95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, xedatzen duena argitaratu dadila Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2024ko martxoaren 21ean hartutako Erabakia, zeinaren bidez biek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2024an ikastetxeetan eskiko, belako, naturako eta kirol-hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren artean 2024ko martxoaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, laguntzak eman ditzan 2024an ikastetxeetako eskiko, belako, naturako eta kirol-hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Hezkuntzako kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren arteko 2024ko martxoaren 21eko Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntzak eman ditzan 2024an ikastetxeetako eskiko, belako, naturako eta kirol-hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da erabaki hori.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN ETA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ARTEKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITUTE KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUARI, LAGUNTZAK ETA EKARPEN EKONOMIKOAK EMAN DITZAN 2024AN IKASTETXEETAN IRAUPEN-ESKIKO, BELAKO, NATURAN EGITEN DIREN JARDUERETAKO KO ETA KIROL-HASTAPENEKO JARDUERETAKO ESKOLA KANPAINAK GAUZATZEKO

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.

Batetik, Rebeca Esnaola Bermejo andreak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak, eta, bestetik,

Carlos Gimeno Gurpegui jaunak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Hain zuzen, azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak. Dekretu horretan, bada, ezarri zen Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren eskumenak direla, besteak beste, honako hauek: modu autonomoan edo lankidetzan sustatzea heziketa fisikoa eta kirola bultzatzeko programak eta jarduerak herritarren kolektibo guztientzako, kirolak berezkoak dituen balio sozialak eta hezkuntzakoak sustatzea, eta kirol arloan berdintasuna bermatzen duten neurriak sustatzea beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan.

Bestalde, azaroaren 15ko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horrek Hezkuntza Departamentuko unitate kudeatzaileei esleitzen dizkien eskumenen artean, honako hauek azpimarratu behar dira:

–Helburuak lortzeko, parte hartzea eta koordinatzea autonomia erkidegoan, estatuan edo Europan aritzen diren bestelako hezkuntza instituzioekin eta berdintasunaren aldeko erakundeekin.

–Dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko, koordinazioa bultzatzea honako hauen artean: instituzioak (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lanean ari diren erakundeak. Horretaz gain, ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Bizikidetzari lotutako gaietan, erakunde eta instituzioen arteko koordinazio ekintzetan parte hartzea.

Bigarrena.

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan honako partida hauek daude:

–Hezkuntza Departamentua:

  • 420000-42000-4400-322G00 "Eskiko eskola kanpaina. NICDO", 60.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G00 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 50.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4819-322G00 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 65.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G02 "Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 5.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

  • A50002-A5110-4400-336102 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 500.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4709-336100 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 70.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336100 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 150.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336102 "Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 20.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena.

Kanpaina horien helburua da kirola eta jarduera fisikoa ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea, heziketaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari eta ohitura osasuntsuak sortzeari, ulertuta bizikidetza eta kirola funtsezkoak direla ikasleen garapen integralerako. Ikuspegi hori, bada, guztiz bat dator Hezkuntza Departamentuaren helburuekin eta haren jardun-esparruarekin, haren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuan definituta dagoen bezala.

Kanpaina horiek hezkuntzaren aldetik duten interes ukaezinaz gain, horietan emandako tradizio luzeak erakusten du Nafarroako Kirolaren eta Jardurea Fisikoaren Institutuaren kudeaketa oso egokia izan dela eta aukera eman duela elkarlana garatzeko eta bi erakundeek baliabideei etekina ateratzeko.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Baimentzea kudeaketa-esleipen bat Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren alde, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2024an ikastetxeetan eskiko, belako, naturako eta kirol-hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Hezkuntza Departamentua:

  • 420000-42000-4400-322G00 "Eskiko eskola kanpaina. NICDO", 60.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G00 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 50.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4819-322G00 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 65.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G02 "Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 5.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

  • A50002-A5110-4400-336102 "NICDO: eskiko eskola kanpaina", 500.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4709-336100 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 70.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336100 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 150.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336102 "Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 20.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.

Erabaki hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.

Iragarkiaren kodea: F2405244