138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Behin betiko onespena, arau subsidiarioetako aldaketa puntualari

Orbaitzetako Udalak, 1996ko urriaren 18an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen behin betiko onespena ematea herriko planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntualaren proposamenari, hiri lurzoruan sartzeko 2. poligonoko 18. lurzatia, Fermín Erdozain Larrañeta jaunak sustatu eta Jesús Aramendia Pardo arkitekto jaunak sinaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioak izan ditzan, indarra duen legerian agindutakoaren arabera.

Orbaitzetan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita hiruan. Udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9609022