98. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lezaungo kudeaketa-batzordeak, 2024ko apirilaren 25an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.artikuluari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lezaunen, 2024ko apirilaren 29an.–Lehendakaria, Lucía Ros Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2406925