44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Burutzaren otsailaren 12ko ebazpen baten bidez, onetsi zela Valtierra, Arguedas, Milagro eta Alesbesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lan publikoaren eskaintza 2024. urterako. Lanpostu hauek izanen ditu:

–Administrari-ofizialen 2 lanpostu.

–Familia-langilearen lanpostu bat (1).

Cadreitan, 2024ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Icíar Ezpeleta Miqueleiz.

Iragarkiaren kodea: L2402517