138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

525/1996 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearenak diren zenbait higigarri besterentzea erabakitzen duena, gero zatikatzearren.

Ibilgailuen Parke eta Mantenimendurako Atalak proposatu du mota orotako txatarra eta departamentu zenbaitetan zerbitzutik kendutako ibilgailu zenbait saltzea, horien bizitza agortutzat jo baitaiteke, matxurak edo kolpe larriak dituztelako edo zaharkiturik egoteagatik, ez baita gomendagarri ikuspuntu tekniko edo ekonomikotik horiek berreskuratzea.

Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legearen 20. artikuluan xedatzen da higigarrien besterentzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak erabaki eta eginen duela enkante irekiaren prozeduraren bidez. Erabaki horrek berekin ekarriko du, hala behar denean, ondasun horien desafektazio eta desatxikipena.

Horrenbertzez, Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legearen 4. artikulutik 20.era bitartekoek eman dizkidaten ahalmenak erabiliz eta Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urriaren 7an eman 233/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzako ondasunak, Ebazpen honen 1. eraskinekoak, besterentzea erabakitzea, geroago zatikatzearren.

2. Ondasunak enkante irekiaren bidez salduko dira, Kirolaren Etxean (Paulino Caballero kalea, 13, Iruña), aurtengo abenduaren 13an, goizeko 10:00etatik aitzina.

3. Enkantea osatuko duten loteen tipoak eraskinean ageri direnak izanen direla finkatu da. Loteak eman gabe geldituz gero enkantea berriz egin ahalko da, gehienez ere lau aldiz, non ez duen Departamentu honek bigarrena eta hurrengoak ez egitea erabakitzen. Eginez gero hasierako prezioa aurreko bera izanen da edo hura ehuneko hamabortz (% 15) merkeago.

4. Enkantearen mahaiburua Ondarea Kudeatzeko atalburua izanen da eta mahaikide izanen dira, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontuhartzaile eskuordetua, Ondarea Kudeatzeko Ataleko legelari bat eta, idazkari lanetan aritzeko, atal horretako administrari bat.

5. Besterentze honen ondorioz sortu diren dirusarrerak 1996ko Aurrekontuko "Higigarrien salmentak" izeneko 11300-6120 kontusaileko 33910-0 lerroari egotziko zaizkio.

6. Enkantearen oinarriak, 2. eraskinekoak, onestea. Interesatuek Ondarea Kudeatzeko Atalaren eta Ibilgailuen Parkearen bulegoetan aztertu ahalko dituzte.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta prentsan iragartzea; prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzaileen kargura izanen dira, enkantearen oinarrietan zehaztu bezala.

8. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Ibilgailuen Parke eta Mantenimendurako Atalera eta Ondarea Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

E R A S K I N A

1 Turismoa Renault 11 NA-7700-P 15.000

2 Turismoa Citroen CX-25 NA-0628-V 100.000

3 Turismoa Citroen CX-25 NA-6056-W 150.000

4 Turismoa Renault 18 GTS NA-1037-M 10.000

5 Anbulantzia Peugeot 505 GL NA-7024-N 100.000

6 Turismoa Volkswagen Variant 1.6 NA-8275-U 35.000

7 Turismoa Volkswagen Variant 1.6 NA-8277-U 35.000

8 Turismoa Citroen XM V6 NA-9210-Z 1.000.000

9 Lur Orotarikoa Land Rover 88 NA-0944-G 100.000

10 Lur Orotarikoa Land Rover 88 NA-1356-H 25.000

11 Lur Orotarikoa Land Rover 88 NA-4251-H 25.000

12 Lur Orotarikoa Land Rover 88 NA-3422-I 15.000

13 Lur Orotarikoa Land Rover 88 NA-3641-L 100.000

14 Lur Orotarikoa Santana 2500 4 pla. NA-8153-Y 50.000

15 Furgoneta Renault 4F NA-7300-M 10.000

16 Furgoneta Renault 4F NA-7301-M 10.000

17 Furgoneta Mercedes MB 100 NA-6515-K 15.000

18 Furgoneta Renault Express D.C. NA-8381-Y 25.000

19 Kamioia Pegaso 1065 B/1 NA-8148-G 75.000

20 Kamioia Pegaso 1065 B/1 NA-8572-G 75.000

21 Kamioia Ebro E 110 2 NA-2361-H 25.000

22 Txatarra 7,5 pezeta/Kg

Loteak Ibilgailuen Parkearen egoitzan (Fuente la Teja kalea, z.g, Iruña) daude; 19, 20 eta 21. loteak, aldiz, Bide Zerbitzuak Landabenen duen biltegian daude eta 22. lotea, Bide Zerbitzuak Artederretan duen plantan dago.

Interesatuek baldintzen plegua aztertu ahalko dute Ondare Zerbitzuaren bulegoetan (Arrieta kalea, 8-6. solairua, Iruña) eta Ibilgailuen Parkean eta Tailerretan (Fuente la Teja kalea, z.g, Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita hamarrean.-Ekonomi zuzendari nagusia, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9609236