138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ELORTZIBAR-NOAIN

Hasierako onespena, Noaingo H.A.P.O.ko B-4 unitateko aldaketa puntualari

Elortzibar-Noaingo Udalak, 1996ko urriaren 17an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasierako onespena ematea Noaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B-4 unitateko aldaketa puntualari, Larcovi, S.A.L.ek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.

Elortzibar-Noainen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hemezortzian. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: A9609018