69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

225E/2024 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez partez berritzen baitira Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko erredakzio kontseilua eta kontseilu zientifikoa.

Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología fundazioak argitaratze-kalitatearen arloko baldintza batzuk ezarri zituen aldizkari zientifikoen ediziorako. Baldintza horietara egokitze aldera, partez berritu ziren Anales del Sistema Sanitario de Navarra izeneko aldizkariko erredakzio kontseilua, kontseilu editoriala eta kontseilu zientifikoa, Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 584E/2023 Ebazpenaren bidez. Aldizkariko zuzendari kargua berritzeke geratu zen.

Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko buruak txosten bat igorri du, zeinetan adierazten baita egokia dela aldizkariko zuzendari-burua eta kontseilu zientifikoko kide bat kargutik kentzea, haiek hala eskatu baitute, eta kargu horietarako beste bi pertsona proposatzen baitira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Anales del Sistema Sanitario de Navarra aldizkariko erredakzio kontseilua berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Zuzendari-burua: Clara Bermúdez Tamayo andrea.

Kontseiluko kide eta idazkaria: Carmen Beorlegui Arteta andrea.

Kontseiluko kideak:

María Carrera Arce andrea.

M.ª José Lasanta Sáez andrea.

César Leal Costa jauna.

Juan Felipe Lucena Ramire jauna.

2. Anales del Sistema Sanitario de Navarra aldizkariko kontseilu zientifikoa berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Javier Adrián Gutiérrez jauna.

Gorka Bastarrika Alemañ jauna.

Maira Bes-Rastrollo andrea.

M.ª José Calasanz Abínzano andrea.

Jesús Castilla Catalán jauna.

M.ª Ángeles de Juan Pardo andrea.

Isabel del Cura González andrea.

Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Silvia Escribano Cubas andrea.

Idoia Gaminde Inda andrea.

Pere Godoy García jauna.

María de la Montaña Iglesias Caballero andrea.

Joaquín Manrique Escola jauna.

Gonzalo Martínez-Alés García jauna.

Maite Mendioroz Iriarte andrea.

José Joaquín Mira Solves jauna.

Luis Montuenga Badía jauna.

Nieves Moro Tejedor andrea.

Antonio Olry de Labry Lima jauna.

Felipe Prósper jauna.

M.ª Antonia Ramos Arroyo andrea.

Enrique Sainz de Murieta García de Galdeano jauna.

Eduardo Sánchez-Iriso jauna.

Bruno Sangro Gómez Acebo jauna.

César A. Soutullo Esperón jauna.

Natividad Viguria Sánchez andrea.

María Victoria Zunzunegui andrea.

2. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura eta Ikerketa eta Berrikuntza Atalera.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Anales del Sistema Sanitario de Navarra aldizkariko erredakzio kontseiluko, kontseilu editorialeko eta kontseilu zientifikoko kideei.

4. Emandako zerbitzuak eta dedikazioa eskertzea 2018tik aldizkariko zuzendari izan den Joaquín Manrique Escola jaunari, baita 2023an kontseilu zientifikoko kide izan den Salvador Peiró Moreno jaunari ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 12an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

Iragarkiaren kodea: F2404506