17. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laguntzak unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako, 2023-2024 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 728316.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/728316).

Deialdi honen xedea da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Laguntza hauek dira Vianako ikasleendako, baldin 2023-2024 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko edo Lanbide Heziketako graduko (erdi- eta goi-maila) ikasketak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak egiten badituzte (ez dira onartzen master, aditu edo graduondoko ikasketak).

Laguntza hauek eska daitezke Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 1. oinarrian ezarritako kontzeptuengatik.

Vianan, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2317852