69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

UE-21 exekuzio-unitatearen urbanizazio-proiektua, Deierri eta Zumalakarregi kaleetan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektua. Proiektuak eragiten die Deierri eta Zumalakarregi kaleei, eta sustatzailea unitatearen konpentsazio-batzordea da.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134,5. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2404682