionatuak (fresagailua, sasiak kentzekoa, zulatzekoa). Ongarriztatzeko makinak. Ereiteko makinak. Motokultorea. Motoatxurra.

-Motak, aplikazioak. Hautatzeko irizpideak.

-Uztartze- eta erregulazio-eragiketak.

-Laneko erabilera.

-Segurtasuna.

-Mantenimendua eta artapena.

.Nekazaritzako tailer mekanikoa:

-Oinarrizko erreminta eta ekipoak, baliagarritasuna, erabilera.

-Materialak.

-Eskuz mekanizatzeko, mozteko, arroskatzeko, muntatu eta desmuntatzeko eragiketak.

-Soldadura elektrikoko eragiketak.

-Tailerreko segurtasuna eta higienea.

.Makinen konponketa eta egokitzapen sinpleak.

4. lanbide modulua: Belar-laboreak.

Iraupena: 160 ordu.

3. gaitasun unitatearekin lotua: belar-soro estentsiboetako lanak eta eragiketak egitea.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

4.1. Belar-labore estentsiboak eta bazka-laboreak identifikatzea, bai eta beraien laborantza-sistemak ere, eta edafoklimaren eta elikaduraren sektoreetan dituzten beharkizunak analizatzea.

.Belar-labore estentsibotzat hartzen diren landareen familiak eta espezieak ezagutzea (zituak, leguminosoak, industri landareak, belarditakoak).

.Labore bakoitzaren ezaugarri morfologikoak eta fisiologikoak deskribatzea, eta haien gaitasunik nabarmenenak ere bai.

.Laboreen beharkizun termikoak, hidrikoak, elikadurakoak, edafikoak eta bestelakoak analizatzea.

.Labore bakoitzaren barietate nagusien ezaugarriak eta beharkizunak erkatzea (zituak, leguminosoak, industriakoak).

.Bazka- edo belardi-barietate eta nahaskinen ezaugarriak eta beharkizunak erkatzea, eta alde bakoitzeko ereduzko abeltzaintzako ustiategiaren ezaugarriekin erlazionatzea.

.Laboreak lantzeko erabiltzen diren sistemak eta metodoak identifikatzea.

.Labore- alternatibak eta txandakatzeak analizatzea.

.Balizko kasu praktikoan belar-labore estentsiboa edota bazka-laborea erein behar bada ezaugarri klimatikoak eta edafikoak ezagutzen dizkiogun finka batean:

-Barietaterik egokienak, edo nahaskinak hala behar denean, aukeratzea finkaren ezaugarrien, abereen beharrizanen (halakorik badago) eta merkatuaren eskakizunen arabera.

-Laborantzako sistema eta metodoa zehaztea.

-Laboreen alternatiba eta txandakatzea ezartzea.

.Laboreok nekazaritzan eta abeltzaintzan dituzten eragina eta garrantzia baloratzea.

4.2. Ureztatzeko sistemak baloratzea lurraren, uraren eta soroen ezaugarrien arabera, eta haiek instalatu eta gobernatzea.

.Belar-laboreak ureztatzeko erabili ohi diren sistemen ezaugarriak azaltzea.

.Ureztatzeko sistema baten osagaiak deskribatzea.

.Ureztatzeko proiektuak interpretatzea datu teknikoak (punpaketa-ekipoa, ur-bolumena, sistemaren konplexutasuna) eta ekonomikoak erkatuz eta ondoreak ateraz.

.Balizko kasu praktiko batean labore-soro edo finka jakin baten ezaugarriak azalduz gero:

-Ezaugarri teknikoen arabera ureztatzeko sistema egokia hautatzea.

-Ureztatzeko sistemaren osagaiak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren funtzioa deskribatzea.

-Ureztatzeko sistema muntatzea eta desmuntatzea.

-Laborearen edo txandakatzen diren laboreen ureztadurarako plana egitea.

-Behar diren ureztadurak zehaztea.

-Sistemak funtzionamenduan egon beharko duen ordu kopura kalkulatzea.

-Metro karratuko eta ureztadurako zenbat litro ur beharko den kalkulatzea.

-Behar denean eta behar bezala ureztatzea.

.Instalaturiko ureztadura-sistema baten funtzionamenduaren kontrolerako elementuak azaltzea.

4.3. Lurra prestatzeko lanak eta, behar denean, fondo-ongarria ematekoak egitea, beraien ezaugarriak azaldu ondoren, eta horretarako makina egokiak identifikatu eta erabiltzea.

.Lurra prestatzeko lanak, medeapenekoak eta fondo-ongarria ematekoak deskribatzea, eta horretarako makina egokiak identifikatu eta erabiltzea.

.Lurraren analisiaren arabera eta laborearen elikadurari buruzko gomendio teknikoekin bat etorriz:

-Medeapenak egin edo zuzenketako neurriak ezarri beharra dagoen erabakitzea eta, hala denean, eman beharreko produktuak aukeratzea eta kopuruak kalkulatzea.

-Teknikoki eta ekonomikoki egokienak diren ongarriak aukeratzea.

-Nitrogenoa/fosforoa/potasioa (N/P/K) erlazioa kalkulatzea.

-Fertilizante bakoitzeko eman behar den kopurua kalkulatzea.

.Balizko kasu praktiko ongi zehaztu batean lursaila prestatu behar bada labore jakina ereiteko:

-Prestakuntzan egin beharreko lanak eta haien hurrenkera proposatzea.

-Traktorea, golde-ekipoak, tresnak eta ongarrigailuak lurraren eta laborantza-lanaren arabera aukeratzea.

-Ongarrigailua dosiaren arabera erregulatzea.

-Traktorea, makinak eta tresnak engantxatu eta erregulatzea lurra prestatu eta ongarritzeko.

-Lurra prestatzeko lanak, medeapenak eta ongarria ematea gomendio teknikoen arabera burutzea.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

4.4. Ereiteko eta, behar denean, ongarritzeko lanen ezaugarriak azaltzea eta lanak burutzea, eta horretarako makinarik egokienak identifikatu eta erabiltzea.

.Ereiteko eta ongarritzeko teknikak eta lanak deskribatzea, eta horietarako makinak eta tresnak identifikatzea.

.Haziak aukeratu eta garbitzeko makinen ezaugarri nagusiak azaltzea.

.Ereiteko haziak desinfektatzeko teknikak eta horretarako produkturik egokienak deskribatzea.

.Behar bezala zehaztutako balizko kasu praktikoan lursail batean belar-laborea erein eta, hala denean, ongarria eman behar bada:

-Erabili beharreko hazi- kopuruak eta dosiak kalkulatzea.

-Behar den ongarri single edo konplexuaren kopurua kalkulatzea.

-Erabiliko den hazirako behar den desinfektakari kopurua kalkulatzea.

-Erabili beharreko traktorea eta makinak lurraren, hazien eta ongarrien arabera aukeratzea.

-Ongarrigailua edo ereingailu-ongarrigailua erabili beharreko dosiaren arabera engantxatu eta erregulatzea.

-Lurra prestatzeko lanak eta ongarria ematekoak gomendio teknikoen arabera burutzea, konbinaturik.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

4.5. Estaldurako ongarria zehaztea eta aplikatzea, bai eta ereindako soroetako zainketa- eta babes-lanak ere, laborea ahalik gehien haz dadin eta uzta ona izan dadin.

.Estaldurako ongarria emateko lanak deskribatzea eta horretarako behar diren makinak identifikatzea.

.Belar-laboreei kalte egiten dieten izurri eta gaitz nagusien ezaugarriak azaltzea, eta haien presentzia adierazten duten zantzuak eta eragin-mailak ezagutzea.

.Landareen osasuna babesteko prozedurak deskribatzea, eta kasuan-kasuan behar diren tratamenduak, produktuak, materialak, makinak eta ekipoak identifikatzea.

.Laborea eta lurra ongi artatzeko eta urik ez galtzeko egin beharreko are-lanak eta azalatzeko aitzurrarekin egin beharrekoak deskribatzea, eta horretarako makina eta tresna egokienak identifikatzea.

.Belar-laboreei kalte egiten dieten belar txar mota nagusien ezaugarriak azaltzea eta haien arteko diferentziak ezartzea.

.Jorratzeko lanak eta metodo kimikoak deskribatzea, eta behar diren tratamenduak, belar-hilkariak, materialak, makinak, tresnak eta ekipoak identifikatzea.

.Behar bezala identifikaturiko kasu praktikoan labore-soroa zaindu eta babestu behar bada:

-Ongarriak eta haiek emateko egunak aukeratzea, eta fertilizante nitrogenatu egokiaren kopurua eta dosia kalkulatzea.

-Belar-hilkari egokia eta hura emateko behar den sasoia aukeratzea, bai eta kopuru eta dosi egokiak ere.

-Landare-osasuneko tratamendurik aplikatzea komeni den erabakitzea, jarduteko egutegia ezartzea, produktuak aukeratzea eta saldak prestatzea, behar diren kopuruaren eta dosiaren arabera.

-Mantenimendurako egin beharreko lanak eta haien hurrenkera proposatzea.

-Egin beharreko eragiketarako egokienak diren traktorea, tresnak, makinak eta ekipoak aukeratzea.

-Traktorea, tresnak, makinak eta ekipoak engantxatu eta erregulatzea lurra zaindu, ongarritu eta babesteko.

-Lan horiek behar bezala eta gomendio teknikoen arabera burutzea.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

4.6. Bilketa-lanen ezaugarriak azaltzea eta lanak burutzea, eta horretarako makinarik egokienak eta aplikatu beharreko segurtasun- eta higiene-arauak identifikatu eta erabiltzea.

.Produktuak biltzeko prozedura nagusiak deskribatzea.

.Uzta biltzeko unea ezartzeko irizpideak identifikatzea eta horretarako kontuan izan behar diren parametro nagusiak deskribatzea (hezetasuna, azukrea, koipea, azidotasuna etab.

.Uzta zentzunez biltzeko teknika nagusiak deskribatzea.

