138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

Hasierako onespena urbanizazio proiektuari

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Legean eta Lurraldearen Antolamenduaren Testu Bateginari dagokionez aurrekoa garatzen duen Erregelamenduari buruzko apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz, aditzera ematen da urriaren 24ko 139/1996 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zela La Bodega kalea (9 eta 10. jarduketa unitateak) urbanizatzeko proiektua, José Chocarro Martín jaunak sustatua eta Félix Fernández Valle jaun arkitektoak prestatua.

Hori guztia aditzera ematen zaie interesatuei hamabost laneguneko epean, udal idazkaritzan eta jendea hartzeko orduetan, espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Berbintzanan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Santiago Suescun Chocarro.

Iragarkiaren kodea: A9608959