93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunean. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak, 2024ko urtarrilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunerako.

Espedientea jendaurrean eduki zen hogeita hamar egun baliodunean, ediktuak argitaratu ondoren 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan.

Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, prezio publikoak behin betiko onartutzat jotzen dira.

Urrozen, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

2024. URTEKO PREZIO PUBLIKOAK

Eremurako sarbidea:

–Autoak: 3 euro.

–Motozikletak: 2 euro.

–Mikrobusak: 10 euro.

–Autobusak: 20 euro.

Antolatutako jarduerak:

Tasa finko bat eta tasa aldakor bat batuko dira, honela:

a) Tasa finkoa: 150 euro urtean.

b) Tasa aldakorra: Euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

Gobernuz kanpoko erakundeek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek antolatutako jarduerak:

a) Urtean behin edo bitan bakarrik egiten badira bisitak:

a.1) Ibilgailuaren tasa:

–Autoak: 3 euro.

–Motozikletak: 2 euro.

–Mikrobusak: 10 euro.

–Autobusak: 20 euro.

a.2) Tasa aldakorra: Euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

b) Urtean bi bisita baino gehiago eginez gero:

b.1) Tasa finkoa: 150 euro urtean.

b.2) Tasa aldakorra: Euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

Urrozen, 2024ko apirilaren 23an.–Jarduneko alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2406507