71. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren moldaketa. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren moldaketa. Akordio hau 2024ko otsailaren 6ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzaren moldaketa behin betikoz onetsi da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Moldatutako artikulua horrela idatzita geratzen da:

"12. artikulua. Ordenantza honek arautzen dituen tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

Ordenantza honetan aurreikusitako tasak lauhilekoan behin."

Leitzan, 2024ko martxoaren 21ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2404765