138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun enkanterako iragarkia.

Nafarroako Gobernuko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du Derrigorrezko Dirubilketaren atal honetan Muebles Agüero S.L.ren aurka izapidatzen ari diren 6.087 eta 11.294 zk.dun premiamenduzko administrazio espedienteen barrenean, honako hau eman dudala gaurko egunean:

Probidentzia: "Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilari jaunak urriaren 11ko 272/1996 Foru Aginduaren bitartez baimena eman du ondotik aipatzen diren ondasunak enkante irekian besterentzeko, Derrigorrezko Dirubilketa honetan izapidatzen ari den derrigorrezko administrazio premiamendurako exekuzio prozeduran, 6.087 eta 11.294 zenbakiei dagokienean, 23.403.099 pezetako zorragatik, korritu eta kosten likidazioa kendu gabe. Hori horrela delarik, egin bedi enkante hori, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Liburutegian, Ogasunaren eraikineko 5. solairuan, Karlos III.a kaleko 4an, 1997ko urtarrilaren 22an, eguerdiko 12:00etan, legeak agintzen dituenak kontuan hartuz hura tramitatu eta gauzatzerakoan. Jakinaraz bekio probidentzia hau zordunari eta, ezkondua bada, haren ezkontideari, eta hipoteka nahiz bahituragatik dagozkeen hartzekodunei ere bai".

Aipatu probidentzia betetzeko asmoz argitara ematen da ediktu hau, eta enkante horretan parte hartu nahi duten pertsonei honako hau ohartarazten zaie:

1.-Ondoko zerrendan azaltzen dira enkantera ateratzen diren ondasunak eta hasierako prezioa, eta ohartarazten da adjudikazioaren balioaren gainean likidatu beharko dela ondasunen eskualdaketari dagokion tributua.

2.-Partehartzaile orok, onartua izateko, gutxienez ere, enkantean salgai dauden ondasunen hasierako prezioaren ehuneko 20 utzi beharko du Nafarroako Gobernuaren Dirubilketa Kontuan, eskudirutan edo txeke adostuan.

3.-Partehartzaileek kartazal itxian igortzen edo aurkezten ahalko dituzte eskaintzak, enkantea hasi baino ordubete lehenago arte, utzi beharreko kopuruaren balioko txeke adostuarekin batera.

4.-Enkantea eten eginen da, baldin eta ondasunak adjudikatu aurretik, zorra, korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

5.-Posturak 100.000 pezetakoak izanen dira.

6.-Azken postura egiten duenak, ondasunak adjudikatzen zaizkion egintzan bertan, edo hurrengo bost egunen barruan, utzitako gordailuaren eta adjudikazio prezioaren arteko aldea ordaindu beharko du. Horrela egin ezean, aipatu gordailua galduko da, deusetan ukatu gabe hari legokiokeen erantzukizuna, baldin eta adjudikazioak eraginik gabe geldituz gero fidantzaren zenbatekoaren gainean kalte handiagoak sortuko balitu.

7.-Lizitatzaileek onartu beharko dituzte espedienteari gehitutako jabetza tituluak, bestelakorik exigitzeko eskubiderik ez baitute izanen.

8.-Ondasun horien gainean ez dagoela inolako kargarik.

9.-Ohartarazten da bigarren lizitazioa egin daitekeela, lehenbizikoa amaitu eta Mahaiak bidezko iritziz gero, bai eta zuzenean adjudika daitekeela ere, ondasunak enkantearen bidez adjudikatzen ez direnean.

ENKANTEGAIAK

Azalpena:

Hiri finka: industri pabiloiko erdisotoko lokala, Ultzamako errepidean, Berriogoitiko mugapean; azalera eraikia mila hirurogeita hamar metro eta zortzi dezimetro karratukoa du. Sarrera du "Muebles Agüero, S.L." finkaren zati den bide batetik, zeinaren gainean bide menpekotza baitu.

Erregistroko kokapena: 20. finka, 3338. liburukia, 1. liburua, 43. orria, Iruñeko Jabetzaren 3. Erregistroan.

Balorazioa: 32.100.000 pezeta.

Enkantearen hasierako prezioa: 32.100.000 pezeta.

Oharra:

Helbide ezezagunean dauden zordunen kasuan, enkantearen jakinarazpena ediktu honen bidez egina dela ulertuko da, legezko ondorio guztietarako, eta ohartarazten da probidentziaren aurka berraztertze helegitea paratzen ahalko dela hamabost eguneko epearen barruan, Derrigorrezko Dirubilketako atalburuaren aurrean, edo gora jotzekoa, epe berean, Nafarroako Gobernuaren aurrean (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoa).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita bian.-Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, José Luis Remón Corrales.

Iragarkiaren kodea: A9609006