93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

944/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, zehaztu egiten da zein diren Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren OLko kudeaketari izateko 13 lanpostuak (B maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 10ean emandako 2174/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 13 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Deialdi horren 1.2 oinarriaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein diren lanpostuak eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 2an emandako 2114/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 27an emandako 2689/2023 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari, eta 674, 857, 866, 884, 885 eta 886 zenbakiko lanpostu hutsak esleitu ziren.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea zein diren zehazki oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren OLko kudeaketari izateko 13 lanpostuak (B maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia –lanpostuak betetzeko deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 3an emandako 2174/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen–. Eranskinean ageri dira lanpostu horiek.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–OL-KO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU HUTSAK (B MAILA)

LANPOSTUA

ZERI ATXIKIA

CAMPUSA

LANALDIA

HIZKUNTZA

32

IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

I–C1

374

IKERKETA ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

I–C1

611

IKERKETA ZERBITZUA

IRUÑEA

GOIZEZ

662

IKERKETA ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

670

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

IRUÑEA

SILZ

E–C1

673

GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

717

GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA

IRUÑEA

GOIZEZ

850

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

IRUÑEA

SILZ

I–C1

852

IKERKETA ZERBITZUA / DOKTORETZA ESKOLA

IRUÑEA

SILZ

I–C1

54

GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILERIA KUDEATZEKO ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

865

EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA

IRUÑEA

GOIZEZ

600

IRAKASKUNTZA ZERBITZUA

IRUÑEA

GOIZEZ

56

GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / ANTOLAMENDURAKO ETA KALITATERAKO ATALA / ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOKO PROZESUEN UNITATEA

IRUÑEA

GOIZEZ

Iragarkiaren kodea: F2406807