138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ELORTZIBAR-NOAIN

Hasierako onespena, Noaingo Hiri Antolamendurako Plan

Orokorreko B-3 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuei eta jarduketa oinarriei

Elortzibar-Noaingo Udalak, 1996ko urriaren 17an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasierako onespena ematea Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B-3 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuei eta jarduketa oinarriei, Larcovi, S.A.L.ek eta Nafarroako Gobernuak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 155. eta hurrengo artikuluei jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.

Elortzibar-Noainen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hemezortzian. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: A9609021