138. ALDIZKARIA - 1996ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

436/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Lanbide Tailerretan Gizarte-garantiako Programetarako zurgintzako makinak eta erremintak, iturgintzako ekipoak, ileapaingintza eta estetikako material eta ekipoak eta informatikako materiala erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Lanbide Tailerretan Gizarte-garantiako Programetarako zurgintzako makinak eta erremintak, iturgintzako ekipoak, ileapaingintza eta estetikako material eta ekipoak eta informatikako materiala erosteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Mota: lehiaketa.

Xedea: Nafarroako Lanbide Tailerretan Gizarte-garantiako Programetarako zurgintzako makinak eta erremintak, iturgintzako ekipoak, ileapaingintza eta estetikako material eta ekipoak eta informatikako materiala erostea.

Aurrekontua: 2.999.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina hogeita zazpigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurreko ekitaldia izanen da, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita laugarren laneguneko 12:00etan eginen dena, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako Bilkura Gelan, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., 8:30etatik 14:30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

.......................... J/A-ak, ............(e)ko bizilagunak, .......................... ordezkatuz, Nafarroako Lanbide Tailerretan Gizarte-garantiako Programetarako zurgintzako makinak eta erremintak, iturgintzako ekipoak, ileapaingintza eta estetikako material eta ekipoak eta informatikako materiala erosteko, 1996ko .............aren ....(e)ko ....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu iragarkiaren berri izanik, bai eta hura arautuko duten administrazio klausula eta agindu teknikoen pleguena ere, konpromisua hartu du, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, hornidura hori egiteko, eta horretarako eskaintza hau egin du:

(Data eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea.-Zurgintzako makinak eta erremintak: 1.204.000 pezeta.

2. lotea.-Iturgintzako ekipoak: 445.000 pezeta.

3. lotea.-Ileapaingintza eta estetikako materialak eta ekipoak: 800.000 pezeta.

4. lotea.-Informatikako materiala: 550.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9609232