95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Amaitu da honako honi dagokion prozesua: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko lanpostu batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hala, kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, eta

Mankomunitateko buruaren 2024ko apirilaren 22ko ebazpen baten bidez,

EBATZI DA:

Lehenengoa.–Virginia Gomez Lines izendatzea langile lan-kontratudun finko, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzurako, plantilla organikoan hutsik agertzen den gizarte-langilearen eta animatzailearen lanpostua betetzeko, lanaldi osoan.

Bigarrena.–M.ª Rosario Iriarte Pérez izendatzea langile lan-kontratudun finko, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzurako, plantilla organikoaren 1. zenbakian hutsik agertzen den familia-langilearen lanpostua (E maila) betetzeko, %63,63ko lanaldiarekin.

Hirugarrena.–Concepción Portero Salillas izendatzea langile lan-kontratudun finko, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzurako, plantilla organikoaren 2. zenbakian hutsik agertzen den familia-langilearen lanpostua (E maila) betetzeko, %63,63ko lanaldiarekin.

Laugarrena.–M.ª Cristina Valles Calvo izendatzea langile lan-kontratudun finko, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzurako, plantilla organikoaren 3. zenbakian hutsik agertzen den familia-langilearen lanpostua (E maila) betetzeko, %63,63ko lanaldiarekin.

Bigarrena.–Edurne Arruiz Alfaro izendatzea langile lan-kontratudun finko, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzurako, plantilla organikoaren 4. zenbakian hutsik agertzen den familia-langilearen lanpostua (E maila) betetzeko, %50,45eko lanaldiarekin.

Seigarrena.–Izendatutakoek 2024ko maiatzaren 10ean jabetu beharko dute karguaz.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zarrakaztelun, 2024ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, María Burgos Catalan.

Iragarkiaren kodea: L2406586