69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua U.E. U.I. X/ZN-1 "BAPISA SLU" exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-MAR-24 (6/UV).

Jendaurrean egon da Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 "BAPISA SLU" exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektuaren hasierako onespena(2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an). Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, beraz,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko U.E. U.I. X/ZN-1 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua, Bapi Sociedad de Alquileres SLk sustatua.

2. Sustatzaileari gogoraraztea 24.110,40 euro ordaindu beharko dituela (udal lagapenaren kargarik gabeko aprobetxamenduaren %10), erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean, eta ordainketa egin behar duela agiria erregistroan inskribatu aurretik.

3. Erabaki hau honako hauei jakinaraztea: BAPI Sociedad de alquileres SL, European RZ Tools SL, Inversiones Barandalla SA, Construcciones Electromecánicas Iruña SL, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Nafarroako Gobernuaren Ondare Zerbitzua eta Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorreko Ondarea atalari. Era berean, dagokion iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404684