2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, erdi mailako tituludun gizarte-langileen lanpostuan osagarriaz aritzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2024ko maiatzaren 2an emandako ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
Deialdia, bi izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako-, erdi-mailako tituludun gizarte langileen lanpostuan osagarriaz aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es/eu webgunean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2407234