138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

H I R I B E R R I

Obra lehiaketa

Artzibar-Hiriberriko Kontzejuak lehiaketa publikorako deia egin du obra hauek kontratatzeko: Artzibar- Hiriberriko banaketa eta saneamendu sareak berritzeko 2. fasekoak eta edateko ura erregulatzeko deposito berriarenak.

Kontrata bidez egiteko aurrekontu osoa: 20.645.936 pezeta.

Behin-behineko fidantza: obraren aurrekontu osoaren % 2 (412.919).

Egiteko epea: 4 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: 1996ko abenduaren 13ko eguerdiko 12ak arte, Kontzejuaren idazkaritzan.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan zehaztutakoak.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1996ko abenduaren 14ko eguerdiko 12etan.

Proiektua eta baldintza partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude Alkatetzan eta Iruñeko Rubio paperdendan (Bergamín kalea) azter dezaten.

Artzibar-Hiriberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren lauan. Kontzejuburua, M. Lorenzo Aranaz García.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Bizilekua:

Helbidea:

N.A.N. zk.a: ...................

Berez edo honen izenean:

Artzibar-Hiriberriko banaketa eta saneamendu sareak berritzeko 2. faseko eta edateko ura erregulatzeko deposito berriarendako obraren proiektua eta obra hori kontratatzeko lizitazioaren baldintza administratibo partikularren plegua ezagutuz, osorik burutzeko konpromezua hartzen du aipatu agiriei hertsiki lotuz eta zenbateko hauen truke: 1)Sareak berritzea: ............. pezeta (letraz eta zenbakiz, BEZa barne). 2) Edateko ura erregulatzeko depositoa: ...................... pezeta (letraz eta zenbakiz, BEZa barne), guztira .............. pezeta (letraz eta zenbakiz) egiten dutelarik.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9609206