40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

393/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, telefonista lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 157/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 960/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 4an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Isabel Fernández Izu andrea, Gregorio García Azanza jauna, María Belén Gallues Sanzol andrea, Josefa Roncero Torres andrea, María Beatriz Navarro Irisarri andrea eta Iñaki Leoz Pérez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, telefonista lanpostuetan aritzeko.

2. María Teresa Pérez Cristóbal andrea eta Irene María Irisarri Garrido andrea lanaldi partzialeko lan kontratuarekin kontrata ditzatela xedatzea.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko martxoaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, dela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, dela Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra), dela Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalean (Tarazonako errepidea 4. km, 31500 Tutera), kasuan kasukoan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Lanaldi partzialeko lan kontratua izanen duten izangaiek dagokion kontratua sinatu beharko dute 2024ko martxoaren 1ean, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra).

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, Tuterako Reina Sofia ospitaleko eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

FERNANDEZ IZU, ISABEL *

0062366

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

GARCIA AZANZA, GREGORIO

0060638

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

PEREZ CRISTOBAL, MARIA TERESA

0073024

OSASUN DEPARTAMENTUA

REINA SOFIA OSPITALEA

NOZeko LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

GALLUES SANZOL, MARIA BELEN

0063267

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

RONCERO TORRES, JOSEFA

0064336

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

NAVARRO IRISARRI, MARIA BEATRIZ

0065045

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LEOZ PEREZ, IÑAKI

0064691

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

IRISARRI GARRIDO, IRENE MARIA

0073058

OSASUN DEPARTAMENTUA

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

NOZeko LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

LIZARRA

EREMU MISTOA

* Deialdiaren 7.2. oinarriko lehen paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Iragarkiaren kodea: F2401914