39. ALDIZKARIA - 2024ko Februaryren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

2024rako lan publikoaren eskaintza

Atezko Udalak, Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 16ko 5. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

–Egitatearen oinarriak.

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua aplikatzen zaie sartzeko prozedurei dagokienez.

Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Era berean, lan-eskaintza argitaratzeak behartu egiten ditu organo eskudunak lan-eskaintzan sartzen diren lanpostuak betetzeko hautaproben deialdia egitera.

Adierazi den bezala, langileen hautaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten plazei buruzkoa baino ezin da izan: dagokion plantilla organikoan agertzea, hutsik egotea, aurrekontuan zuzkidura izatea, eta dagokion lan-eskaintzan sartuta egotea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, alkate udalburuaren eskumena da "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (Langileen Estatutuaren testu bategina) ez du biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan dio administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko direla, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea, bai eta funtzionario publikoak sartzeko, itzultzeko, hornitzeko eta lanbide sustapenerako sistemak ere.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza guztia 2024rako. Hona:

–2023ko ekitaldiko lan eskaintzak lanpostu huts hau du:

  • Lanpostua: 2 zenbakiduna. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: EGA-C1 edo baliokidea.

Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Atezko Udalak langileen arloan 2024rako dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Eritze Atetzen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2402131