.Produktu bakoitza (zitua, bazka-laborea etab.) biltzeko erabiltzen diren makinak, ekipoak eta tresnak identifikatu eta deskribatzea.

.Azpigaiak bildu eta atontzeko erabiltzen diren makinak eta tresnak identifikatu eta deskribatzea.

.Produktu bakoitzerako ezarritako kalitate-arauak identifikatzea.

.Bilketa-lanetako segurtasun pertsonaleko materialen ezaugarriak eta haien erabilera-baldintzak azaltzea, bai eta bilketako ekipo eta makinei aplikatzen zaizkien segurtasun- eta higiene-arauen ondorerik nabarmenenak ere.

.Ezaugarriak behar bezala azalduta dituen kasu praktikoan labore bildu behar bada:

-Bilketa-sistemarik egokiena eta merkeena aukeratzea.

-Bilketaren guztirako kostua kalkulatzea.

-Produktuak biltzeko une egokia zehaztea landareen hazkuntza-egoeraren eta merkatuko eskarien arabera.

-Bilketako makinak aukeratu, engantxatu eta erregulatzea.

-Bilketako lanak behar bezala eta hartarako emandako gomendio teknikoekin bat etorriz egitea.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

4.7. Uzta garraiatu eta biltegiratu behar den baldintzak analizatzea, ahalik hobekien artatu eta merkaturatzeko.

.Produktuak garraiatzeko prozedurak eta bitartekoak deskribatzea, eta haietako bakoitzaren ezaugarriak eta helburua azaltzea.

.Biltegiek izan behar dituzten ezaugarriak deskribatzea, haietan gordeko edo artatuko den produktuaren arabera.

.Biltegiek gorde beharreko produktuak jasotzeko, zamatzeko eta husteko eduki behar dituzten beharkizunak deskribatzea.

.Indarreko legerian produktuen eskuztapeneko higiene-baldintzez ageri dena identifikatzea eta interpretatzea.

.Artapen-biltegiek indarreko legeriaren arabera eduki behar dituzten higiene-baldintzak eta segurtasun-neurriak deskribatzea.

.Garraiobideetan aplikatzen diren segurtasun- eta higiene-arauen alderdirik nabarmenenak azaltzea.

.Kasu praktiko batean bildutako uzta garraiatu eta biltegiratu behar bada:

-Garraiobiderik egokiena hautatzea.

-Behar den biltegi-bolumena kalkulatzea.

-Biltegia desinfektatzeko behar den produktu kopurua kalkulatzea, hala denean.

-Produktua ahalik preziorik onenean merkaturatzeko irizpideak identifikatzea.

b) Edukiak.

.Zituak. Leguminosoak. Industri laboreak. Bazkagaiak eta belardi-landareak:

-Garrantzia, aldeak, ekoizpenak.

-Laborantza-sistemak, lehor-lurretakoak eta lur ureztatuetakoak.

-Alternantziak eta txandakatzeak.

-Ezaugarri morfologikoak eta fisiologikoak.

-Merkatu-barietateak, hautatzeko irizpideak.

-Klima, lur eta elikagaien beharkizunak.

-Laborantzarako gomendio teknikoak: lurraren prestakuntza, ereitea, ongarritzea, laborantza-lanak, ureztatzea.

-Jorratzea. Belar-hilkariak.

-Izurriak eta gaitzak. Landare-osasuneko tratamenduak.

-Bilketa, heldutasunaren parametroak.

-Garraioa. Eskuztatzea.

-Biltegiratzea-artapena, baldintzak, sistemak, lokalak, beharrizanak.

-Kalitate-arauak.

-Hazi-soroak. Haziak atontzea.

.Lurra prestatzeko lanak:

-Lurraren prestakuntzarako traktoreak, makinak eta tresnak hautatzea, prestatzea eta erregulatzea.

-Lehen mailako lanak eta osagarriak egitea.

-Hondoko ongarria, kalkuluak, aukeratzea, ongarria ematea.

.Ereitea:

-Hazi kopuruak eta dosiak kalkulatzea.

-hazia prestatzea.

-Traktoreak eta ereingailuak hautatzea, prestatzea eta erregulatzea.

-Ereiteko sistemak. Ereitea.

.Laborantzako lanak:

-Laborantzako lanetarako traktoreak, makinak, tresnak eta ekipoak hautatzea, prestatzea eta erregulatzea.

-Lurraren mantenimendurako lanak egitea.

-Laborea hobetzeko lanak egitea.

-Estaldurako ongarria ematea, kalkuluak, hautatzea, egitea.

-Ureztatzea, erabiltzea eta aplikatzea.

-Belar-hilkariak, hautatzea, kalkuluak, prestakuntza, aplikazioa.

.Landare-osasuneko tratamenduak:

-Landare-osasuneko tratamenduetarako traktoreak, eta ekipoak hautatzea, prestatzea eta erregulatzea.

-Erasoen balorazioa, aplikazioari buruzko erabakia.

-Produktuak hautatzea, kalkuluak, prestakuntza, aplikazioa.

.Uzta eta produktuak bildu, garraiatu eta biltegiratzea:

-Uzten laginak hartzea eta bilketari noiz ekin erabakitzea.

-Produktuak eta azpiproduktuak bildu eta garraiatzeko makinak eta ekipoak hautatzea, prestatzea eta erregulatzea.

-Hala denean, uzta biltzea, garraiatzea eta biltegiratzea.

-Hala denean, lokalak prestatzea eta biltegiratzea kontrolatzea.

.Belar-laboreen laborantzako, bilketako eta produktuen eskuztapeneko segurtasun- eta higiene-arauak. Aplikazioa.

5. lanbide modulua: Zuhaitz- eta zuhaiska-landareak.

Iraupena: 160 ordu.

4. gaitasun unitatearekin lotua: fruta- zuhaitz eta zuhaisketako lanak eta eragiketak egitea.

a) Bukaerako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

5.1. Oinarrizko fruta- zuhaitz eta zuhaiskak identifikatzea, bai eta beraien laborantza-sistemak ere, eta edafoklimaren eta elikaduraren sektoreetan dituzten beharkizunak analizatzea.

.Eskualdeko klimaren ezaugarrietatik oinarrizko fruta- zuhaitz eta zuhaisketan eragina dutenak deskribatzea.

.Oinarrizko fruta- zuhaitz eta zuhaiskatzat hartzen diren landareen espezieak ezagutzea.

.Labore bakoitzaren ezaugarri morfologikoak eta fisiologikoak deskribatzea.

.Laboreen beharkizun termikoak, hidrikoak, elikadurakoak, edafikoak eta bestelakoak analizatzea.

.Landare bakoitzaren barietate eta txerto- eramaleen ezaugarriak, beharkizunak eta gaitasunak erkatzea.

.Haietariko bakoitza lantzeko erabiltzen diren sistemak eta metodoak identifikatzea.

.Balizko kasu praktikoan fruta- zuhaitz edo zuhaiskak landatu behar badira ezaugarri klimatikoak eta edafikoak ezagutzen dizkiogun finka batean:

-Lurraren laginak hartzea, oinarrizko parametroak analizatzea eta, beharrezkoa bada, analisi sakonagoak eskatzea eta emaitzak interpretatzea.

-Espezie eta barietate egokiak aukeratzea finkaren eta merkatuaren ezugarrien arabera.

-Patroi egokiak aukeratzea barietateekiko afinitatearen, ezaugarri edafoklimatikoen eta prestakuntza-sistemaren arabera.

-Laborantzako sistema eta metodoa zehaztea.

.Laboreok nekazaritzan dituzten eragina eta garrantzia baloratzea.

5.2. Fruta- zuhaitzak edo zuhaiskak landatuko diren lurra prestatzeko lanak egitea, haien ezaugarriak azaldu ondoren, eta horretarako behar diren makinak eta tresnak erabiltzea.

.Fruta- zuhaitzak edo zuhaiskak landatzeko, lurra prestatzeko prozedurak deskribatzea.

.Lurraren ezaugarri fisikoak, kimikoak eta biologikoak deskribatzea.

.Landareen egitura edo euskarri gisa erabiltzen diren materialak identifikatzea, haiek instalatzeko teknikak azaltzea eta laborantza-sistemekin erlazionatzea.

.Fruta-soroetako lurrari ongarria emateko teknikak eta eragiketak deskribatzea, eta beraiek egiteko makinarik eta produkturik egokienak identifikatzea.

.Behar bezala zehazturiko kasu praktiko batean lursaila prestatu behar bada zuhaitzak edo zuhaiskak landatzeko:

-Lurraren analisiaren emaitzak interpretatzea.

-Lurra prestatzeko lanik egokienak zehaztea eta haien hurrenkera ezartzea.

-Lurrari eman beharreko ongarri organikoak eta mineralak kalkulatzea.

-Lanak egiteko behar diren makinak, tresnak, ekipoak eta bitartekoak aukeratzea.

-Lanak egiteko beharko diren makinak engantxatzea eta erregulatzea.

-Lurra prestatzeko lanak, zuloak eta zangak behar bezala eta gomendio teknikoen arabera egitea, bai eta ongarria ematea eta euskarriak jartzea ere.

-Soroaren zuinketa markorik egokienean egitea.

-Produktuak eta makinak erabiltzean higiene- eta segurtasun-arauak hartzea.

5.3. Ureztatzeko sistemak baloratzea lurraren, uraren eta laboreen ezaugarrien arabera, eta haiek instalatu eta gobernatzea.

.Fruta- zuhaitzak eta zuhaiskak ureztatzeko erabili ohi diren sistemen ezaugarriak azaltzea.

.Ureztatzeko sistema baten osagaiak deskribatzea.

.Ureztatzeko proiektuak interpretatzea datu teknikoak (punpaketa-ekipoa, ur-bolumena, sistemaren konplexutasuna) eta ekonomikoak erkatuz eta ondoreak ateraz.

