70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Udalaren 2024ko plantilla organikoa, bai eta haren erakunde autonomo Virgen del Portal zahar etxearen eta Fernando Calahorra musika eskolaren plantillak ere; hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluak (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Plantilla organikoa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2404897