95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 117. lurzatian. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko martxoaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 117. lurzatirako kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Jose Felipe Sanz Ortak aurkeztu du, eta haren helburua da garajea paratzeko obligazioaren ordez, haren baliokide ekonomikoa ezartzea. Arrazoia da ezin dela garajerik paratu lurzati horren barnean.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, iragarki hau 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, argitaratu zenetik hasita, azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alkatetzaren 2024ko apirilaren 24ko 73. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen 1. poligonoko 117. lurzatirako kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Jose Felipe Sanz Ortak aurkeztu du, eta haren helburua da garajea paratzeko obligazioaren ordez, haren baliokide ekonomikoa ezartzea. Arrazoia da ezin dela garajerik paratu lurzati horren barnean.

Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebasen, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2406593