95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEAZKUEKO KONTZEJUA

Okupazioa, 10. poligonoko 123B lurzatian. Hasierako onespena

Leazkueko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 13an egin ohiko bilkuran, Kontzejuko kideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, jarraian adierazitako erabakia hartu zuen, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea), eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikulua (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen foru dekretua).

ERABAKIA:

"1. Hasiera batez onestea Leazkueko 10. poligonoko 123B herri-lurzatiaren okupazioa. 98,73 metro koadro okupatu nahi dira, poligono bereko 100. lurzatian dagoen nekazaritzako prestakuntza zentroa hornitzeko. Okupazioaren sustatzailea La Morada de la Tierra sozietate mikrokooperatiboa da (IFK: F1388060; egoitza soziala: Icircota kalea 8, 31194 Sorauren).

2. Onestea okupazioa arautuko duen baldintza-agiria.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan , alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Kontzejuaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

4. Espedientea Foru Komunitateko Administrazioak onetsi beharko du."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leazkuen, 2024ko apirilaren 18an.–Kontzejuko burua, Oihane Pérez Orbara.

Iragarkiaren kodea: L2406349