27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBASKO KONTZEJUA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Iribasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitalditik luzatutako aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2024 espedientea (aparteko kreditua), bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. eta 214. artikuluetan xedatutakoarekin (foru lege hori Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa da), bai eta Kontzejuko aurrekontua betearazteko oinarrietan ezarritakoarekin ere. Aldaketa hori jendaurrean egonen da, Udalaren iragarki-taulan, 15 egun naturaleko epean, bizilagunek nahiz interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da, eta indarrean jarriko da jendaurrean egoteko aldia iragan ondoren. Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, berriz, Kontzejuko Batzarrak berariazko erabakia hartu beharko du erreklamazio edo alegazio horiek ebazteko eta proposatutako aldaketa behin betiko onesteko, zeina indarrean jarriko baita behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Oinarri harturik irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 25.3 artikulua, Kontzejuko Batzarrak honako hau xedatzen du: behin betiko aurrekontua onesteko erabakia hartzen denean, 2024ko ekitaldiko behin betiko aurrekontuaren hasierako kredituen gainean eginen da aurrekontuan (aparteko kreditu bidez) egindako aldaketa hori.

Iribasen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Kontzejuko burua, Camino Garralda Garin.

Iragarkiaren kodea: L2401008