6. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Fustiñanako Udalak, 2023ko azaroaren 16an egindako bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, besteak beste:

Lehena.–40.171,50 euroko urteko ordainsari gordina onestea alkatearentzat, dedikazio esklusiboagatik, hamalau ordainketatan: hileko hamabi ordainketa arrunt, eta aparteko beste bi ordainketa, ekainean eta abenduan. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa-kuota. Diru-esleipen hori urtero igoko da, Nafarroako Administrazio Publikoen langileen ordainsariak igotzen diren heinean. Igoera hori urtero onesten da arau bidez.

Bigarrena.–Xedatzea gainerako udalkideek (alkateordeek, zinegotzi ordezkariek eta gainerako zinegotziek) ehun eta berrogeita hamar (150) euro jasoko dituztela bilkura bakoitzeko, honako hauetara joateagatik: Udaleko osoko bilkuretara, Gobernu Batzarreko bilkuretara eta langileak hautatzeko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien bilkuretara.

Batzordeetara eta kontratazio mahaietara joateagatik, hirurogeita hamabost (75) euro jasoko dituzte.

Bilkuretara joateagatik, udalkideek gehienez zenbateko hau jaso dezakete: 4.000 euro gordin urtean.

Hirugarrena.–Udalkideei kalte-ordaina emanen zaie beren karguan aritzean eraginiko benetako gastuengatik, frogagiriak aurkeztuta.

Laugarrena.–Aurreko erabaki horiek ondorioak izanen dituzte 2023ko ekainaren 17tik aurrera, hura barne.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta https://fustinana.com// webgunean.

Fustiñanan, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2316536