.Balizko kasu praktiko batean fruta-soro jakin baten ezaugarriak azalduz gero:

-Uraren analisiaren emaitzak interpretatzea.

-Ezaugarri teknikoen arabera ureztatzeko sistema egokia hautatzea.

-Ureztatzeko sistemaren osagaiak identifikatzea eta haietariko bakoitzaren funtzioa deskribatzea.

-Soroaren ureztadurarako plana egitea, ureztadura kopurua kalkulatzea, bai eta haien maiztasuna, iraupena eta ur bolumena ere.

-Ureztatzeko sistema muntatzea.

-Behar denean eta behar bezala ureztatzea.

-Instalaturiko ureztadura-sistema baten funtzionamenduaren kontrolerako elementuak azaltzea.

.Ur eskasiak laborantzan izaten ahal dituen ondoreak ebaluatzea.

5.4. Fruta-soroen ezaugarriak azaltzea eta haiek landatzeko eragiketak egitea, kontuan izanik espeziea, barietatea eta klimatologia, eta horretarako makina egokiak identifikatu eta erabiltzea.

.Zuhaitz-landareen kalitatea ebaluatzea, ageri duen egoera morfologiko, fisiologiko eta osasunekoaren arabera.

.Lurra prestatzeko lanak deskribatzea zuhaitz-landarearen motaren, lurraren ezaugarrien eta aldeko klimatologiaren arabera.

.Aukeratutako bitartekoekin zuhaitz-landareak landatzeko egin beharreko lanak deskribatzea.

.Behar bezala azaldutako kasu praktiko batean fruta- zuhaitz edo zuhaiskak landatu behar badira:

-Landareak landatzeko bitarteko eta tresnarik egokienak aukeratzea.

-Landareak behar bezala eta gomendio teknikoei jarraikiz landatzea.

-Lanak egitean higiene- eta segurtasun-arauak ezartzea.

.Landare igartuak ebaluatzea eta zergatik igartu diren zehaztea.

5.5. Txertoak egiteko metodo eta tekniken ezaugarriak azaltzea eta haietariko bakoitza aplikatzea espezie, barietate, lur mota eta klimatologiaren arabera, eta behar diren tresnak eta materialak identifikatu eta erabiltzea.

.Txerto mota desberdinen ezaugarriak, txertatzeko metodoak eta txertoak egiten diren sasoia deskribatzea.

.Landarearen espeziearen, barietatearen eta klimatologiaren arabera txertorik egokiena aukeratzea.

.Txertoak egiteko erabili ohi diren tresnak eta erramintak deskribatzea.

.Txertoa egin ondoko eragiketak aipatzea eta haietariko bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak azaltzea.

.Behar bezala zehazturiko txertaketa praktikoan:

-Txerto motarik egokiena aukeratzea.

-Txertoa egiteko sasoirik egokiena adieraztea.

-Materialik eta tresnarik egokienak zehaztea.

-Txertoa egiteko azalera-unitateko behar den denbora kalkulatzea.

-Hala denean, materialak eta tresnak behar bezala erabiltzea.

-Txerto-lanak egitean higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea.

5.6. Inausteko sistemak baloratzea eta inausketa-lanak egitea landarearen espeziearen, barietatearen, klimatologiaren eta laborantza-eren arabera, eta horretarako tresna egokiak identifikatu eta erabiltzea.

.Landare bakoitzaren zur- eta fruta-begiak ezagutzea.

.Fruta- zuhaitz eta zuhaisketan haien espezie eta barietateen arabera aplikatzen ahal diren inausketa-erakuntza eta sistemak deskribatzea.

.Inausteko erabiltzen diren tresnak eta erramintak deskribatzea, bai eta beraien funtzioak ere.

.Erakuntza- eta ekoizpen-inausketak deskribatzea landatutako espezie edo barietateen arabera.

.Inausketa-makinen oinarriak eta erabilera deskribatzea.

.Behar bezala zehazturiko kasu praktikoan:

-Formazio-inausketako sistemarik egokiena aukeratzea.

-Aukeratutako inausketarako behar diren tresna eta materialak zehaztea.

-Inausi beharreko azalera-unitateko behar den denbora kalkulatzea eta inausketarako sasoirik egokiena ezartzea.

-Hala denean, tresnak behar bezala erabiltzea.

-Inausketa-lanak egitean higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea.

5.7. Fruta- zuhaitz eta zuhaiskak babesteko eta zaintzeko egin behar diren lanak azaltzea eta lanok egitea, eta horretarako tratamendu, produktu, makina eta tresna egokiak identifikatu eta erabiltzea.

.Zuhaitz-sailetako lurra mantentzeko teknikak (azaleko lanak) eta beraien oinarriak deskribatzea lurraren, giro-baldintzen eta landarearen espeziearen arabera, eta haiek aplikatzeko behar diren makinak eta produktuak identifikatzea.

.Fruta-sailei ongarri gehigarria (estaldurakoa, orrietakoa, fertirrigazioa) emateko teknikak deskribatzea, eta hori egiteko behar diren makinak, ekipoak eta produktuak identifikatzea.

.Oinarrizko fruta-landareak jotzen dituzten izurri eta gaitz nagusien ezaugarriak azaltzea eta identifikatzea, eta haien presentzia adierazten duten zantzuak eta eragin-mailak ezagutzea.

.Fruta-landareen osasuna babesteko prozedurak deskribatzea, eta kasuan-kasuan behar diren tratamenduak, produktuak, materialak, makinak eta ekipoak identifikatzea.

.Laborantza-zikloaren faseak (loratzea, polinizazioa, mamitzea, garbaltzea), eta kasuan-kasuan egiten diren lanak eta erabiltzen diren produktuak identifikatzea.

.Kasu praktikoan behar bezala zehazturiko fruta-saila dugula:

-Mantenimenduko lanak eta haien hurrenkera proposatzea, lurraren eta landarearen arabera.

-Tratamenduen egutegia ezartzea, landare-osasuneko eta fitoerregulazioko produktuak eta belar-hilkariak aukeratze eta beraien dosiak kalkulatzea.

-Laborantzako fase bakoitzeko behar den ongarria ezartzea eta ongarri-dosia kalkulatzea.

-Laborantzako makinak eta ekipoak aukeratzea eta produktuak aplikatzea.

-Traktorea, makinak eta tresnak engantxatu eta erregulatzea lanak egiteko eta tratamenduak aplikatzeko.

-Aipatutako lanak gomendio teknikoen arabera eta behar bezala burutzea.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

5.8. Bilketa-lanen ezaugarriak azaltzea eta lanak burutzea, eta horretarako makinarik egokienak eta aplikatu beharreko segurtasun- eta higiene-arauak identifikatu eta erabiltzea.

.Produktuak biltzeko prozedura nagusiak deskribatzea.

.Uzta biltzeko unea ezartzeko irizpideak identifikatzea eta horretarako kontuan izan behar diren parametro nagusiak deskribatzea (hezetasuna, azukrea, koipea, azidotasuna, trinkotasuna, kolorea).

.Uzta zentzunez bildu eta kalitateko produktuak lortzeko teknika nagusiak deskribatzea.

.Produktu bakoitza biltzeko erabiltzen diren makinak, ekipoak eta tresnak identifikatu eta deskribatzea.

.Azpigaiak bildu eta atontzeko erabiltzen diren makinak eta tresnak identifikatu eta deskribatzea.

.Produktu bakoitzerako ezarritako kalitate-arauak identifikatzea.

.Bilketa-lanetako segurtasun pertsonaleko materialen ezaugarriak eta haien erabilera-baldintzak azaltzea, bai eta bilketako ekipo eta makinei aplikatzen zaizkien segurtasun- eta higiene-arauen ondorerik nabarmenenak ere.

.Ezaugarriak behar bezala azalduta dituen kasu praktikoan laborea bildu behar bada:

-Bilketa-sistemarik egokiena eta merkeena aukeratzea.

-Bilketaren guztirako kostua kalkulatzea.

-Produktuak biltzeko une egokia zehaztea landareen hazkuntza-egoeraren eta merkatuko eskarien arabera.

-Bilketako makinak aukeratu, engantxatu eta erregulatzea.

-Bilketako lanak behar bezala eta hartarako emandako gomendio teknikoekin bat etorriz egitea.

-Higiene- eta segurtasun-neurriak hartzea produktuak eta makinak erabiltzean.

5.9. Uzta garraiatu eta biltegiratu behar den baldintzak analizatzea, ahalik hobekien artatu eta merkaturatzeko.

.Produktuak garraiatzeko prozedurak eta bitartekoak deskribatzea, eta haietako bakoitzaren ezaugarriak eta helburua azaltzea.

.Biltegiek izan behar dituzten ezaugarriak deskribatzea, haietan gordeko edo artatuko den produktuaren arabera.

.Biltegiek gorde beharreko produktuak jasotzeko, zamatzeko eta husteko eduki behar dituzten beharkizunak deskribatzea.

.Indarreko legerian produktuen eskuztapeneko higiene-baldintzez ageri dena azaltzea.

.Artapen-biltegiek indarreko legeriaren arabera eduki behar dituzten higiene-baldintzak eta segurtasun-neurriak deskribatzea.

.Garraiobideetan aplikatzen diren segurtasun- eta higiene-arauen alderdirik nabarmenenak azaltzea.

.Kasu praktiko batean bildutako uzta garraiatu eta biltegiratu behar bada:

-Garraiobiderik egokiena hautatzea.

-Behar den biltegi-bolumena kalkulatzea.

-Biltegia desinfektatzeko behar den produktu kopurua kalkulatzea, hala denean.

-Produktua ahalik preziorik onenean merkaturatzeko irizpideak identifikatzea.

b) Edukiak.

.Oinarrizko fruta-landareak: fruta pipitaduna, esaterako sagarrondoa; fruta hezurduna, esaterako arbendolondoa; fruta-zuhaiska, esaterako mahatsondoa:

-Garrantzia, aldeak, ekoizpenak.

