91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Udaltzaingoko buruaren izendapena

Alkatetzak 2023ko abenduaren 29an eman 186/23 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehenengoa.–Javier Lizarraga Liberal izendatzea Zangozako Udaltzaingoko buru, aplikatu beharreko legezko araudian aurreikusitako eskubide eta betebeharrekin. Lanposturako, "burutzaren osagarri" bat aurreikusten da, hilean 580 eurokoa (14 ordainsari). Zenbateko hori urtero igoko da, gainerako ordainsarien kontzeptuetarako ezartzen diren ehunekoetan. Izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da eta, aurretik kargua uzten ez badu, nire agintaldia amaitu arte jardunen du lanpostu horretan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2406331