91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzak 345. Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko ekainaren 26an, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen erakundearen web-orrian.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da Itziar Perurena Jaurena izangaiak betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Itziar Perurena Jaurena kontratatzea, lan-kontratudunen araubidean, Olaztiko Udalaren zerbitzura aritu dadin administrari laguntzailearen lanpostuan.

2. Itziar Perurena Jaurenari esleitzea administrari laguntzailearen lanpostu hutsa. Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak: lanpostuaren zenbakia: 10.4; maila: D; araubide juridikoa: lan-kontratuduna; lanaldia: %50.

3. Izendatutako lanpostuan hastea 2024ko martxoaren 1ean, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

4. Ebazpen hau interesdunari helaraztea (bidezkoak diren errekurtsoen azalpenarekin batera), bai eta ekonomiaz eta kontabilitateaz arduratzen den udal alorrari eta langileen ordezkaritzari ere. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta osoko bilkurari jakinaraziko zaio kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Olaztin, 2024ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2406457