27. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Leurtzako aisiarako naturagunean prezio publikoak. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Leurtzako aisiarako naturagunean prezio publikoak.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Beintza-Labaienen, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2401182