15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi hori azaroaren 25eko 445/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an); eta Alkatetzaren urtarrilaren 4ko 2/2024 Ebazpenaren bidez onetsi da José Luis Echegoyen Olleta izendatzea Zizurko Udalaren zerbitzuko langile finko, peoi-lanpostuan aritzeko (plantilla organikoan 4-02 zenbakia duen lanpostua). 2024ko urtarrilaren 22an jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gazolatzen, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2400333