119. ALDIZKARIA - 1996ko irailaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hasierako onespena, Cordovillako U.XIII.1 birzatitzeko proiektuari

Galar Zendeako Udalak, 1996ko irailaren 14an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea, U.XIII.1 unitatearen borondatezko birzatiketarako proiektua, Construcciones Cordovilla S.L. sustatuak eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean hamabost egunez argitaratzea.

Jendaurrean egon bitartean alegaziorik aurkezten ez bada dokumentua behin betikoz onetsiko da, 10/94 F.L.aren 169.4 artikuluari jarraikiz.

Galarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hamazazpian. Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A9607548