-Laborantza-sistemak, lehor-lurretakoak eta lur ureztatuetakoak.

-Ezaugarri morfologikoak eta fisiologikoak, fenologia.

-Klima, lur eta elikagaien beharkizunak.

-Patroiak, hautapen-irizpideak.

-Merkatu-barietateak, hautapen-irizpideak.

-Txertoak, oinarriak, motak.

-Landaketa- planoak eta proiektuak interpretatzea.

-Laborantzarako gomendio teknikoak: lurraren prestakuntza, ereitea, ongarritzea, laborantza-lanak, ureztatzea.

-Inausketa, oinarriak, sistemak, erakuntza-inausketa eta fruktifikazio-inausketa, udako kimaketa.

-Polinizadoreak. Garbalketa. Fitorreguladoreak.

-Izurriak eta gaitzak. Landare-osasuneko tratamenduak.

-Bilketa, heldutasunaren parametroak. Sasoiak. Laginak hartzea.

-Produktuen garraioa. Garraiorako makinak eta ekipoak.

-Biltegiratzea-artapena, baldintzak, sistemak, lokalak, beharrizanak.

-Ontziratzea eta eskuztatzea.

-Kalitate-arauak.

-Bilketako eta eskuztapeneko segurtasun- eta higiene-arauak.

.Lurra fruta- zuhaitzak eta zuhaiskak landatzeko prestatzeko egin beharreko lanak:

-Makinak eta tresnak aukeratu, prestatu eta erregulatzea.

-Lehen mailako lanak eta lan gehigarriak egitea.

-Medeapenak eta hondoko ongarria aplikatzea.

-Egiturak eta euskarriak instalatzea.

-Ureztadura instalatzea edo prestatzea.

.Landaketa-lanak:

-Makinak eta tresnak aukeratu, prestatu eta erregulatzea.

-Landare-tarteak. Landare-markaketa. Zuinketa.

-Zuloak edo zangak egitea.

-Zuhaitz-landareak prestatzeko eragiketak: inausketa, aldez aurreko desinfekzioa, osasun-ezaugarriak.

-Landareak landatzea.

-Landatu ondoko zainketa-lanak.

.Landareei txertoak egitea:

-Txertoak egiteko sasoiak.

-Teknika eta landare-materiala aukeratzea.

-Txertoak egiteko tresnak eta beste material batzuk aukeratzea eta erabiltzea.

-Txertoa egin ondoko zainketa-lanak.

.Inaustea:

-Inausteko tresnak eta ekipoak aukeratzea eta prestatzea.

-Erakuntza-inausketa, sistema aukeratzea, burutzea.

-Fruktifikazio-inausketa, burutzea.

-Udako kimuketa, burutzea.

.Laborantzako lanak:

-Laborantzako lanetarako traktoreak, makinak, tresnak eta ekipoak aukeratu, prestatu eta erregulatzea.

-Lurraren mantenimendurako lanak egitea.

-Estaldurako ongarria ematea, kalkuluak egitea, ongarria aukeratzea, burutzea.

-Ureztadura, erabilpena eta aplikazioa.

-Belar-hilkariak, aukeratzea, kalkuluak, prestakuntza, aplikazioa.

-Fitorreguladoreak, aplikazioa.

.Landare-osasuneko tratamenduak:

-Landare-osasuneko tratamenduetarako traktoreak eta ekipoak aukeratu, prestatu eta erregulatzea.

-Erasoak baloratzea, aplikatu beharrekoari buruzko erabakia hartzea.

-Produktuak aukeratzea, kalkulatzea, prestakuntza, aplikazioa.

.Produktuak bildu, garraiatu eta biltegiratzea:

-Uztetako laginak hartzea eta uzta biltzeko unea aukeratzea.

-Uzta bildu eta garraiatzeko makinak eta ekipoak aukeratu, prestatu eta erregulatzea.

-Hala denean, uzta biltzea, garraiatzea eta biltegiratzea.

-Hala denean, lokalak prestatzea eta biltegiratzeko lanak kontrolatzea.

.Belar-laboreen laborantzako, bilketako eta produktuen eskuztapeneko segurtasun- eta higiene-arauak. Aplikazioa.

6. lanbide modulua: Landare-osasuna kontrolatzeko metodoak.

Iraupena: 96 ordu.

5. gaitasun unitatearekin lotua: Landare osasuneko tratamendu eta kontrol operazioak egitea, ingurugiroa eta elikagaien osasuna begiratuz.

6.1. Labore, elikagai, lokal eta eremuetan gaitzak sortzen dituzten agente biologikoen talde nagusiak ezagutzea eta haiei antzemateko erabiltzen diren prozedura nagusiak aztertzea.

.Gure ingurune geografikoan maizenik izaten diren izurri-espezieen ezaugarri morfologikoak eta ziklo biologikoak azaltzea.

.Izurriak, gaitzak eta belar txarrak sailkatzea, haien habitatak eta laboreei maizenik egiten dizkieten kalteak deskribatzea, maila lokalean zein nazionalean.

.Sintomak eta agenteak egiten dituen kalteak erlazionatzea.

.Izurriak eta gaitzak detektatu eta kontrolatzeko erabiltzen diren prozeduraen jarraibide nagusiak aztertzea (haien osagaien eta erabileraren arabera).

.Laginak hartzeko prozedurak eta haiek laboratoriora bidaltzeko prestatzeko egin beharrekoak deskribatzea eta, behar denean, egitea.

.Behar bezala zehazturiko kasu praktiko jakina emanik, edo behar bezainbat informazio:

-Behar den landare-osasuneko informazioa hautatzea.

-Landare-osasuna kontrolatzeko punturik adierazgarrienak aurkitzea.

-Kontaketa- eta laginketa-puntuek izan behar dituzten baldintzak ezartzea.

-Kaltea egin duen agentea zein den deduzitzea, definitutako edo hautemandako fenomemoak oinarri hartuz.

-Kontaketa- eta kanpo-fitxak behar bezala betetzea, finkatutako programaren arabera.

6.2. Izurri eta gaitzen erosoak kontrolatzeko moduko borroka teknikak aztertzea eta, hala behar bada, aplikatzea, laboreen, elikagaien, lokalen eta eremuen osasun egoera hobetzeko.

.Izurri eta gaitzen kontrako borroka-bitartekoen jarraibide nagusiak aztertzea haien osagai, ezaugarri, on-gaitz eta erabilera moduaren arabera.

.Landare-osasunerako, elikagaietarako eta ingurugirorako izurri-hilkarien osagaiak eta jarraibideak azaltzea, eta bakoitzaren aplikazio-mekanismorik berariazkoena seinalatzea.

.Gure lurralde-eremuan maizenik erabiltzen diren ekipo, makina eta erreminten osagaiak eta haien operazio-prozedurak deskribatzea.

.Borroka-metodoak elkarlotzeko modua ematen duten irizpideak aztertzea, kasuan-kasuan aztergai den izurri edo gaitzaren arabera.

.Laboreen osasun egoera ahalik ongien mantentzeko behar diren ekintzen plana egitea.

.Lursail edo soro egoki baten gainean edo izurri eta gaitzen kontrako plana programatzeko behar adina informazio dagoelarik:

-Ekarritako dokumentazio teknikoa interpretatzea eta borrokabide eta produktu egokiak eta behar diren bitarteko lagungarriak hautatzea.

-Bistaz antzematea laboreei kalte egiten dieten izurri, gaitz eta belar txarren sintomei.

-Definitutako egoera fenologikoa oinarri harturik, produktu edo produktuak eta aplikatzeko unerik egokiena hautatzea toxizitatearen, segurtasun-epearen eta agente kaltegarriaren kontrako eraginkortasunaren arabera.

-Tratamenduak fauna baliagarriaren gain izan dezakeen eragina, eta haren kostua eta iraupena ebaluatzea.

-Saldak dosifikatzea eta, hala behar denean, haiek erabiltzeko ekipoak prestatzea, fabrikatzailearen jarraibideak eta eskura dagoen informazio teknikoa aintzat hartuz.

-Tratamendurako metodo eta prozeduretatik egokia hautatzea eta, hala behar bada, lursailean bertan aplikatzea.

-Behar den euskarrian erregistratzea zein tratamendu aplikatu den eta burutzapenean izandako gorabeherak.

.Aldagai berezgarrik aztertzea izurri eta gaitzen kontra borrokatzeko estrategia benetakoak itxuratzeko lokaletan, biltegi itxietan eta hiri nahiz hiringuruko eremuetan:

-Lokal, biltegi eta eremuetan maizenik izaten diren izurri eta gaitz nagusien ezaugarri biologikoak identifikatzea eta deskribatzea.

-Egun, lokal, biltegi eta eremuetan izurri eta gaitzen aurka borrokatzeko erabiltzen diren prozedurak eta metodoak azaltzea.

-Lokal, biltegi eta hiriko zein hiringuruko aldeetako izurri eta gaitzen kontrola eta beraien aurkako borroka programatzea, eta horrek pertsonen gainean duen eragina eta aplikatu beharreko segurtasun-denborak baloratzea.

6.3. Osasun-produktuak erabili eta eskuztatzean nahitaez aplikatu behar diren segurtasun- eta higiene-arauak analizatzea eta hartzea, eta produktuen toxizitatea hartu beharreko aurreneurriekin erlazionatzea.

.Babeserako ekipo eta bitartekoen jarraibideak azaltzea eta haien osagai berariazkoak deskribatzea, bai eta arriskuak berak ere.

.Osasun-produktuen kategoria toxikologikoak bereiztea beraien jarduketa-eremuen, irizpide ekologikoen eta herri osasunaren arabera, eta arrisku inguruabarrak adieraztea.

.Produktuen toxizitateari edo arriskuari buruzko informazioa haiek eskuztatzean kontuan izan beharreko babes neurriekin erlazionatzea.

.Balizko kasu praktikoan osasun-produktuak oker eskuztatuz gero:

-Intoxikazioa gertatzen bada, laguntza-zentru ofizialak aipatzea eta beraietara noiz eta nola jo behar den deskribatzea.

