69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Izendapen batzuk egin dira Alkatetzaren 2024ko martxoaren 18ko 2024-0132 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko honako deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:

Gitarrako irakaslearen lanpostua, B maila, %54,52ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Lucía Balduz Roldán.

Saxofoiko irakaslearen lanpostua, B maila, %20,64ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Francisco Javier Arrondo Calavia.

Tronboiko irakaslearen lanpostua, B maila, %13,44ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Andoni Goldaracena Sesma.

Tronpetako irakaslearen lanpostua, B maila, %11.92ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Aitor Sesma Delgado.

Perkusioko irakaslearen lanpostua, B maila, %22,19ko lanaldiarekin, lan-araubide juridiko finkoan; Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen da. Alberto Zarraluqui Minchinela.

2024ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute denek ere beren lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2404574