95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

102/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, Batxilergoko hezkuntza-ituna izenpetzea ebazten duena Irabia-Izaga (Burlata) eta Miravalles-El Redin (Iruña) ikastetxeetan.

Nafarroako Gobernuak 2024ko martxoaren 27an hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiari Nafarroako Foru Komunitateko Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redin ikastetxeetan Batxilergoko unitateen hezkuntza-ituna finantzatuko duen urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko, 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 133/2023 Ebazpenaren bidez, prozedura bat ezarri zen, batetik, hezkuntza itunak aldatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2024-2025 ikasturterako, eta, bestetik, hezkuntza itun berriak sinatzeko (2024ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 16koa).

Ikusita Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redín ikastetxeek Batxilergoko hezkuntza-itunak izenpetzeko egin dituzten eskaerak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak eta Itunen Batzordearen 2024ko martxoaren 6ko proposamena, bidezkoa da onestea Batxilergoko hezkuntza-itunak izenpetzea honako hauekin:

–Irabia-Izaga ikastetxea (Burlata): zazpi unitate.

–Miravalles-El Redín ikastetxea (Iruña): hamar unitate.

Horiek horrela, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean xedatutakoari jarraikiz, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak esleitzen dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza-ituna izenpetzea Irabia-Izaga ikastetxearekin (Burlata), Batxilergoko zazpi unitatetan, 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako, hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, aldaketak egitea, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera. Aldaketa horiek, behar izanez gero, 2024-2025 ikasturtean aplikatuko dira, ikasturte horretarako ikasleak onartzeko prozesua amaitu ondoren.

2. Hezkuntza-ituna izenpetzea Miravalles-El Redín ikastetxearekin (Iruña), Batxilergoko hamar unitatetan, 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetarako, hargatik eragotzi gabe, hala badagokio, aldaketak egitea, Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera. Aldaketa horiek, behar izanez gero, 2024-2025 ikasturtean aplikatuko dira, ikasturte horretarako ikasleak onartzeko prozesua amaitu ondoren.

3. Aurreko apartatuetan xedatutakoa dela-eta gerta litezkeen aldaketak gorabehera, ikastetxeek ituna izenpetzea ahalbidetu duten baldintzak betetzen segitu beharko dute ituna indarrean den bitartean.

4. Ikastetxeen Finantzaketaren Atalak telematikoki bidaliko die ikastetxeei hezkuntza-ituna formalizatzeko agiri administratiboa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak elektronikoki sinaturik, ikastetxeetako legezko ordezkariak elektronikoki sina dezan. Agiri hori da, hain zuzen, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 133/2023 Ebazpenaren II. eranskin gisa onetsitakoa (2024ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 16koa).

5. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2405366