-Istripua gertatzen denean, lehen sorospenak eta oinarrizko zainketa-teknikak nola aplikatzen diren simulatzea.

-Lehen sorospenetako teknika nagusiak azaltzea.

b) Edukiak

.Landare-gaitzak sortzen dituzten agenteak:

-Izurriak: intsektuoak, akaroak, nematodoak, beste batzuk. Talde nagusiak, biologia, sortzen dituzten kalteak.

-Gaitz kriptogamikoak: bakterioak, onddoak. Talde nagusiak, biologia, sortzen dituzten kalteak.

-Birusa. Aurreneurriak.

-Landaretza arrotza (belar txarrak): kalteak, motak.

.Ingurugiroko eta elikagaietako izurriak eta infekzioak:

-Marruskariak, hiriko nahiz hiringuruko lokal, establezimendu eta eremuetako beste izurri eta infekzio batzuk.

-Uztei, produktuei eta elikagai-lokalei kalte egiten dieten izurriak eta gaitzak.

."Kontrol" teknikak.

-Kontrolerako puntuak eta materiala.

-Atalaseak.

.Laboreak izurri eta gaitzetatik babesteko prozedurak:

-Zeharkako metodoak.

-Metodo fisikoak eta "mekanikoak".

-Agente kaltegarrien portaera oinarri duten metodoak.

-Laborantzako jarduerak edo lanak.

.Landare-osasuneko produktuak. Nola erabili eta aplikatu:

-Izurri-hilkari mota eta helburuak.

-Izurri-hilkari baten osagaiak. Lagungarriak.

-Aurkezpena eta etiketak.

-Garraioa, biltegiratzea, banatzea.

-Sailkapena, intsektu-hilkari, akaro-hilkari, nematodo-hilkari, onddo-hilkari eta belar-hilkari mota nagusiak.

-Haiek aplikatzeko sistemak eta teknikak: dosifikazioa, prestakuntza. Banaketa motak. "Praktika onak" aplikatzerakoan.

-Aplikazio-ekipoak: motak, erabilera, erregulazioa.

.Ingurugiro eta elikagaietarako izurri-hilkariak aplikatzeko teknikak:

-Arratoi-garbiketa.

-Intsektu-garbiketa.

-Desinfekzioa.

.Izurri-hilkariek osasunarentzat dituzten arriskuak:

-Giza osasunaren gaineko ondorioak. Absorzio-bideak. Eragina duten faktoreak.

-Kategoria toxikologikoak, sinbologia, araudia.

-Intoxikazioa, motak eta kausak.

-Babes-neurriak aplikatzailearentzat, ekiporako, ingurunerako eta kontsumitzailearentzat, araudia.

-Lehen sorospenak.

.Izurri-hilkariek ingurugiroan duten eragina:

-Fauna, flora.

-Ura, zorua, airea.

-Babes-neurriak, araudia.

.Borroka biologikoa:

-Agente lagungarriak.

-Metodoak eta barianteak.

.Borroka integratua.

7. lanbide modulua: Abereak zentzuz gobernatzea.

Iraupena: 220 ordu.

6. gaitasun unitateari lotuta: abereak zentzuz gobernatzeko eragiketak egitea.

7.1. Abereak markatu eta identifikatzeko prozedurak eta teknikak analizatzea eta aplikatzea, espezie bakoitzerako ezarritakoak azaltzea, eta horretarako sasorik, unerik eta erarik egokienak aukeratzeko erabili beharreko irizpideak adieraztea.

.Abereak markatu eta identifikatzeko sistemak deskribatzea, bai eta kasuan-kasuan erabili beharreko materiala eta ekipoa ere, eta haiek behar bezala nola eskuztatu azaltzea.

.Abereen markak edota haiek identifikatzeko sistemak deskribatzea, eta espezie bakoitzari berarenak jartzeko prozedura eta teknika azaltzea.

.Abere espezie bakoitza ibilgetzeko prozedura eta identifikatzeko sistema egokiak azaltzea.

.Abereak markatu eta identifikatzeko metodo batzuk erabiltzea noiz ez den komeni adieraztea.

.Abereak gaizki gobernatzeak beharginentzat edukitzen ahal dituen ondorio txarrak azaltzea.

.Balizko kasu praktikoan ustiategi eta espezie jakinak aurkezturik:

-Abereak identifikatzeko sistemarik egokiena aukeratzea.

-Behar den materialak aukeratzea.

-Identifikazioa jarriko den gorputz atala eta adina aukeratzea.

-Aberea ibilgetzeko identifikazioaren eta espeziearen araberako prozedurarik egokiena erabiltzea.

-Aukeratutako teknika gauzatzea.

-Teknika aplikatzean segurtasun- eta higiene-neurriak hartzea.

.Europar Batasunak abereak identifikatu eta markatzeaz eman dituen gidalerro nagusiak deskribatzea.

7.2. Abere-taldean adinaren, pisuaren, ekoizpen-egoeraren eta ugalketa-egoeraren arabera erloak egiteko irizpideak ezartzea eta horretarako beharko diren eremuak, instalazioak eta ekipoak identifikatzea.

.Abere arraza eta espezieen ezaugarri morfologikoak, ugalketakoak eta ingurugiro-moldapenekoak deskribatzea.

.Abereak ongi gobernatu eta elikatzeko erloak egiteko erabili beharreko irizpideak deskribatzea.

.Abereak espeziearen eta egoera fisiologikoaren arabera taldekatzeko irizpideak azaltzea.

.Baskula erregulatzea eta abereak zuzen pisatzea.

.Abere espeziearen arabera, abere-ugalketa ahalik hoberena izateko, instalazioek izan behar dituzten ezaugarri teknikoak.

.Abeltzaintzako ustiategiei aplikatu beharreko arauak deskribatzea.

.Abere-erlo jakina hartuta, bizitokietan eta biltegietan beharko den espazioa eta beharko diren ekipoak kalkulatzea.

7.3. Abere-taldea zentzuz gobernatzeko eta beraren ekoizpena kontrolatzeko eragiketen ezaugarriak azaltzea eta eragiketok burutzea.

.Abere-taldeak gobernatzeko ohiko eragiketak identifikatzea eta frogatzea, kontuan izanik espezieak eta abeltzaintzako sistemak.

.Espezie eta abeltzaintzako sistema bakoitzeko ekoizpenaren parametroak, irizpideak eta kontroluneak ezagutzea.

.Balizko kasu praktikoan abeletxe edo ustiapen jakina aurkeztuz gero, ondoko eragiketak eta lanak zentzunez eta behar bezala egitea, behar diren segurtasun- eta higiene-neurriak hartzen direla:

-Bizitokiak garbitu eta atondu.

-Janaria prestatu eta banatu.

-Ugalketari jaramon egin eta jarraitu.

-Osasun- tratamendua eta kontrola.

-Produktuak lortu, kendu, sailkatu eta biltegiratu.

-Lan-egitarauetako beste batzuk.

7.4. Isatsa kentzeko, irentzeko, adarrak mozteko, artilea mozteko eta apatxak txukuntzeko prozedurak analizatzea eta teknikak gauzatzea, eta abere espeziearen eta prozeduraren arabera behar diren zainketa-lanak egitea.

.Isatsa kentzeko, irentzeko, adarrak mozteko eta apatxak txukuntzeko teknikak deskribatzea.

.Aurreko eragiketa horietarako erabiltzen diren tresnak, bitartekoak eta materialak identifikatzea, erabiltzea eta artatzea.

.Kasu praktiko batean edo batzuetan isatsa edo adarrak moztu edo apatxak txukundu behar izanez gero:

-Eragiketa bakoitzerako behar den materiala aukeratzea.

-Prozesuan zehar abereak behar bezala zaintzea.

-Abere bakoitza berarentzat egokia den sistemaz baliatuz ibilgetzea.

-Isatsa edo adarrak moztea eta irentzea teknika egokiez egitea.

-Behar diren segurtasun- eta higiene-neurriak hartzea.

.Ile-mozteko sistemak elkarretatik bereizten dituzten ezaugarriak azaltzea, eta haien jarraibideak eta aplikazioak zehaztea abere mota eta espeziearen arabera.

.Ile-mozteko ekipoetako elementuak identifikatzea eta deskribatzea.

.Ekipoen mantenimendurako lehen mailako artapen-lanak azaltzea eta, behar denean, aplikatzea.

.Kasu praktikoan abereei ilea moztu behar bazaie:

-Mozteko xaflak eta kardamak zorroztea.

-Abereak behar bezala zaintzea ilea moztu aurretik, moztean eta moztu ondoren.

-Ilea zauritu gabe moztea eta adats oso eta kalitatekoak lortzea.

-Adatsak prozedura egokiaz prestatzea.

-Behar diren segurtasun- eta higiene-neurriak hartzea.

7.5. Esnea jeizteko eragiketen ezaugarriak azaltzea eta eragiketok burutzea, eta ekipoak eta abereak kontrolatzea, kalitate oneko esnea lortzeko eta abereen errapeak osasunez ongi egon daitezen.

.Esnea sortzeko prozesua deskribatzea.

.Esnea jeizteko eta hozteko ekipoetako elementuak azaltzea eta haien funtzionamendu-parametroak deskribatzea, abere espezieak bereiziz.

.Jeizteko ekipoen artapen mekanikorako lanak deskribatzea eta, behar denean, burutzea.

.Jeizteko prozesuak kalitate oneko esnea lortzeko nolako izan behar duen deskribatzea.

.Kasuan-kasuan erabili behar diren garbiketa-prozesuak, produktuak eta uraren ezaugarriak deskribatzea.

.Kasu praktikoan esnea jeitzi behar bada:

-Abereak antolatzea jeizteari ekiteko.

-Abere eta jeiztaileentzako higiene-zainketak aplikatzea.

-Mamitis subklinikoa detektatzea.

