138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2978/1996 EBAZPENA, urriaren 24koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, "Pinu-beldarraren kontrako aireko tratamenduen 1996ko kanpainaren proiektua" onetsi eta lehiaketa irekiaren bidezko presako prozeduraz esleitzea baimentzen duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, presako lehiaketaren bidez, "Pinu-beldarraren kontrako aireko tratamenduen 1996ko kanpainaren proiektua" izeneko lanak kontratatzekoa, baldintza hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: helikopteroa eta hegazkina kontratatzea.

-Esleitzeko era: presako lehiaketa.

-Hasierako prezioa: honako hau izanen da:

Aireko garraiagailuak kontratatzea:

.Helikopteroa: 3.043.000 pezeta.

.Hegazkina: 4.142.500 pezeta, bien BEZa barne.

-Egiteko epea: esleitu eta hilabete bat.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaikagarren eguneko 14:30ak baino lehen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Aurkezpenak jendaurrean irekitzea: Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondorengo hamalaugarren eguneko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena Departamentuko Oihan Antolamenduko Atalean daude (Tutera kalea, 20-1.a).

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita lauan.-Ingurugiro zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

PROPOSAMEN EREDUA

............................. J/A-a, ........ NANa duena, ....................(e)ko .................... kaleko ...... zk.an bizi dena, ....... P.K., .............. zk.ko telefonoa, bere izenean (edo ..................... ordezkatuz, ........ IFZ, ...............(e)ko ..................... kalea, ........ P.K., ....... zk.ko telefonoa), .................................... "Pinu-beldarraren kontrako aireko tratamenduen 1996ko kanpainaren proiektua" izeneko lanak presako lehiaketa bidez esleitzeko 1996ko ..........aren ....(e)an argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz ondoko pezeten truke:

-Helikopteroa kontratatzea: ............................ (hitzez eta zenbakiz) ............. pezeta (BEZa barne), eta,

-Hegazkina kontratatzea: ............................... (hitzez eta zenbakiz) ............. pezeta (BEZa barne).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9609119