119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Herrilurretako finken desafektazioa

Udal honek, 1996ko irailaren 13an eginiko Osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Osoko bilkurak, apirilaren 22an idazkariak prestaturiko txostena aztertu ondoren, eta bere kide guztien aho bateko botoarekin, horrela bere legezko zinegotzi kopuruaren gehiengo absolutuaren aldeko botoaren baldintzari buruz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143. artikuluak dioena betetzen baita, ondorengo erabakiak hartu ditu:

1.-Ondorengo eremu komunalen desafektazioa hasiera batez onestea, haien erabilera Airtel S.A.ri uzteko, bertan telefonia mugikorrerako irrati-estazioak paratzeko:

-Ehun metro karratu, Eskolamendi parajean, katastroan 1 poligonoko 55 lurzatiaren A azpipartzela.

-Ehun metro karratu, Frain parajean, katastroan 3 poligonoko 401 lurzatiaren D azpipartzela.

2.-Erabaki hau ikusgai egon dadila Udaleko iragarki oholean, hilabete batez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoren, errandako epean alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, espedientea udal Idazkaritzan interesatuen eskura egonen da."

Lesakan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A9607662