32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Itsaso herriko hondakin-uren araztegia handitzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak.

Jarduera: Itsaso herriko hondakin-uren araztegia handitzea.

Tokia: 4. poligonoa, 475. lurzatia, Itsaso.

Basaburuan, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2401393