138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

1997rako karga-tasak

Udalak, 1996ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraiki, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hirilur kontribuzioa ordainarazteko %0,37ko karga-tasa finkatzea.

2.-Landalur kontribuzioa ordainarazteko %0,58ko karga-tasa finkatzea.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, hurrengo karga-tasa zerrenda finkatzea:

a) 20 milioi pezeta arteko eraikuntza, instalazio eta obrak zein pisu bakoitzeko 20 milioi pezeta bitarteko kostua duten etxebizitzak, %2.

b) 20 milioitik 50 milioi pezeta bitarteko eraikuntza, instalazio eta obrak, %3.

c) 50 milioi pezetatik gorako eraikuntza, instalazio eta obrak, %4.

4.-Gainbalioaren gaineko zerga ordainarazteko hurrengo gehikuntza portzentaia eta karga eskala finkatzea:

a) Gehikuntza portzentaiak: 5 urte bitarte, 2,2; 10 urte bitarte, 2,1; 15 urte bitarte, 2,0, eta 20 urte bitarte 2,0.

b) Karga eskala: %8.

Erabaki honek hilbeltzaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal da zuzenean, Auzitegi Nagusiaren arlo bereko Sailean, bi hilebeteko eperaren barnean jakinarazpen honetatik aitzina, aldez aurretik jaun alkateari helegitearen berri ematen bazaio, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 artikuluan ezarritakoak ezartzen duen gisa. Bertzenaz, hori baino lehenago eta hautara, gora jotzeko helegitea aurkez daiteke Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean jakinarazpen honetatik aitzina.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren bian. Alkatea, Mikel Illarregui Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9609139