-Titikoak behar bezala jartzea.

-Errapeak hustea.

-Erroak produktu egokiaz ixtea.

-Abere bakoitzaren ekoizpena kontrolatzea.

-Esnearen hozketa kontrolatzea.

-Jeizteko ekipoa aurrez ezarritako irizpideei jarraikiz garbitzea.

.Abere espezie bakoitza antzutzeko erabili beharreko irizpideak deskribatzea.

.Ustiategiko ekoizpena eskuz edo informatikaren bitartez kontrolatzeko aplikazioak eta mekanismoak deskribatzea.

b) Edukiak.

.Abereak markatzea eta identifikatzea:

-Identifikatzeko sistemak.

-Berezko ezaugarrien arabera identifikatzea.

-Organo artifizialen bitartez identifikatzea.

-Markatzea: teknikak, materialak, aplikatzea.

.Abeltzaintzako bizitokiak eta instalazioak.

-Espezieak eta arrazak. Bizitokietako neurriak eta inguru-baldintzak.

-Bizitoki eta instalazioetako ezaugarriak.

-Bizitokiak eta instalazioak garbitzea eta haien mantenimendua.

-Abeltzaintzako bizitoki eta instalazioei buruzko arauak.

.Abere-taldea eta ekoizpena kontrolatzea:

-Erloak eratzeko irizpideak.

-Ekoizpen-faseak, emaitzak.

-Abere-ekoizpeneko testa, metodoak eta jarraipena.

-Abereak ebaluatzea saltzeko edo erosteko.

-Abeltzaintzako produktuen normalizazioa. Kalitate-arauak.

.Abere-taldea gobernatzea:

-Lan-egitarauak.

-Abereak gobernatzeko egin ohi diren eragiketak, haiek zentzutzea eta hobetzea.

-Abeltzaintzako produktuak lortzea, sailkatzea eta biltegiratzea. Kalitate-arauak.

.Isatsa moztea, adarrak moztea, irentzea, ile-moztea, apatxak txukuntzea:

-Ukituriko organoen anatomia eta fisiologia.

-Eragiketen helburua eta aurreneurriak.

-Prozedurak, metodoak eta ekipoak.

-Eragiketak egiteko sasoi eta une egokiak.

-Abereak ibilgetzea.

-Eragiketak burutzea.

-Eragiketetarako aurreneurriak.

.Jeiztea:

-Errapea: Errapearen morfologia. Barruko egitura. Odol-irrigazioa. Erroa. Mekanismo fisiologikoa.

-Jeizteko sistemak, instalazioak eta ekipoak: Plazan jeiztea. Aretoan jeiztea.

-Esnetegia: hozketa tankeak. Hutsaldia sortzeko eta kontrolatzeko elementuak. Esnea atera eta biltzeko elementuak. Jeizteko makinen kontrola. Ekipoak garbitzea eta haien mantenimendua.

-Jeizteko protokoloa: Jeizteko prestatzea eta jeiztea. Higienea jeiztean. Jeizten diren abereen profilaxia.

-Esnea gordetzea eta artatzea: Esnea kutsatzea. Esnea hoztea.

8. lanbide modulua: Lurrari loturiko abeltzaintzako ekoizpena.

Iraupena: 192 ordu.

7. gaitasun unitateari lotuta: abereak ustiatuz behar diren eragiketak egitea esnea, okela, artilea eta arrautzak lortzeko eta erlezaintza aprobetxatzeko.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluzio irizpideak.

8.1. Bazka-gaiak aprobetxatzeko eta artatzeko sistemak analizatzea, haien ezaugarriak azaltzea eta, behar denean, hartarako eragiketak egitea.

.Larratze-sistemak erkatzea, haien abantailak eta eragozpenak baloratzea, bai eta abere espezietara eta abeltzaintzako sistemetara nola moldatzen diren ere.

.Larratze motarik egokiena ezartzea landuko den laborearen edo dagoen landarediaren eta abereen ezaugarrien eta haiek gobernatzeko eraren arabera.

.Larratzen diren abereak gobernatzeko jardunetatik haiei kalte egiten ahal dietenak azaltzea.

.Espezie jakin baterako itxitura egiteko hesia eta beraren ezaugarriak deskribatzea.

.Balizko kasu praktikoetan larre-bitartekoak aprobetxatu behar badira:

-Epe jakineko ekoizpena lortzeko larrea atzeman behar den denbora eta ondoren atsedenean egon beharko dena kalkulatzea.

-Abereek jarraiko zenbait aldiz aprobetxatu ondoren larreei muzin egitea nolakoa izanen den kalkulatzea.

-Larreen probetxamendurako plana egitea eta horretan lehentasuna ematea zenbait espezieri eta ekoizpen-egoera jakinei.

-Hesien taxuera diseinatzea, bai kopurua, bai kokaera, ur-guneak kontuan izanik.

.Bazka artatzeko prozesuen (belarra ontzea, siloratzea, deshidratatzea) ezaugarriak azaltzea eta horretarako egin beharrekoak deskribatzea.

.Prozesu horretako faktoretatik artatzen diren bazken kalitatean edo elikadura-balioan eragina dutenak zein diren jakitea eta beraiek kontrolatzeko neurriak ezagutzea.

.Bazka siloratzeko eta belarra ontzeko ekipoen osagaiak identifikatzea, eta behar bezala erregulatu eta eskuztatzea.

.Bazka artatzeko sistema aukeratzeko irizpideak identifikatzea bazkaren beraren ezaugarrien, klimatologiaren, mekanizaziorako ahalbideen eta abere motaren arabera.

8.2. Abeltzaintzan erabiltzen diren espezieak, arrazak, produktuak eta ekoizpen-sistemak identifikatzea eta beraien ezaugarriak azaltzea (erlezaintza barne dela).

.Abeltzaintzako ekoizpenean erabiltzen diren abere espezieak identifikatzea.

.Espezie bakoitzeko ekoizkinen ezaugarriak azaltzea (okela, esnea, arrautzak, eztia etab.).

.Espezie bakoitzeko arraza nagusien ezaugarriak, gaitasunak eta beharkizunak ezagutzea eta erkatzea.

.Abeltzaintzako eta erlezaintzako hazkuntzan eta ekoizpenean erabiltzen diren sistemak eta metodoak identifikatzea, horiek erabilitako abere motarekin, lortutako produktuekin eta burutzen diren inguruarekin erlazionatzea.

.Abeltzaintzako ekoizpenak eta sistemek lehenengo sektorean duten pisua eta garrantzia baloratzea.

8.3. Abeltzaintzako espezieen elikadura- beharrizanak identifikatzea, bai eta jangaiak baloratzeko metodoak eta errazioak egiteko prozedurak ere.

.Espezie bakoitzeko liseriketa-aparatuaren organoak deskribatzea, organismoak jangaiak nola aprobetxatzen dituen azaltzea eta diferentziak ezartzea urdail bakarreko animalien eta hausnartzaileen artean.

.Jangaien osagai nagusien ezaugarriak eta haiek animalien organismoan dituzten zereginak azaltzea.

.Abereentzako jangaiak ezagutzea, bai eta haiek aurkezteko moduak eta merkatuan egoteko izan behar dituzten beharkizunak ere.

.Zenbait jangai eta beraien osagaiak emanik, ondoko irizpideen arabera sailkatzea:

-Kontzentratuak eta boluminikoak.

-Energetikoak eta proteikoak.

.Jangaiak baloratzeko parametroak, indizeak eta taulak identifikatzea eta erabiltzea.

.Jangai bi edo gehiago erkatzea prezioa/elikadura-balioa erlazioaren arabera.

.Abereen elikadura-beharrizanak kalkulatzeko erabiltzen diren unitateak, formulak eta taulak identifikatzea eta erabiltzea.

.Abere espezie bakoitzaren elikadura-beharrizanak kalkulatzea haren egoera fisiologiko eta ekoizpenekoen arabera.

.Balizko kasu praktikoan abere edo abere-erlo bat elikatu behar izanez gero, haren ezaugarri guztiak ezagunak direla eta eskuko jangai jakinak daudela:

-Aberearen edo abere-erloaren elikadura-beharkizunak zehaztea haien ezaugarri fisiologiko eta ekoizpenekoen arabera.

-Abere bakoitzeko errazioa kalkulatzea dauden jangaiak eta kopuruak aintzat edukita eta kalitatea erabatekoa izatea irizpide hartuta.

-Errazioa beste jangai edo gehigarri batzuekin osatu behar denez azaltzea.

-Kalkulatutako errazioa emanen den erarekin eta tokiarekin erlazionatzea.

8.4. Abeltzaintzako espezie bakoitzaren ugalketa-prozesuen ezaugarriak azaltzea, bai eta haiek erregulatu eta kontrolatzeko metodo eta teknikak ere.

.Abere arren eta emeen ugalketa-aparatuen osagaiak identifikatzea, eta haien fisiologia eta haietan izan ohi diren aldakuntzak deskribatzea.

.Espezie bakoitzaren araldiaren adierazkariak deskribatzea.

.Espezie bakoitzaren estalketan kontuan izan beharreko zainketak eta aurreneurriak deskribatzea.

.Balizko kasu praktikoan abere-erloa badugu:

-Estalketarako epealdiak eta sistemak, eta hazitarako arren kopurua proposatzea.

-Hazi-jartzeko teknika egokia proposatzea.

-Ernarialdia detektatzeko prozedura egokia ezartzea.

.Espezie bakoitzeko ugalketaren kontrolerako metodoak eta teknikak.

.Estalketa zuzenduan gauzatu behar den prozedura deskribatzea.

.Abeltzaintzako espezie eta arraza bakoitza aukeratu eta gurutzatzeko irizpideak deskribatzea.

.Hazitarako arren akats fisikoak identifikatzea.

.Kasu praktikoan abereen sailkapen morfologikoa egin behar bada:

-Behar den fitxa aukeratzea.

-Abere bakoitzaren itxura orokorra eta atal bakoitzarena puntuatzea.

