69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emailea da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia, eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuan arautuak daude.

Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituen maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 4. artikuluak adierazten duenez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumena duen departamentuko titularra izanen da Kontseiluko burua, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea lehenbiziko buruordea. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko eta kargutik kenduko ditu kontseilua osatzen duten pertsonak, beren kargua dela kausa kontseilukide izan behar direnak izan ezik, bai eta haien ordezkoak ere.

Arau beraren 6. artikuluak, bestalde, adierazten du ezen Kontseiluko burua eta lehenbiziko buruordea postu horietan arituko direla izendapen bidezko kargua betetzen duten bitartean. Kontseiluko kideei dagokienez, lau urterako hautatuko direla ezartzen du, eta izendapena iraupen bereko aldietarako berritzen ahalko da.

Azkenik, 7. artikuluak xedatzen du kargualdia bukatzeaz besteko arrazoiren batengatik kontseiluan sortzen diren hutsuneak kasuan kasuko ordezkoak beteko dituela, eta horren kargualdia bukatuko dela, betiere, gainerako kideena bukatzearekin batera.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak abuztuaren 30ean emandako 39/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Izendapen horren indarraldia bukaturik, eta goian adierazitakoa betez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak erakundeei eta entitateei eskatu die izenda ditzatela kontseiluan bakoitzari esleitutako lekua bete behar duen kide titularra eta haren ordezkoa.

Horiek guztiek dagozkien izendapenak egin dituzte, bi hauek izan ezik: emakume gazteak ordezkatzeko kidea (horren proposamena Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak egin behar du) eta ijito-etniako emakumeak ordezkatzeko kidea (horren proposamena Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak egin behar du). Beraz, kide horien izendapena atzeratu egin da emakume talde horiek dagozkien ordezkariak hautatu arte.

Beste alde batetik, bete gabe gelditzen da ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izateko kide postu bat, parte hartzeari uko egin diotelako, bai eta Nafarroan eratutako berdintasun-agenteen lanbide elkarteen ordezkarientzako kide postua ere, gaur egun ez baitago horrelako inolako elkarterik jardunean.

Era berean, Nafarroako emakumeen elkarteei dagozkien kideak hautatzeko prozesua egina dago, bat etorriz Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 31ko 25/2018 Foru Aginduan xedatutakoarekin, non ezartzen baita Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakumeen elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura.

Hauteskunde prozesu horretan, Pirinioetako, Erdialdeko, Erriberagoieneko, Tuterako eta Estellerriko elkarteen hautagaitza bat aurkeztu zen, bai eta Iruñeko eta Iruñerriko lau hautagaitza ere, eta, beraz, bozketak egin ziren. Ipar-mendebaldeko eskualdean ez da ordezkaririk atera, eta dagokien kide postua hutsik geratu da.

Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide izateko hautatuko pertsonak izendatzeko proposamena egin du.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide izendatzea, bat etorriz Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituen maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin:

–Nafarroako Berdintasunerako Institutua ordezkatzeko, Edurne Jauregui Fernández andrea, Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendaria; Sara San Julián Caso andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea; eta Sara Hernández Sesma andrea, Programen Ataleko berdintasuneko teknikaria.

–Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Clotilde García García andrea, Ainhoa Aznárez Igarza andrea eta Trinidad Díaz Muñoz andrea, titular gisa, eta María Concepción Fernández de Pinedo Sáez andrea, Ana Echegaray Bajo andrea eta Farmata Ly Watt andrea, ordezko gisa.

–Pirinioetako emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Amparo Viñuales Gale andrea, titular gisa, eta Laura de Miguel Zabala andrea, ordezko gisa.

–Erdialdeko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Ainara González Rubio andrea, titular gisa, eta Raquel Cabodevilla Zabalza andrea, ordezko gisa.

–Estellerriko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Emma Íñigo Huarte andrea, titular gisa, eta Magdalena Margarita Hernández andrea, ordezko gisa.

–Erriberagoieneko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Carmen Goñi Landibar andrea, titular gisa, eta Petra Pérez Casarejo andrea, ordezko gisa.

–Tutera aldeko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Fernanda León Jiménez andrea, titular gisa, eta María Victoria Villafranca Rodríguez andrea, ordezko gisa.

–Adineko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Adinekoen Kontseiluak proposaturik, María Asunción Apesteguía Jaurrieta andrea, titular gisa, eta Ana Gloria Ros Oneca andrea, ordezko gisa.

–Emakume migratzaileak ordezkatzeko, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak proposaturik, Mahassine Akka Labhalla andrea, titular gisa, eta Fatumata Injai andrea, ordezko gisa.

–Desgaitasuna duten emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluak proposaturik, María Luz Sanz Escudero andrea, titular gisa, eta Pilar Herrero Jiménez andrea, ordezko gisa.

–Landa eremuko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposaturik, Rosalía Echeverría Echeverría andrea, titular gisa, eta Julia Expósito Camacho andrea, ordezko gisa.

–LGTBI kolektiboko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposaturik, María Purificación Malo Brutau andrea, titular gisa, eta Nora Gómez Carrión andrea, ordezko gisa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak ordezkatzeko, haiek proposaturik, María Soledad Vicente Yoldi andrea (UGT), Pilar Ruiz Cobo andrea (CCOO) eta Saioa Urriza Larraioz andrea (ELA), titular gisa, eta Aroa Celorrio García andrea (UGT), Pilar Arriaga García andrea (CCOO) eta Iñaki Zabaleta Aramendía jauna (ELA), ordezko gisa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena daukaten emakume enpresaburuen elkarteak ordezkatzeko, elkarteak proposaturik, María Cristina Sotro Belzarena andrea, titular gisa, eta Susana Labiano Bastero andrea, ordezko gisa.

–Nafarroako unibertsitateak ordezkatzeko, unibertsitateok proposaturik, Patricia Amigot Leache andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Asunción de la Iglesia Chamarro andrea (Nafarroako Unibertsitatea), titular gisa, eta Lucía Martínez Virto andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Carolina Montoro Gurich andrea (Nafarroako Unibertsitatea), ordezko gisa.

–Hezkuntza-sistema ordezkatzeko, Nafarroako Eskola Kontseiluak proposaturik, María Aránzazu Ruiz Vidorreta andrea, titular gisa, eta Santiago Álvarez Folgueras jauna, ordezko gisa.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzeko, hark proposatuta, Itziar Imaz Artázcoz andrea, titular gisa, eta María Asunción Ochotea Carlos andrea, ordezko gisa.

2. Marina Malvido Goñi andrea Kontseiluko idazkari izendatzea, zeina Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren zuzendariordea baita.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 15ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2404532