138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onespena

Udal honek, 1996ko urriaren 25ean egin zuen Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"1. Ondorengo Ordenantza fiskalen aldaketa hasiera batez onestea, heldu den urterako udal tarifak eguneratzeko, adierazten den zenbateko berriarekin:

-Ur-horniketa eta ebakuazioa. Etxeko erabileretarako hornidura, kontsumitutako metro kubikoa 18,43 pezeta kobratuko da. Industri edota ureztaketa erabileretarako, 25,30 pezeta/metro kubikoa.

-Salmenta ibiltaria. Ezarriko den saltoki bakoitzak ordaindu behar duen tarifa horrela kalkulatuko da: eguneko 530 pezeta, eta honi, saltokiaren luzeraren metro bakoitzeko, eguneko 105 pezeta metroko gehituko zaio.

-Herrilurren probetxamenduak. Larretarako eta lantzeko herrilurren probetxamendua: 6.342 pezeta urteko eta hektareako. Herrilurretan bazkatzen den ardi bakoitzagatik urteko 21 pezeta ordainduko da, eta zaltabere edo betabere buru bakoitzagatik 159 pezeta.

-Kanposaindua. Panteoi eta hilobien kontzesio-eskubideak ondoko hauek izanen dira: 6 plazatako panteoia, 598.261 pezeta; 3 plazatako panteoia: 412.155 pezeta; hobia, 96.754 pezeta.

2. Tarifa berriak 1997ko hilbeltzaren 1ean sartuko dira indarrean.

3. Erabaki hau jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean iragarri ondoren, auzotar eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edota erreklamazioak egin ahal izateko."

Lesakan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9609137