-Azken balorazioa ematea.

.Eme baten agiri genealogikoa abiaburu hartuta: hazitarako arraren ezaugarri genetikoak proposatzea.

8.5. Erditzean eman beharreko arreta eta kontrolatu eta erregistratu behar diren datuak identifikatzea, bai eta abeltzaintzako espezieen umeak ere.

.Espezie bakoitzaren erditze-zantzuak deskribatzea, hain zuzen ere emea erditu hurbil dela adierazten dutenak.

.Zenbait espezieri erditzean laguntzeko kontuan izan beharreko irizpideak azaltzea.

.Erditu ondoren, zenbait espezietako emeak eta umeak zaindu eta jagoteko egin beharrekoak aipatzea.

.Zerbait oker joanez gero, egin litezkeen gauzetarik egokiena aukeratzea eta horretarako argudioak ematea.

.Umetarako eme berak jarraian zenbait ume galduz gero, hartu beharreko neurriak aipatzea.

.Eradoskitzeko eretatik egokiena aukeratzeko kontuan izan beharreko inguruabarrak zentzunez aipatzea.

.Abere bakoitzari eman behar zaion esne kopurua eta horretarako erabiliko diren bitartekoak deskribatzea.

.Abere baten erregistroan bildu behar diren daturik garrantzitsuenak aipatzea.

.Espezie bakoitzean titia kentzeko erabiltzen diren irizpide nagusiak deskribatzea.

8.6. Abereen osasun-egoera ezagutzea eta kasuan-kasuan aplikatu behar diren profilaxi neurriak eta tratamenduak zehaztea.

.Espezie bakoitza maizen jotzen dituen gaitzen sintomatologia deskribatzea.

.Txertoak eta bizkarroi-gabetzeak agertarazten dituen profilaxi planaren ezaugarriak azaltzea.

.Balizko kasu praktikoan, abeltzaintzako ustiategia behar bezala zehazturik dugula, ustiapenerako berariazko osasun- eta aurreneurri-egitaraua prestatzea, berari jarraikiz infekzio-foko izan litezkeen guztien gainean jarduteko.

.Balizko kasu praktikoan abere bat gaixorik badago:

-Hartu beharreko aurreneurriak adieraztea, eta horretarako behar diren bitartekoak.

-Abereei gaixorik daudela antzemateko balio duten kanpo adierazkariak erlazionatzea.

-Behar diren laginak hartzea bitarteko egokiez baliatuz eta abere-laboratoriora bidaltzeko prestatzea.

-Gaitzak eragiten dituen parametro biologikoak neurtzea eta behar den eskuhartzea simulatzea.

.Egin beharreko tratamenduak zein diren jakinik, bakoitzerako behar den materialik egokiena adieraztea.

.Balizko kasu praktikoan abereari edo apatxei bizkarroi-gabetzeko edo desinfektatzeko bainua eman behar bazaie:

-Produktu egokia aukeratzea.

-Behar den dosia kalkulatzea.

-Aberea ongi gobernatzeko jarraibideak ezartzea.

.Medikamenduen dosiak kalkulatu eta prestatzea, eta ondokoa aukeratzea:

-Medikamendua emateko bide egokia.

-Behar den ekipoa.

-Segurtasun- eta higiene-neurriak.

b) Edukiak.

.Bazken probetxamendua eta artapena:

-Berezko laboreak eta bazkak.

-Bazka: kontzeptua, motak, sailkapena.

-Larretzea. Funtsak. Metodoak. Araupeketa. Larretzeak sortzen dituen aldakuntzak eta gaitzak.

-Hesiak eta uhaskak.

-Bazken artapena: Belarra ontzea. Siloratzea. Deshidratazioa. Prozedurak eta ekipoak.

.Abeltzaintzako ekoizpena:

-Behi-azienda, ardi-azienda, ahuntz-azienda, zaldi-azienda, txerri-azienda, hegazti-hazkuntza, untxi-hazkuntza, erlezaintza.

-Espezieak eta arrazak. Produktuak. Ekoizpen-sistemak.

.Liseriketa-aparatuaren anatomia eta fisiologia.

-Animalien liseriketa-aparatua.

-Urdail bakarreko animalien liseriketa.

-Animalia hausnartzaileen liseriketa.

-Animalien elikadura-beharrizanak.

.Jangaiak:

-Jangaien osagai kimikoak eta elikagaiak.

-Jangai motak eta haien sailkapena.

-Jangaien elikadura-balioa. Unitateak. Taulak.

-Aurkezpena. Merkatu-ezaugarriak. Etiketak, informazioa.

.Errazioak kalkulatzea eta prestatzea:

-Abere espezie bakoitzaren beharrizanak. Unitateak eta indizeak.

-Errazioak kalkulatzea.

-Errazioak prestatzea. Prestakuntza-taldeak, errotak, nahaskailuak.

-Jangaiak banatzeko sistemak eta ekipoak.

.Abereen ugalketa:

-Zenbait espezieren ugalketa-aparatuaren anatomia eta fisiologia.

-Espezie bakoitzaren ugalketa. Zikloak.

-Kontzeptuak: fertilitatea, umetsutasuna, ugalkortasuna.

-Estalketa. Hazi-jartzea.

-Ernarialdiaren diagnostikoa.

-Ugalketa kontrolatzeko matodoak eta teknikak.

.Gurutzatzea eta aukeratzea. Motak:

-Liburu eta agiri genealogikoak. Arraza-eredua. Interpretazioa.

-Kalifikazio morfologikoa.

.Ernarialdia, erditzea eta edoskitzaroa.

-Ernarialdiko arreta.

-Ume-galtzeak eta beste akats batzuk.

-Eradoskitzea, umeei amaordeak ematea.

-Artifizialki edoskitzea.

-Titia kentzea: irizpideak eta hura egiteko erak.

.Abereen higienea, profilaxia eta patologia:

-Garbitzea, desinfektatzea, intsektu-gabetzea eta arratoi-gabetzea.

-Osasun-egutegiak.

-Gaitz nagusiak. Zantzuak eta haien aurka borrokatzeko bitartekoak.

-Tratamenduak: emateko bideak.

-Laginak hartzea eta prestatzea.

-Osasunaren arloko legeria.

.Erleen anatomia eta fisiologia.

.Erlauntza jartzea eta gobernatzea:

-Erleen antolamendu soziala. Erlauntzako indibiduoak eta haien jokaerak.

-Orientazioa, kokaera, ura, legeria.

-Erle-kolonien ugalketa: berezko erlakumaldia eta artifiziala. Ugalketa.

-Erregina berritzea eta berria sartzea.

-Erlauntza motak. Materialak.

-Erleen elikadura. Naturala. Artifiziala.

-Erlauntzako produktuak. Bilketa. Biltegiratzea. Artapena eta ontziratzea.

-Erlauntzen etsaiak.

9. lanbide modulua: Agroteknologia.

Iraupena: 160 ordu.

a) Amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak.

9.1. Laboreen ur premiak eta ureztatze-sistema diferenteen ezaugarriak aztertzea eta uraren kalitatea ebaluatzeko erabiltzen diren parametroei antzematea.

.Lurreko uraren maila ebaluatzeko erabiltzen diren metodo eta prozedurak deskribatzea eta erabiltzea.

.Ebapotranspirazioa kalkulatzeko behar diren materialak eta bitartekoak identifikatzea metodorik egokienaren bitartez, eta balantze hidrikoa egitea.

.Ureztatze-sistemak sailkatzea, haien aplikazioak eta abantailak azaltzea eta beraien instalazioetako elementuak identifikatzea.

.Ureztatze-sistema jakina arrazionalki erabiltzeko behar diren parametro eta kalkulu oinarrizkoak ezagutzea eta erabiltzea.

.Drenaje-sistemak eta haien osagaiak identifikatzea.

.Ureztatzeko uraren kalitatea finkatzeko erabiltzen diren parametro eta indizeak ezagutzea eta erabiltzea eta analisien emaitzak interpretatzea.

.Labore jakin baten gaineko balizko kasu praktiko batean:

-Ureztatze-sistema egokiena hautatzea zoruaren, laborearen, uraren kalitatearen eta klimaren arabera.

-Ureztatze-premiak, dosiak eta maiztasuna kalkulatzea.

-Erabiltzen den ura behar den kalitatekoa dela egiaztatzea.

9.2. Ongarri mota diferenteen ezaugarriak aztertzea, eta bai haiek ihaurtzeko erabiltzen diren makina, ekipo eta sistemenak ere.

.Ongarri mota diferenteen eta haien nahaskin egokienen ezaugarri nagusiak deskribatzea.

.Ongarri ihaurtzeko erabiltzen diren material, ekipo eta makinak identifikatzea.

.Elikagaiek eta ongarriek zoruaren gainean duten portaera eta landareak nola beretzen dituen deskribatzea.

.Ongarria eta nahaskinak ihaurtzeko eta fertirrigazioko sistemak deskribatzea.

.Balizko kasu praktikoan laborea eta zorua behar bezala zehazturik daudela:

-Laborearen elikagai-premiak kalkulatzea (organikoak eta inorganikoak).

-Laborearen garapeneko fase bakoitzerako ongarri edo nahasketarik egokiena hautatzea.

-Ongarria edo nahaskina ihaurtzeko sistema egokiena aukeratzea.

-Aplikatu behar den ongarria edo ongarri-nahaskina eta kopurua kalkulatzea, bai eta noiz aplikatu behar den ere.

.Benetako labore-sail jakin batean, oinarri, ongarri mota eta dosi diferenteak aplikatuz lortutzen diren emaitzak konparatzea.

.Ongarriek labore hidroponikoetan duten garrantzia deskribatzea eta nahaskinik egokienak hautatzea laborearen fase begetatiboaren arabera.

9.3. Zoruen ezaugarriak aztertzea, eta ezarriko diren laboreak mantendu eta hobetzeko erabiltzen diren laborantza- eta zuzentze-teknikekin erlazionatzea.

