32. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

304/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2024ko urtarrilaren 11n emandako 94/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak, 2024ko urtarrilaren 11n emandako 94/2024 Ebazpenaren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deialdia onetsi zuen jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez "CEF-T-2021-1010791171-U-ELCOME" ikerketa-proiektua garatzeko, eta haren oinarriak ere onetsi zituen.

Ebazpen horren 2.1.c) oinarrian akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da ebazpen hau onestea akats hori zuzentzeko.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea 2024ko urtarrilaren 11n emandako 94/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "CEF-T-2021-1010791171-U-ELCOME".

2.1.c) oinarrian, honela dioen tokian:

"c) Graduko, diplomaturako, arkitektura teknikoko edo ingeniaritza teknikoko titulazio akademiko ofiziala izatea, edo hezkuntza arloan eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailari (graduari) dagozkion titulazioak".

Honela esan behar du:

"c) Informatikako Graduko titulazio akademiko ofiziala izatea".

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 6an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

Iragarkiaren kodea: F2402109