2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Oltza zendeako Udalak, 2024ko apirilaren 4an egin den osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oltza zendeako Udalaren 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik edo alegaziorik egiten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan.
Oltza Zendean, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2405506