.Zoruen ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoen ezaugarri nagusiak deskribatzea.

.Zoruak analizatzeko laginak hartzeko teknika eta metodoak deskribatzea.

.Materia organikoak zoruak analizatu, kontserbatu eta hobetzeko prozesuetan dituen funtzioak identifikatzea.

.Zoruan egin behar diren lan diferenteak sailkatzea eta haien ezaugarriak azaltzea, erabilera baldintzak aztertzea eta behar diren makinak identifikatzea.

.Medeapen mota diferenteen ezaugarriak aipatzea, erabilera irizpideak aztertzea, erabiltzen diren materialak ezagutzea eta aplikazio prozedurak deskribatzea.

.Benetako kasu praktikoan zoru-lagina hartu behar bada:

-Laginaren ezaugarri fisikokimikoak identifikatu eta baloratzea.

-Zoru mota definitzea.

-Zoruaren analisiaren emaitzak bertan ezarri behar diren laboreekin erlazionatzea.

-Behar diren medeapen-premiak finkatzea, materialak hautatzea eta dosiak finkatzea.

-Labore jakin baten kontserbazioa bermatzeko zoruan egin behar diren lanak hautatzea eta hurrenkatzea.

9.4. Lursail baten neurketa eta zuinketarako egin behar diren eragiketak aztertzea eta egitea, aparatu eta metodorik egokienak erabiliz.

.Planimetrian eta altimetrian erabiltzen diren parametroak deskribatzea.

.Lurraren ezaugarri topografikoak identifikatzea eta egon litezkeen erabilerekin, landaketaren diseinuarekin eta prestalanerako behar diren operazioekin erlazionatzea.

.Eskala mota diferenteekin kalkulatu eta operatzea.

.Lursaila neurtu eta zuintzeko behar diren materialak eta bitartekoak identifikatzea.

.Lurzatien planoak gertutzea, metodo errezen bidez eta behar diren teknika grafikoekin neurtzeko.

9.5. Landare espezieen ezaugarri botaniko eta funtzionalak aztertzea.

.Landare espezieen talde handiak eta mota nagusiak sailkatzea eta identifikatzea.

.Landare-zelularen osagaiak eta funtzioak deskribatzea.

.Landare-ehunak eta haien funtzioak identifikatzea.

.Landareen egitura, morfologia eta anatomia deskribatzea.

.Landareen parteen funtzio eta ezaugarri nagusiak deskribatzea.

.Landareen funtzio fisiologikoak deskribatzea.

9.6. Nekazaritzan eragin handiena duten fenomeno metereologikoak aztertzea, bai eta haien ondorio onak gehitzeko eta txarrak gutxitzeko hartu behar diren neurriak ere.

.Bertako nekazaritzaren gainean eragina izaten ahal duten meteoroak deskribatzea.

.Aparatu metereologikoetatik datuak biltzea, analizatu eta interpretatzeko.

.Mapa metereologikoak interpretatzea, laburrera begira klima aurreikusteko modua ematen duten aurreikuspen eta emaitzak oinarri harturik.

.Metereologiako unitate nagusiak deskribatzea eta erabiltzea, bai eta datu metereologikoak lortzeko erabiltzen diren aparatu eta informazio sistemak ere.

.Fenomeno metereologikoek laboreetan egiten dituzten kalteak deskribatzea eta kalteok txikitzeko prozedurak azaltzea.

.Aurreikuspen metereologikoak nekazaritza lanen plangintzarekin erlazionatzea.

9.7. Ekosistemetako elementu eta prozesu oinarrizkoak aztertzea, eta sistema naturalak mantendu eta kontserbatzeko erabiltzen diren metodoak ezagutzea.

.Ekosistemetako osagaien ezaugarri nagusiak deskribatzea, adibidetzat kasuan kasuko aldekoak hartuz.

.Sistema naturalen antolamendu eta funtzionamenduan esku duten alderdi eta prozesu nagusiak ezagutzea.

.Natur ingurunea babesteko ekintzak deskribatzea.

.Ingurugiroan eragina duten nekazaritzako lan nagusiak deskribatzea eta neurri zuzentzaileekin erlazionatzea.

.Naturguneak erabili eta kudeatzeko planetan sartzen diren erabilera eta jarduerak ezagutzea eta inposatutako murrizketak bidezkotzea.

.Natur ingurunea babesteko aplikatu behar diren neurri borondatezko nahiz derrigorrezkoen alderdi funtsezkoak interpretatzea eta azaltzea.

.Natur inguruneaganako begirunea zabaltzeko eta nekazaritza jardueren eragina gutxitzeko ekintza pertsonalak antolatzea.

b) Edukiak

.Ureztaketa:

-Ureztatu beharra: ura landarean, premia. Ura zoruan. Ebapotranspirazioa, ur-balantzea. Uraren jatorria.

-Ureztatzearen oinarrizko kontzeptuak eta parametroak: ureztatzeko hornidura, emaria. Ureztaldiko bolumena. Ureztaketen kopurua eta programa. Ureztatze-modulua, azalera unitatea, iraupena. Presioa, abiadura, igurzpena, zama galera. Kasu teoriko praktikoak, kalkulu errezak.

-Ureztatzeko sistemak: uholdez, infiltrazioz, ezaugarriak. Aspersioa, ezaugarriak, instalazioak, elementuak, disposizio estaldura. "Lokalizatuak", tantaz tanta, mikroaspersioa, ezaugarriak, elementuak. Fertirrigazioa.

-Ureztatzeko uraren kalitatea: ur motak, zorurako eta landarerako ondorioak. Ebaluazioan erabiltzen diren indize eta parametroak, interpretazioa.

-Drenajea: helburua, sistemak eta materialak.

.Ongarriak:

-Ongarritu beharra.

-Ongarri-elementuak: primarioak, sekundarioak, oligoelementuak.

-Ongarri-unitateak. Ongarri baten aberastasuna.

-Ongarri motak eta aurkezpenak: sinplea, konposatua, konplexua. Aurkezpen moduak. Lege-betekizunak. Etiketak.

-Ongarri ihaurtzea: zorua ongarriztatzea, hondoa, estaldura, lokalizazioa. Orriak ongarriztatzea. Fertirrigazioa. Ihaurtzeko makinak, sailkapena eta identifikazioa.

-Ongarri nitrogenatuak: N-aren portaera. Ongarri motak, sailkapena, ezaugarriak.

-Ongarri fosforikoak: P-aren portaera. Ongarri motak, sailkapena, ezaugarriak.

-Ongarri potasikoak: K-aren portaera ongarri motak, sailkapena, ezaugarriak.

-Ongarri konposatu eta konplexuak: ongarriak nahasteko aukerak. Ongarri konplexuen formulak. Ongarri organo-mineralak.

-Elementu sekundario eta oligoelementudun ongarriak.

-Liberazio kontrolatuko ongarriak.

-Ongarriak hautatu, kopurua kalkulatu eta kostuak kalkulatu beharreko kasu praktikoak.

.Zoruak:

-Profila, jatorria eta erakuntza. Zorua osatzen duten elementuak. Horizonteak.

-Testura: granulometria. Testura motak. Testuraren ondorioak.

-Egitura: agregatuak. Porositatea. Egitura motak, ondorioak. Artapena eta higadura. Zoruaren beste ezaugarri fisiko batzuk.

-Ura zoruan: mugimenduak. Puntu aipagarriak. Almazenamendua. Ur baliagarria. Airea zoruan.

-Materia organikoa zoruan: bizitza zoruan. Jatorria eta osagaiak. Humifikazio- eta mineralizazio-prozesuak. Zoruaren gaineko eragina.

-Zoruaren "kimika": zoruaren soluzioa. Buztina-humusa konplexua. Anioiak eta katioiak. pH. Elikagaiak. Emankortasuna.

-Zoru motak: oinarrizko sailkapena. Zoru azidoak, basikoak, salinoak.

-Zoruen analisia: helburuak. Laginak hartzea eta prestatzea, egitea. Parametro batzuk finkatzeko proba errez batzuk praktikoki nola egin. Emaitzen interpretazio oinarrizkoa.

-"Zoru gabeko" laborantza eta laborantza hidroponikoa.

.Medeapenak:

-Kontzeptuak eta motak. Testura zuzenketak.

-Karearri-medeapenak. Helburuak eta premiak. Materialak, ezaugarriak hautatzea, dosifikazioa. Burutzapen-prozedurak.

-Medeapen organikoak. Ekarrien premia. Materialak, ezaugarriak, hautatzea, dosifikazioa. Burutzapen prozedurak.

.Lurraren laborantza:

-Laborantzaren helburuak eta baldintzak. Lanen sailkapena, helburua, sakonera.

-Laborantzako oinarrizko lanak: helburuak eta erabilera-baldintzak. Behar diren tresnak identifikatzea.

-Laborantza eta ura zoruan almazenatzea. Laborantza eta higadura.

.Agrimensura. Topografia:

-Luzera, angelu eta azalera unitateak.

-Eskalak: kontzeptua. Erabilera. Grafikoak eta numerikoak.

-Lerrokaduren taxuketa: perpendikularrak, paraleloak, oztopo gainditzea, behar den materiala erabiltzea. Distantziak neurtzea, behar den materiala erabiltzea.

-Azalerak eta lurzatiak "agrimensura"ko metodoez neurtzea: triangulazioa, trapeziotan deskonposatzea, alde kurboak, koadrikula, planimetroa; kanpo eta "kabinete" lana, behar den materialak erabiltzea.

-Lurra eta haren irudikapena: plano akotatuak. Altuera-lerroak. Lursailen forma nagusiak. Distantziak, kotak, maldak. Plano topografikoak eta katastralak.

-Planimetria, teodolitoa erabiltzea. Lurra berdintzea, nibela erabiltzea.

.Botanika:

-Izaki bizidunak: osakera. Zelula-antolamendua. Landare-ehunak. ******L

Iragarkiaren kodea: