120. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

114E/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan. DDBN identifikazioa: 756333.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.

Eskumen horien artean dago nekazaritza-ustiategietan inbertsioak sustatzea, bai eta sektore horretan asoziazionismoa sustatzea ere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.

2021-2027ko NPEPEaren esku-hartzeen artean dago INVEST (73-74) izenekoa, zeinak nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioak egiteko babesa jasotzen baitu. Esku-hartze horren barnean, Nafarroako NPEPEak 6841 esku-hartzea du (Inbertsio produktiboak nekazaritza-ustiategietan), zeinak helburu baitu oro har nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna hobetzea, neurriari, produkzio-orientazioari eta efikazia hobetzeari dagokionez berregituratuz, eta barne hartzen baitu elkartze-araubidean inbertsio kolektiboak egitea.

6841 esku-hartzea inbertsio produktiboei buruzkoa da, oro har hartuta, eta bi neurri bereizten ditu: alde batetik, klima-aldaketa arintzen, baliabideak erabiltzen edo animalien ongizatea hobetzen zuzenean laguntzen duten inbertsioak (6841.1 neurria), eta, bestetik, ustiategien lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak (6841.2 neurria).

Deialdi honen helburua da nekazaritza-ustiategien titularrek egiten dituzten inbertsioak babestea, zehazki 6841.2 neurrian sartzen direnak, hau da, nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioak.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna, eta sektorean diharduten emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat.

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru dekretu horren bidez arautzen baitira nekazaritza politika erkidearen plan estrategikoaren gobernantza sistema, antolaketa eta funtzionamendua. Aipatu foru dekretuak ahalmena ematen die Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari eta, kasua bada, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, bakoitzak bere eskumenen esparruan, foru dekretu hori garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko irailaren 6ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 10.000.000 euroko gastu konpromisoa har dezan laguntza hauen 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2026ko ekitaldiaren kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitu ahal izateko, gehienez ere 3.500.000 euro gehituta, INSTAL (73 eta 74) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe gelditzen diren kredituen kargura.

2024ko martxoaren 15ean, hautaketa irizpideak onetsi zituen Nafarroako NPEPEaren jarraipen batzordeak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Laguntzen oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean jaso dira: "Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan. 2024ko ekitaldirako deialdiaren oinarri arautzaileak" izenburupean.

Laguntza eskaeren artean hautatzeko irizpideak II. eranskinean jaso dira: "Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan. Hautaketa irizpideak" izenburupean.

Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera erantsi beharreko dokumentazioa III. eranskinean jaso da: "Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera aurkeztu beharreko agirien zerrenda" izenburupean.

Kostuen moderazioko prozedura 13. oinarriaren arabera aplikatzeko moduluak IV. eranskinean jaso dira: "Moduluak" izenburupean.

2. Deialdia onestea.

2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 10.000.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko ekitaldirako, 2024ko Aurrekontu Orokorren "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" partidaren baliokidea den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

Kreditu hori handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezartzen den bezala, INVEST (73 eta 74) esku-hartzeko (nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetarako laguntzak) deialdietan erabili gelditzen diren kredituen kargura, gehienez ere 3.500.000 euro gehituta, 2024ko Aurrekontu Orokorren "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" partidaren baliokidea den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Laguntza eskaerak, inbertsio plana aldatzeko eskaerak, luzapen eskaerak eta ordainketa eskaerak aurkezteko epea.

–Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatuko da aurreko paragrafoan zehaztutako hasiera datatik 90 egun natural igarotzen direnean.

–Onetsitako inbertsio planean aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1ean bukatuko da.

–Inbertsio plana burutzeko epea 2026ko uztailaren 1ean bukatuko da. Luzapena emanez gero, epe hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez, eta urte horretako apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko da.

–Ordainketa eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 31n hasiko da, eta 2026ko uztailaren 1ean bukatuko. Luzapena emanez gero, epe hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez.

5. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK, 2023-2027KO NPEPE-AREN ESPARRUAN. 2024KO EKITALDIRAKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da produktibitatera bideratutako inbertsioak egiten dituzten nekazaritza-ustiategien titularrentzako laguntzak arautzea, bat etorrita 6841.2 esku-hartzearekin (Nekazaritza-ustiategiak modernizatzeko eta hobetzeko inbertsioak). Laguntza horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan jasota daude; izan ere, erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren arabera, esku-hartze honen bidez honako helburu hauek lortzen lagundu nahi da:

a) Nekazaritza-ustiategien merkaturako orientazioa hobetzea eta lehiakortasuna handitzea, epe laburrean eta luzean, eta, orobat, ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskaintzea.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen mendekoak edo haiei lotuak badira.

4. oinarria.–Onuradunak eta ustiategiak onartzeko irizpideak.

Neurriaren onuradunak izan daitezke laguntza eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

a) Adinez nagusia izatea, pertsona fisikoen kasuan.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra izatea edo laguntza bat eskatu izana ezartzeko laguntzen kasuan kasuko ekitaldiko deialdian edo, bestela, laguntza hauen edo aurreko programazio aldietako antzeko laguntzen onuraduna izatea, aurreko bi deialdietako batean; baita soilik horrelako onuradunek eratutako sozietateak edo soilik horrelakoen titulartasun partekatua dutenak ere.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zerrendatutako ezein egoeratan ez egotea. Bereziki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa betetzea.

Ustiategiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea. Salbuespenak: ustiategiaren titularrak laguntza bat eskatu izana ezartzeko laguntzetarako kasuan kasuko ekitaldiko deialdian edo, bestela, laguntza hauen edo aurreko programazio aldietako antzeko laguntzen onuraduna izatea, aurreko bi deialdietako batean; baita soilik horrelako onuradunek eratutako sozietateak edo soilik horrelakoen titulartasun partekatua dutenak ere.

b) Bideragarriak izan behar dira teknikaren eta ekonomiaren aldetik. Ustiategi bideragarritzat hartuko dira honako hauek: ustiategiaren ekoizpen elementuen eta jardueraren arabera, inbertsio plana bukatutakoan erreferentziako errentaren %35etik gorako errenta unitarioa lortzen dutenak.

5. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Honako hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Ustiategiak berregituratzera, ekoizpenaren neurriari edo orientazioari dagokionez, eta modernizatzera bideratutako inbertsio produktiboak, betiere nekazaritza-ustiategien errendimendu orokorra hobetzen bada.

–Ustiategiko nekazaritzako produktuen merkaturatzea edo lehen eraldaketa hobetzera bideratutako inbertsioak.

–Nekazaritzarako higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea.

–Nekazaritzako makineria berria erostea eta instalatzea, baita abeltzaintzarako eta nekazaritzarako ekipamenduak ere.

–Programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

Inbertsioek helburu hauek izan beharko dituzte:

–Nekazaritza-ustiategiak modernizatzea eta/edo hobetzea, oro har.

–Berregituraketa erraztea, ekoizpenaren neurriari eta/edo orientazioari dagokienez.

–Nekazari gazteak ezar daitezen eta jarduera horretan jarrai dezaten bultzatzea, eta landa ingurunean ekoizpen sareari eusten laguntzea.

2. Honako inbertsio hauetarako, adierazten diren onargarritasun irizpideak aplikatuko dira:

a) Lursailak erostea, eraikiak nahiz eraiki gabeak, haietan kokatzeko eragiketan zehaztutako inbertsioak berezko dituen eraikuntzak, erantsitako lokal eta eremuak barne (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak eta abar), inbertsio diruz lagungarrien zenbateko osoaren %10eraino.

b) Instalazioak, ekipamendua eta makinak (automobilak eta garraiobideak izan ezik), loturik daudenak nekazariek beren ustiategiko ekoizpena zuzenean saltzearekin edo lehen eraldaketa egitearekin, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua jasota badago Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 38. artikuluan aipatzen den I. eranskinean. Horiek guztiek, honako hau bete beharko dute:

–Zuzeneko salmentarako inbertsioetan, ustiategiek inskribaturik egon behar dute, ordainketa egin baino lehenagotik, nekazaritzako elikagaiak zuzenean saltzen dituzten operadoreen Nafarroako erroldan, arau honekin bat: Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen azaroaren 12ko 107/2014 Foru Dekretua.

–Bi kasuetan, izan produktuak eraldatzeko inbertsioak, izan zuzeneko salmentarakoak, aurreikusitako inbertsioaren eraldatze edo merkaturatze gaitasunak koherentea behar du izan nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen gaitasunarekin, eta eraldatze gaitasuna ezin da izan ustiategiaren ekoizpen gaitasuna halako 1,5 baino handiagoa.

Atal honetan ez dira hautagarritzat joko eztia ontziratu arte tratatzeko inbertsioak, ontziratzea barne.

c) Lurrak ureztalur bihurtzeko alorretako ureztapen ekipamenduan eginen diren inbertsioak, baldin eta 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 74. artikuluan ezarritakoa betetzen badute, eta, jarduketa eremuan kokatutako instalazioen kasuan, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 51., 52. eta 55. artikuluetan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Hori dela eta, ureztatzeko instalazio bakoitzaren memoria baloratuan honako hauek justifikatu eta sartu behar dira:

i) Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Konfederazio Hidrografikoaren baimena gainontzeko kasuetan.

ii) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

d) Laguntza eskatzen den inbertsioarekin zuzenean lotutako ordainsariek muga hau edukiko dute: laguntzarako onartzen den inbertsioaren zenbatekoaren %12. Nolanahi ere, IV. eranskineko moduluak aplikatuko dira.

3. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauek:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Laguntza eskaera aurkeztu aurretik erabat gauzatuta dauden inbertsioak, ordainketa guztiak eginda egon zein ez, eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitakoak ere ez.

Guztiz gauzatutzat joko dira egoera hauetako batean dauden inbertsioak:

–Fisikoki burutu diren inbertsioak. Georreferentziadun inbertsioak ez direla burutu frogatzeko bi modu egonen dira: georreferentziadun argazkiak aurkeztea edota laguntzak kudeatzen dituen unitateko langileek ustiategia bisitatzea.

–Funtzionalki eta teknikoki operatiboak diren inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da laguntza eskaera aurkeztu ondokoak direla inbertsioak abian jartzea edo erabiltzea justifikatzen duten agiriak (lizentziak, erregistroak eta abar).

–Erabat fakturatutako inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da laguntza eskaera aurkeztu aurrekoak direla faktura guztiak.

2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitakotzat joko dira data hori baino lehenagoko fakturak, ordainagiriak edo froga-balioa duten agiri baliokideak dituzten inbertsioak.

c) Bigarren eskuko ekipamendua erostea eta jartzea.

d) Azken 10 urteetan laguntza jaso duten eta/edo 10 urtera arteko antzinatasuna duten inbertsioak ordezkatzen dituzten inbertsioak.

e) Lehendik dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezinak, ekipamenduak edo instalazioak eskuratzeari dagozkionak.

f) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

g) Animaliak erostea, eta urteko landareak erostea eta landatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikuluaren 3.d) puntuan jasotakoez bestelako helburuetarako.

h) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen mozkin industriala.

i) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan.

j) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

k) Ustiategiko bertako esku langileen gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, salgaietan.

l) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.

m) Ureztatutako azaleraren gehikuntza garbia handitzea dakarten inbertsioak, baldin eta kasuan kasuko arroaren plan hidrologikoan ur masaren egoerari eman zaion kalifikazioa "ona" baino okerragoa bada, ur kopuruarekin loturiko arrazoiengatik.

n) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek beren bazkideentzat emandako fakturak eta likidazio ziurtagiriak.

o) Ingurumenean ondorio kaltegarriak izan ditzaketen inbertsio eragiketak, baldin eta ez badute ingurumen baimen bateratuaren ebazpenik, ingurumen ukipenen txostenik edo jarduera sailkatuaren lizentziarik, kasuan kasuko jarduketa motari dagokionaren arabera, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin edo aplikatzekoa den beste arau batekin bat, laguntza eskaera aurkezteko unean.

p) IV. eranskinean (Moduluak) ezarritako definizioaren arabera teknifikazio irizpideak betetzen ez dituzten inbertsioak eta, halaber, inbertsio planean bildutako azterketan –ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta eta ustiategiarekiko koherentzia aintzat hartuta– inbertsioa egin beharra aski frogatzen ez den inbertsioak. Ildo horretatik, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahalko da haren neurri edo gaitasuna gehiegizkoa bada ustiategiaren neurria kontuan hartuta, ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.

6. oinarria.–Inbertsio plana.

1. Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Inbertsio planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza.

–Ekoizpen elementuen zerrenda (kopurua, parametro ekonomikoak eta neurriari buruzko parametroak).

b) Ustiategiaren bukaerako egoeraren azalpena; abiapuntuan azaldutako parametroen aipamen konparatiboa egin behar da eta azken emaitza hori lortzen ahal dela frogatzen duten datu ekonomikoak eman behar dira.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu teknikotik, ekonomikotik eta finantzariotik begiratuta, koherentzia izanik abiapuntuko ustiategiaren eta bukaerako egoeraren artean, inbertsioak egiteko beharra justifikatzeko.

d) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta gauzatzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da.

3. Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri egokiak, bat etorriz oinarri arautzaile hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzekin. Bereziki, kostuen moderazioa aplikatzeari buruzko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriko 1.b) puntuaren arabera.

7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, inbertsio diruz lagungarriaren %40 izanen da.

3. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen portzentajeak kalkulatzeko, aurreko puntuan adierazitako mugarekin betiere, honako gehikuntza hauek aplikatuko zaizkio %20ko oinarrizko portzentajeari:

a) Nekazari gazteak eta berriak: %15.

Honako hauek izanen dira nekazari gazteak eta berriak:

–Ezartzeko laguntzaren onuradun izan direnak, ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdi honen ekitaldian edo aurreko bietan.

–"Nekazari gazteak" beren gain hasteko laguntza lortuta, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea eta beren gain hasteko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epearen barnean egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.

–"Nekazari gazteak" beren gain hasteko laguntza lortu gabe, baldintza hauek betetzen dituztenak laguntza eskaera aurkezten duten egunean: 41 urte beterik ez izatea, OON (ogibide nagusia nekazaritza) bezala katalogatuta egotea eta hiru urte baino gutxiago igaro izana nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, eta lehen aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

b) Lehentasunezko ustiategiak: %10.

Laguntza intentsitate hori aplikatuko zaie laguntza eskatzean lehentasunezko gisa sailkatuta dauden nekazaritza-ustiategien titularrak diren onuradunei, bai eta nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzei esker ezartzeko prozesuan diren pertsonei ere.

c) Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetan dauden ustiategiak: %5.

Laguntza intentsitate hori aplikatuko zaie ustiategiei baldin eta, inbertsio plana bukatu ondoren, ustiategia kokatua dagoen udalerria (Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan jasoa dagoen EIN kodearen arabera) muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eskualdeetako esku-hartzean sartzen bada, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan.

4. Laguntza intentsitateari ez zaizkio aplikatuko 3. puntuan zehaztutako gehikuntzak baldin eta laguntza eskaeraren xedeko inbertsioren bat multzo hauetako batekoa bada, IV. eranskineko multzoen arabera: "Abeltzaintzako eraikinak", "Beste eraikin batzuk", "Abeltzaintzako ekipamendua/nabearen m² kopurua", "Esne edo haragitarako behi aziendarako ekipamendua", "Esne edo haragitarako ardi aziendarako ekipamendua" edo "Hornidurak"; eta, horrez gain, gidoi hauetako batean jasotzen diren ekoizpen sistemetako batera bideratua badago:

–Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez dira halakotzat hartuko uztailaren 17ko 1221/2009 Errege Dekretuan, zerri ekoizpen intentsiboko ustiategiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituenean, jasota dauden betebeharrak betetzen dituzten zerri ustiategiak.

–Haragitarako, arrautzetarako eta ehizarako hegaztien hazkuntzara bideratutako inbertsioak, ekoizpen ekologikoa edo landakoa denean salbu.

–Aziendara bideratutako inbertsioak, esnetarako ardiak edo ahuntzak izan edo gizentzeko behiak edo zaldiak; edukiera txikiko ustiategietarako mugak gainditzen badituzte, hain zuzen ere, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuaren 2. eranskinean zehaztutakoak. Foru dekretu horren bidez ezarri ziren abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, abereen ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak. Ondorio horietarako, gizendegi berrien kasuan, 5 m²-ko gehieneko ratioa aplikatuko da abere bakoitzeko.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera ertaineko ustiategietarako zehaztutako mugak (aurreko gidoian aipatutako eranskinean ezarritakoak) gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean badaude.

–Esnetarako behi aziendara bideratutako inbertsioak, edukiera txikiko ustiategietarako zehaztutako mugak gainditzen dituztenak, baldin eta mendialdean edo goi mendialdean ez badaude.

–Untxien hazkuntzan egindako inbertsioak, ekologikoa denean izan ezik.

5. Deialdi eta onuradun bakoitzeko, gehieneko inbertsio bolumen diruz lagungarria 100.000 eurokoa da ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, eta gehienez ere 800.000 eurokoa guztira.

6. Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 7.500 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.

7. Entitate onuradun bakoitzak gehienez ere 300.000 euro jasotzen ahalko ditu deialdi bakoitzeko, eta 800.000 euro programa bakoitzeko. Muga hori nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen eta ingurumen helburua duten nekazaritza-inbertsioak egiteko laguntzen baturari aplikatuko zaio. Muga gaindituz gero, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak murriztuko dira.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera ezartzeko, balorazio irizpideen arabera emandako puntuak batuko dira. Balorazio irizpideak II. eranskinean zehazten dira.

3. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

4. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu dituen balorazio irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal dena, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da, aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta. Hala, irizpide horien arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako mugarekin.

2. Espedienteen arteko puntuazioan berdinketa gertatzen bada, lehentasuna izanen du baremazioan belaunaldi aldaketagatik puntu gehien lortu duen espedienteak. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasuna izanen dute atal hauetan puntuaziorik altuena duten eskaerek, hurrenkera honetan: generoa eta katalogazioa. Hala ere berdinketa hausten ez bada, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera lehenetsiko dira eskaerak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Ordaindu aurretik entitate onuradunek dituzten konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Deialdian ezarritako data baino lehenago gauzatzea inbertsio plana. Aurrekoa gorabehera, bukatzeko epea luzatzeko eska dezakete onuradunek, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea.

c) Gerora bete beharreko konpromisoak mantentzea, 11. oinarrian ezartzen den bezala.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek justifikatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoak mantendu direla.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azkeneko ordainketan frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztapenen eta kontrolen xede izan daitezkeen artean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan, proiektuaren edo eragiketaren deskribapen bat agertuko da. Horretaz gain, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasuneko arau grafikoei jarraikiz, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinaren arabera.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Hala dagokionean, inbertsioko ondasunak inbertsio plana bukatu baino lehen inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan.

m) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.

n) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, modu telematikoan.

2. Laguntza eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak eta konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartuko dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta entitate onuradunen kasuan:

a) Ustiategiaren titulartasuna mantentzea.

b) Diruz laguntzen diren inbertsioen jabetza mantentzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) Onuradunaren eta ustiategiaren baldintzei eustea, haiengatik puntuak jaso badira 8. oinarriko baremoaren arabera.

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondoren, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

12. oinarria.–Laguntza eskaera, dokumentazioa eta instrukzio organoarekiko harremanak.

1. Laguntza eskaerak aurkeztuko dira horretarako ezarri den atzemate programaren bidez. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, haren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Jarduketa deialdiaren helburuetara egokitzen dela frogatzeko, III. eranskinean azaltzen dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera, tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko den zerrendaren arabera.

4. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzen onuradunek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabiliko instrukzio organoarekiko harremanetan.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, besteak beste, proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko betebeharra jasotzen du eta hura ebaluatzeko metodologia zehazten du.

Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

a) IV. eranskinean (Moduluak) jasotako inbertsioen kasuan, honako hau izanen da zenbateko diruz lagungarria: onuradunak aurkeztutakoaren eta IV. eranskinean jasotakoaren arteko txikiena.

b) IV. eranskinean (Moduluak) jasotzen ez diren inbertsioen eta gastuen kasuan, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkezten dituenetatik txikiena.

Eskaintzak egiazko enpresa hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta alderatzeko behar bezain zehatzak. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, justifikatzen bada merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatuta egonen da inbertsio planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko kasu horietako bakar batean ere sartu ezin diren inbertsioen kasuan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, ordezko aurrekontu bat aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatua izanen da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioa aplikatu izanari buruzko egiaztatze kontrolak eginen dira laguntza esleitu baino lehen, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin baino lehen, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala arduratuko da esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioaz; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

15. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, eskaera 10 eguneko epean zuzen dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 egun naturaleko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta dirulaguntzak emateko espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik sei hilabetean ebatziko da laguntzak eman edo ukatzen diren. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertuko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, berariazko ezespena izanez gero, edo administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertzen den egunetik, ustezko ezespena izanez gero.

17. araua.–Inbertsio plana aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, esleipena aldatzeko eskaera aurkeztu beharko du. Eskaera hori deialdian zehaztutako data baino lehenago aurkeztu beharko da, eta laguntza eskaera baten irizpide eta betekizun berberak bete beharko ditu.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Eskatzen diren aldaketak nabarmenak izanen dira bi kasu hauetan: eskatutako inbertsioei kostuen moderaziorako prozedura aplikatu beharra ekartzen dutenean, beste modulu bat aplikatzeagatik; eta diruz lagungarria den inbertsioan, guztira, 7.500 euro baino gehiagoko murrizketa ekartzen dutenean.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bat bakarrik onetsiko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren mende egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean esleituriko laguntzak ez dira handituko. Aldaketa onesten ez bada, plana hasieran esleitu zen bezala gauzatu beharko da. Ukapena ebazpen baten bidez tramitatuko da.

Aldaketa nabarmenik izanez gero, inbertsio plan berria ebazpen baten bidez onetsi beharko da, hasierako planerako erabilitako irizpide tekniko-ekonomiko eta kostuen moderazioko irizpide berberei jarraikiz.

Aldaketak nabarmenak ez badira, esleitutako inbertsioetan dagokion doikuntza eginen da txosten tekniko baten bidez, eta onuradunari jakinaraziko zaio.

6. Nabarmena ez den aldaketaren bat jakinarazten ez bada, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

7. Aldaketa nabarmenen bat jakinarazten ez bada, kostuen moderaziorako prozedura aplikatuko da azken ordainketa egin aurretik. Prozedura hori berme askirekin aplikatzerik ez bada, inbertsioak ez dira diruz lagungarritzat joko.

18. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez.

2. Deialdian ezarritako epean aurkeztu beharko dira ordainketa eskaera eta, harekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta nahitaezkoak diren gainerako agiriak. Beraz, ulertuko da data hori dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko muga-eguna.

Epe horiek bete behar izateak ez du esan nahi ezin direnik luzapenak eskatu eta eman justifikatutako arrazoiengatik.

3. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku erakunde bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer erakunderi lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian zehaztutako aurrekontu-ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntzak ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasuneko informazio betebeharra.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela ziurtatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da ordaindu beharreko zenbatekoa, betiere hasiera batean esleitutako kopurua gainditu gabe.

6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketa eta bazterketa irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Ordainketa eskaera ezarritako epean aurkezteko betebeharra betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

2. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla bete dirulaguntza emateko prozeduran eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko aintzat hartutako onargarritasun irizpideak eta balorazio irizpideak eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

3. Ez bada betetzen gastuak epe barruan justifikatzeko konpromisoa, gastu horiei lotutako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. Ez badira betetzen 10. oinarriko 1. zenbakiko e) eta n) letretan jasotako betebeharrak (kontrolak onartzearena eta gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztearena, hurrenez hurren), laguntza osoa galduko da.

5. Ez badira betetzen 10. oinarriaren 1. zenbakiko f), g), h) eta l) letretan jasotako konpromisoak (kontabilitateari, jasotzen diren beste laguntzak jakinarazteari eta erregistroetan inskribatzeari buruzkoak), konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da.

6. Ez badira betetzen 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen plakak jartzearena, hurrenez hurren), laguntzaren %50 galduko da.

7. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren, ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

8. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 6. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo gezurrezko adierazpena aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako adierazpen faltsutzat hartuko da.

10. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko a) letran xedatutakoa, laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.

4. Ez bada betetzen 11. oinarriko 2. zenbakiko b) letran xedatutakoa, ez-betetzearen xede den inbertsiorako laguntza itzuli beharko da, legezko interesekin batera.

5. Ez badira betetzen 8. oinarriko balorazio irizpideak, halako moduz ezen espedienteari zegokiokeen puntuazioak onuradun izatetik baztertuko zukeen, laguntza osoa itzuli beharko da, legezko berandutze-interesekin batera.

6. Aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak ez dira bete gabetzat joko, ez betetzeko arrazoia ezinbesteko kausa bat denean.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) Onuradunen heriotza, pertsona fisikoen kasuan, edo onuradunen bazkideren batena, onuradunak pertsona juridikoak badira.

b) Onuradunetako baten lanerako ezintasun luzea, pertsona fisikoen kasuan, edo onuradunen bazkideren batena, onuradunak pertsona juridikoak badira.

c) Ustiategia osorik edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean aurreikusi ezin bazen. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako Dimentsioko Unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurretan edo instalazioetan kalte nabarmena eragin duena.

e) Ustiategiko eraikinen edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, ustiategiko azienda edo labore guztiei edo zati bati kalte egin diena.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, entitate onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ez dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jasotzen ahalko.

Beste deialdiren batean laguntza jaso duten ondasunek ez dute inola ere laguntzarik jasoko deialdi honetan.

23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Haiek izapidetzeko, esteka honen bidez sartu behar da:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idInstancia=2007657

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzaren publizitatea Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinak ezarritakoaren arabera eginen da (erregelamendu horren bidez ezartzen dira olio-hazien, kotoiaren eta ardogintzako azpiproduktuen gaineko esku-hartze motetarako arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz), bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEren plan estrategikoekin lotutako informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko betekizunen arabera ere.

25. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau-hauste administratiboak dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako ekintzak eta omisioak, eta zehagarriak izanen dira, baita zabarkeria hutsez eginak badira ere, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudiak ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau-hauste administratiboen erantzule izanen dira ekintzaz edo omisioz arau-hauste gisa tipifikatutako inguruabarretan dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak eta nortasunik gabeko entitateak.

3. Abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatu eta mailakatuko dira arau-hausteak.

II. ERANSKINA–HAUTAKETA IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO APLIKAGARRIA

ONURADUNEN TIPOLOGIA

52

Belaunaldi aldaketa

Titularrak edo entitate elkartu baten bazkideak (1)

20

Profesional gaztea

20

Lanaldi partzialean ari den gaztea

16

Nekazari berriak

12

Generoa

Emakumea (2)

15

15

Desgaitasuna

Desgaitasun aitortua duten pertsonak (3)

2

2

Aholkularitza

Aholkularitza zerbitzuetan parte hartzea (4)

15

15

USTIATEGIEN TIPOLOGIA

28

Katalogazioa

Lehentasunezko ustiategiak eta titularraren baldintzak

10

Lehentasunezko nekazaritza-ustiategia (5)

10

ONN pertsona fisikoa

5

Kokapen geografikoa

Ustiategia dagoen udalerriaren kokapena (6)

10

Goi mendialdea

10

Mendialdea

8

Mugak dituzten eskualdeak, mendialdekoak kanpo

5

Asoziazionismoa

Asoziazionismoa

8

Sozietatearen tipologia

8

Titulartasun partekatua

8

Beste elkarte formula batzuk

6

Elkartea

8

Lehentasunezko elkartea (LE) edo LEko bazkidea

8

Kooperatibako bazkidea

6

INBERTSIO PLANA

20

Efizientziaren hobekuntza

Ustiategiaren ekoizpen eraginkortasuna edo merkataritzako marjina hobetzeko jarduerak

10

Eraldaketa edo kanal laburren bidezko merkaturatzea (7)

10

Nekazaritzako elikagaien kalitate-araubideetan parte hartzea (8)

8

Ingurumen arloko konpromisoak

Ingurumen arloko jardunbideak dituen ustiategia

10

Nekazaritza ekologikoa (9)

10

P1 eta P2 ekoaraubideak (larratze estentsiboa eta belar mozketa jasangarria) (10)

8

P3 eta P7 bitarteko ekoaraubideak, edo ingurumen arloko konpromisoak (landa garapena) (11)

6

(1) Pertsona fisikoa, 7. oinarriko 3.a) ataleko definizioaren arabera: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza portzentajearen arabera.

(2) Pertsona fisikoa: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza portzentajearen arabera.

(3) Pertsonak desgaitasuna aitortuta izanen du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera. Pertsona fisikoa: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza portzentajearen arabera.

(4) Aholkularitzari dagozkion puntuak soil-soilik aplikatuko dira baldin eta zerbitzu hori ematen duen entitatea inskribatuta badago Nafarroako Aholkularitza Entitateen Erregistroan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 4ko 222/2014 Foru Aginduaren arabera, foru agindu horrek arautzen baititu ustiategien aholkularitza sistema, aholkularitza entitateen onarpena eta haien erregistroa. Horrez gain, entitate horiek bete beharko dute 2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 78. artikuluan ezarritakoa. Izan ere, erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira.

Aholkularitzagatiko puntuak aplikatzea eskatzen bada, horrek esan nahi du eskatzaileak baimena ematen diola organo kudeatzaileari zerbitzua eman duen entitateari eskatu ahal izateko egindako aholkularitzari buruz duen informazioa.

(5) 7. oinarriko 3.b) ataleko definizioaren arabera.

(6) Ustiategiaren kokapenaren arabera, 7. oinarriko 3.c) atalean zehazten denari jarraikiz.

(7) Eraldaketagatik ULU gehigarri bat izanen du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko fitxan eta/edo zuzeneko salmentaren erregistroan inskribatua egonen da laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean.

(8) Europar Batasunean aintzatespena duten kalitate-araubideen barnean (jatorri deiturak eta adierazpen geografiko babestuak) edo nekazaritza ekologikoan aritzea laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean.

(9) Ekoizpen ekologikorako laguntzak emanak izatea, 2014-2020ko LGParen edo 2021-2027ko NPEPEaren arabera, laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean.

(10) Larratze estentsiborako eta/edo belar mozketa jasangarrirako edo biodibertsitate uharteetarako laguntzak emanak izatea, laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean.

(11) P3, P4, P5 P6 eta/edo P7 ekoaraubideetarako laguntzak eta/edo ingurumen arloko konpromisoetarako (landa garapena) laguntzak emanak izatea, 2014-2020ko LGParen edo 2021-2027ko NPEPEaren arabera, laguntza eskatzen duen egunean edo inbertsio plana bukatzen duenean.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZA ETA ORDAINKETA ESKAEREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN ZERRENDA

Laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Eskaera egiten duen entitatearen IFZaren kopia.

b) Inbertsioak eta haien ezaugarriak azaltzen dituzten memoriak, proiektuak eta abar.

c) Ingurumen baimen bateratua, ingurumen ukipenen txostena edo jarduera sailkaturako lizentzia, kasuan kasuko jarduketa motari dagokionaren arabera, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin edo aplikatzekoa den beste arau batekin bat.

d) Kostuen moderaziorako prozedura aplikatu dela justifikatzeko agiriak: proformako fakturak, aurrekontuak eta abar.

Ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Fakturak, ordainagiriak edota froga-balioa duten beste agiri batzuk.

b) Baimenak, erregistroak...

c) Kredituaren lagapena.

IV. ERANSKINA.–MODULUAK

KONTZEPTUA

EUROAK/UNIT.

LURRAK EROSTEA.

1. Industrialdeko lurra edo abeltzaintzakoa/m².

30,00

2. Industrialdetik edo abeltzaintza eremutik kanpoko lurra/ha.

5.060,00

LUBERRITZEAK ETA SASI GARBIKETAK.

1. Lur ez basobera/ha.

630,00

2. Lur basobera/ha.

1.350,00

3. Sasiak garbitzea, %50etik beherako sastraka dagoela (hektareako).

290,00

4. Sasiak garbitzea, %50etik gorako sastraka dagoela (hektareako).

560,00

BIDEAK.

1. Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m².

12,00

2. Bide sinplea (sasiak garbitzea, lurra profilatzea, ureztapena eta trinkotze lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m².

10,00

3. Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoitzea –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, indusketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml:

–Diametroa: 30 cm.

90,00

–Diametroa: 40 cm.

130,00

–Diametroa: 50 cm.

190,00

–Diametroa: 60 cm.

250,00

–Diametroa: 80 cm.

320,00

4. Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta hala bereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/unitatea.

7.590,00

FINKAK HOBETZEA.

1. Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa):

–euroak/m³.

2,00

–euroak/metro lineala.

4,00

2. Ubideak garbitzea (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa):

0,00

–euroak/m³.

2,00

–euroak/metro lineala.

3,00

3. Lurra erauztea eta buldozerrean garraiatzea distantzia aldakorretara/m³.

1,00

4. Lurra erauztea pala kargatzailearekin eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³.

2,00

5. Lurra erauztea beldar-traktorearekin eta motomarruskagailuan garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur.

2,00

6. Nibelatzea edo landare-lur geruza kentzea motomarruskagailuarekin, finkaren barnean/m³ lur.

1,00

7. Arroka erauztea (kargatzea eta garraiatzea edo lurperatzea barne)/m³.

28,00

8. Zangak, putzuak, etab. hustea/m³.

16,00

9. Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³.

3,00

10. Drainatzeak:

10.1. Geotestila drainatzeetarako euroak/ml.

1,30

10.2. Drainatzeak, hodiz eta legarrez euroak/ml.

10,00

10.3. Drainatzeak, legarrez edo hodiz euroak/ml.

8,00

10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko.

6,00

11. PVCzko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko, euroak/ml.

20,00

UREZTAPENAK, ORO HAR.

1. Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukieraren m³.

14,00

2. Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatzeko putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, hainbat hormigoitze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukieraren m³.

20,00

3. Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barnean direla: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/m sakon.

320,00

4. Ureztapeneko etxola, zolata barne/m².

760,00

5. Kutxa motako armairua automatismoak babesteko (Unit.).

490,00

6. Telekontrola (Unit.).

1.900,00

7. Iragazteko ekipoa.

Proformako faktura

8. Motoponpa.

Proformako faktura

LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO (UREZTALUR BIHURTZEA).

1. Aspertsio bidezko ureztapena:

1.1. Aspertsio bidezko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euroak/ha):

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea.

5.310,00

–Azaleko instalazioak ≥ 2 hektarea eta < 5,5 hektarea.

4.680,00

–Azaleko instalazioak ≥ 5,5 hektarea eta < 10 hektarea.

4.170,00

–Azaleko instalazioak ≥ 10 hektarea.

3.800,00

1.2. Aspertsio bidezko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha.

3.290,00

2. Tantakako ureztapena:

2.1. Tantakako ureztapena (euroak/ha).

3.040,00

2.2. Tantakako ureztapen lurperatua (euroak/ha).

4.430,00

3. Pibot bidezko ureztapena, 150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotarekin (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsio bidezko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona.

4. Pibot bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duen eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duen pibotarekin (pibotaren metro linealeko).

250,00

5. Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsio bidezko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona.

5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b):

a) Pibotak ureztatutako azalerarako (pibotaren metro linealeko).

250,00

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda (hektareako).

5.950,00

5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, baldin horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b) ataleko kopurua aplikatuko zaio.

Aurrekoen konbinazioa

6. Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez:

6.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira.

6.2. 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko).

7.340,00

7. Hipodromo bidezko ureztapena:

7.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira.

7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzeko).

13.030,00

FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO LAGUNTZA OSAGARRIAK (iraunkorrak konpromiso aldian, haien lotutako landaketarik GABE).

1. Zurkaitzak: zutoinak/ha.

2.400,00

2. Besora/ha.

5.060,00

3. Mahatsondoendako besora/ha.

4.300,00

4. Kiwiondoendako besora/ha.

8.220,00

5. Eusteko eta gidatzeko egitura iraunkorrak/ha.

16.760,00

6. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatu gabe/ha.

14.800,00

7. Kazkabarraren kontrako sarea: euskarri egitura partekatuta/ha.

11.960,00

8. Haize-babesa: kiwiondoendako berezia/ha.

8.860,00

BEROTEGIAK.

1. Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabe/m².

17,00

2. Multikapera, plastikozko estalkia, < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m².

25,00

3. Multikapera, plastikozko estalkia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m².

32,00

4. Multikapera, estalkia eta alboak polimetakrilatozko edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak edo gisakoak, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m².

51,00

5. Multikapera, alboak polimetakrilatozko edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak eta estalkia plastikozkoa, motorizazioekin eta mikroprozesagailuarekin/m²

39,00

6. Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m².

20,00

7. Pantaila termikoa/m².

13,00

8. Laborantza-mahaia/m².

46,00

9. Aire-berokuntza/m².

8,00

10. Biomasako aire-berokuntza/m².

13,00

11. Aspertsio bidezko eta tantakako ureztapen orokorra, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²).

8,00

12. Ureztapen lokalizatua, landare ontzi bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²).

10,00

13. Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²).

145,00

14. Berotegiko automatizazio sistema (ordenagailua barne) (unit.).

9.500

15. Hidroponia: drainatze-ura biltzeko, desinfektatzeko, biltegiratzeko eta birzirkulatzeko sistemak instalatzea (m²).

8

ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK.

1. Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²).

400,00

2. Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²).

400,00

3. Zerri azienda: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –perimetroko espaloiak barne–, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra, itxitura sanitarioa eta saretak (m²).

280,00

4. Untxiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²).

280,00

5. Ahateak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –barne hartuta espaloi perimetralak–, saneamendua, iturgintza-lanak eta barneko argindarra (m²).

250,00

6. Hegaztiak: lurraren prestakuntza eta eraisketak, zimenduak, nabea –perimetroko espaloiak barne–, saneamendua, hoditeria, barneko argindarra eta itxitura sanitarioa (m²).

280,00

7. Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur mugimenduak eta eraisketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak).

110,00

BESTE ERAIKUNTZA BATZUK.

1. Hormigoi armatuzko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m².

10,00

2. Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m².

2,00

3. Hormigoitzea/m³.

160,00

4. Bazka-siloa (zolata eta paretak)/oinplanoaren m².

180,00

5. Eustormak/m³.

510,00

6. Nabeen itxitura/paretaren m² (olanak salbu).

40,00

7. Edozein diametrotako kareharri hautatuzko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua:

–euroak/m³.

90,00

–euroak/t.

50,00

8. Estalkiaren modernizazioa/m² (desmuntatze eta muntatze lanak barne).

90,00

9. Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²).

510,00

10. Minden putzua (erauzketa mekanikoa, betegarria botatzea eta hura tinkotzea, zabor-legarreko oinarria, landare-lur geruza betetzea, instalazioetako zanga hondeatzea, drainatzeko hodia eta kutxatila, gunitatzea, ate metalikoa eta metalezko itxitura)/ edukieraren m³.

20,00

11. Simaurtegia:

11.1. Zolata/m².

40,00

11.2. Hormak/m³.

380,00

11.3. Egitura eta estalkia/m².

100,00

12. Hobiak:

12.1. Hobia/m³.

110,00

12.2. Minden hobiaren estalkia/m².

90,00

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/nabearen m².

1. Behi azienda/nabearen m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak eta hesiak).

50,00

2. Ardi azienda/nabearen m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, eta hesiak).

40,00

3. Arrautzetarako oiloak/nabearen m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak, bazkategiak eta askak).

110,00

4. Haragitarako oiloak/nabearen m² (barne dira slatak, bazkategiak, askak, aireberritze estatikoa eta berokuntza).

110,00

5. Zerri azienda/nabearen m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak eta aireberritze estatikoa):

5.1. Gizentzea/m².

50,00

5.2. Ernaltzea/m².

80,00

6. Untxia/nabearen m² (barne dira umetzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema).

80,00

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/unit.

1. Minden irabiagailu murgildu finkoa/unit.

13.280,00

2. Palarrak/unit.

14.550,00

3. Edoskitzeko makina/unit.

13.540,00

4. Erditze-leku osoa, bazka-ontzi txikiarekin/unit.

200,00

5. Plantxen goma/m².

80,00

6. Kautxuzko lastaira/ml.

160,00

7. Parrilla (lurreko saretak)/m².

90,00

8. Hazkagailua/unit.

1.900,00

9. Erditzeen detektagailua/unit.

5.060,00

10. Jezteko robota.

160.660,00

11. Garbitzeko robota.

15.810,00

12. Anoa gerturatzeko makina.

18.980,00

13. Aratxeendako etxola, parkea barne/unit.

710,00

14. Etzalekua/unit.

150,00

15. Esnea hozteko tanga > 10.000 litro/unit.

56.930,00

16. Esnea hozteko tanga <10.000 litro/unit.

34.160,00

17. Harrapatokia < 4 metro luze/unit.

250,00

18. Harrapatokia = 4tik < 6ra metro luze/unit.

380,00

19. Harrapatokia >= 6 metro luze/unit.

1.010,00

20. Hesia < 4 metro luze/unit.

200,00

21. Hesia >= 4 metro luze/unit.

350,00

22. Langa < 4 metro luze/unit.

190,00

23. Langa >= 4 metro luze/unit.

300,00

24. Gobernatzeko mauka/unit.

4.430,00

25. Pentsurako siloa/unit.

3.800,00

26. Pentsua garraiatzeko tornu amaigabea/unit.

3.160,00

27. Kanpoko bazkategia/unit.

1.640,00

28. Barneko bazkategia-tolba/unit.

380,00

29. Bazkategiak patiorako < 3 metro luze/unit.

110,00

30. Bazkategiak patiorako >= 3 metro luze/unit.

220,00

31. Aska solteak (lurzatietarako, patiorako...)/unit.

380,00

32. Askak/unit.

1.900,00

33. Uraren eta pentsuaren banaketa lerroak/unit.

12.650,00

ERLEZAINTZARAKO EKIPAMENDUA.

1. Zurezko kutxak/unitatea.

60,00

2. Argizari koadroak/unitatea.

3,00

HORNIDURAK.

1. Ur harguneak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta ixteko giltzak, balbulak, erabat funtzionala eta bukatua/ml.

20,00

2. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza-lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, lur konexioetako armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml.

110,00

3. Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, altxatzeko osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, lur konexiorako armairuak eta kaxa elektrikoak, sarrera orokorretako armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml.

110,00

4. Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/unit.

30.360,00

5. Multzo elektrogenoa/Generadorea (unit.).

10.750,00

BILTEGIAK.

1. Biltegi itxia/m².

250,00

2. 2-3 paretako biltegi itxia/m².

220,00

3. Estalia eta paretagabea/m².

190,00

4. Estalpea/m².

160,00

PRODUKZIO, ERALDAKETA EDO MERKATURATZE ZENTROA.

1. Eraikin berriak eta aurretik zeudenak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra, margotzea eta panelak jartzea, hotz-ganberakoak salbu) m²:

1.1. Osasun eta girotze eskakizun altuak dituztenak (harakintza industria, esnekien industria...).

610,00

1.2. Osasun eta girotze eskakizun ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak).

480,00

1.3. Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze eskakizun berezirik gabe.

380,00

2. Lehendik dauden eraikinak egokitzea m²:

2.1. Osasun eta girotze eskakizun altuak dituztenak (harakintza industria, esnekien industria...).

510,00

2.2. Osasun eta girotze eskakizun ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak), bai eta biltegiratzekoak ere, osasun eta girotze eskakizun berezirik gabe.

380,00

3. Web-orriak garatzea.

3.800,00

HESIAK ETA ITXITURAK (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, ate automatikoak salbu).

1. Erronboide formako sare zokaloduna (2 m)/metro lineala.

44,00

2. Erronboide formako sare zokalorik gabea (2 m)/metro lineala.

32,00

3. Harri-horma 2 m/metro lineala.

57,00

4. Burdin-haria/Autobideko sarea/metro lineala.

8,00

5. Heskaia/metro lineala.

19,00

6. Urbanizazioko zuhaitzak/unitatea.

38,00

7. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 230 v-eko bateria edo ekipoa.

633,00

8. Hesi elektrikoa/artzain elektrikoa: 2 hari/metro lineala.

3,00

NEKAZARITZAKO MAKINAK/Unit.

1. Traktoreak, gidatze automatikoarekin eta tresnen, traktorearen eta ordenagailuaren arteko ISOBUS motako komunikazio elektronikoarekin ekipatuak:

1.1. Pot. < 50 ZP.

40.420,00

1.2. 50 ≤ pot. < 100.

67.500,00

1.3. 100 ≤ pot. < 150.

94.060,00

1.4. 150 ≤ pot. < 200.

124.420,00

1.5. 200 ≤ pot. < 250.

150.350,00

1.6. Pot. ≥ 250.

191.470,00

1.7. Gurpil estuak:

–Aurreko gurpila (unit.).

3.160,00

–Atzeko gurpila (unit.).

4.430,00

2. Traktorerako pala (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala, hasierako tresna barne):

8.100,00

2.1. Palaren tresnak (kazoak, pintzak, ziriak...)/unit.

3.160,00

2.2. Palaren tresnak, pala kargatzaile teleskopikorako edo gurpil gainekorako/unit.

11.390,00

3. Motokultoreak.

4.050,00

4. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne):

4.1. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina, GPSa eta etekinen kontrola eta mapak egiteko ekipoa dituena. Pot. < 250.

183.430,00

4.2. Zerealak eta bestelakoak (bihiak-haziak) biltzeko makina, GPSa eta etekinen kontrola eta mapak egiteko ekipoa dituena. Pot. ≥ 250.

265.650,00

4.3. Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua.

50.600,00

4.4. Uzta bildu eta xehatzeko makina.

12.650,00

4.5. Bazka biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistema dituena.

442.750,00

4.6. Uzta biltzeko makina, enbor-hostoak astintzekoa.

124.480,00

4.7. Frutagintzako plataforma autopropultsatua.

25.680,00

4.8. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahatsondo, olibondo eta gisakoetarako), mapaketa sistemarik eta doitasunezko elementurik gabea.

215.050,00

4.9. "Baby leaf" hostoak biltzeko makina.

65.910,00

4.10. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (leketarako, ilarretarako, ziazerbetarako), mapaketa sistemarik eta doitasunezko elementurik gabea.

453.500,00

4.11. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomaterako), mapaketa sistemarik eta doitasunezko elementurik gabea.

170.780,00

4.12. Aterki biltzailea.

36.000,00

5. Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak:

5.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak).

42.380,00

5.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcat-a).

38.580,00

5.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea.

151.800,00

5.4. Pala kargatzaile teleskopikoa.

101.200,00

5.5. Unifeed motako nahasgailuak.

139.150,00

6. Gurdi-traktorea.

35.420,00

7. Lurra lantzeko makineria:

7.1. Golde belarriduna, 6 gorputz edo gutxiagokoa.

20.240,00

7.2. Golde belarriduna, 6 gorputz baino gehiagokoa.

37.950,00

7.3. Lurpe-golde destrinkotzailea.

5.690,00

7.4. Craker lurpe-goldea.

20.240,00

7.5. Zizel-goldea, 14 beso edo gutxiagokoa.

13.920,00

7.6. Zizel-goldea, 14 beso baino gehiagokoa.

21.510,00

7.7. Lurra lantzeko makina errotoreduna-errotokultorea.

22.770,00

7.8. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina.

31.630,00

7.9. Disko-area, 5 metro edo gutxiagokoa.

13.280,00

7.10. Disko-area, 5 metro baino gehiagokoa.

27.830,00

7.11. Are azkarra.

24.670,00

7.12. Are abiarazia, 4 metro edo gutxiagokoa.

32.890,00

7.13. Are abiarazia, 4 metro baino gehiagokoa.

56.930,00

7.14. Kultibadore arantzaduna edo besoduna.

9.990,00

7.15. Mahatsondoen edo landareen arteko kultibadorea.

7.210,00

7.16. Mahatsondoen arterako lanabesa kultibadoreari lotzeko.

2.150,00

7.17. Lerrokako lur-lantzea edo strip hill kultibadorea.

22.770,00

7.18. Alperra.

12.650,00

7.19. Kultibatzeko alper besoduna.

33.880,00

7.20. Sasiak garbitzeko arrasteko makina.

15.180,00

7.21. Sasiak garbitzeko makina besoduna.

19.800,00

7.22. Harriak kentzeko makina.

12.020,00

7.23. Marruskagailua.

19.610,00

8. Erein eta landatzeko makineria:

8.1. Lerroan ereiteko (zurrustaka) makina mekanikoa.

20.240,00

8.2. Aleak ereiteko makina, pneumatikoa edo ale bakarreko eta doitasunezkoa, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere.

63.250,00

8.3. Aleak ereiteko makina, zuzeneko ereintzakoa, Isobusa edo GPSa duena, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere.

75.900,00

8.4. Birlandatzeko makineria.

18.720,00

8.5. Aurreko tobera.

6.330,00

9. Tratamenduetarako ekipamenduak:

9.1. Arrasteko ihinztagailua, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

48.070,00

9.2. Ihinztagailu esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

37.950,00

9.3. Aurrealdeko ihinztatze biltegia.

6.330,00

9.4. Ihinztagailu autopropultsatua, GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

125.870,00

9.5. Atomizagailu-lainoztagailu esekia, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

15.180,00

9.6. Arrasteko atomizagailu-lainoztagailua, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

26.570,00

9.7. Kanoi atomizagailu-lainoztagailua, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

7.590,00

9.8. Hautseztagailua, GPSa duena, baita Isobusa edo aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

7.590,00

9.9. Aurrealdeko biltegia.

6.330,00

10. Ongarriak eta ura ekartzeko ekipamenduak:

10.1. Arrasteko ongarritze makina, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

31.630,00

10.2. Ongarritze makina esekia, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere, beste edozein gehigarri barne.

18.980,00

10.3. Bareen kontrako ongarritze makinak.

1.270,00

10.4. Minda zisterna:

10.4.1. < 20.000 litroko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita mindak xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko, beste edozein gehigarri barne.

104.740,00

10.4.2. > = 20.000 litroko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita mindak xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko, beste edozein gehigarri barne.

128.020,00

10.5. Simaurra zabaltzeko orga:

10.5.1. Simaurra zabaltzeko orga, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikazio sistema ere. Edukiera: 15 m³ edo gutxiago.

30.360,00

10.5.2. Simaurra zabaltzeko orga, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikazio sistema ere. Edukiera: 15 m³ baino gehiago.

63.250,00

11. Bazka biltzea:

11.1. Segamakina (egokitzailea), 3 metro edo gutxiagokoa.

30.550,00

11.2. Segamakina (egokitzailea), 3 metro baino gehiagokoa.

40.730,00

11.3. Segamakina (ez egokitzailea), 3 metro edo gutxiagoa.

17.460,00

11.4. Segamakina (ez egokitzailea), 3 metro baino gehiagoa.

30.470,00

11.5. Arrasteluak.

18.220,00

11.6. Xehatzeko makinak.

22.770,00

11.7. Belardien aireztatzaileak.

5.820,00

11.8. Fardoak egiteko makina arruntak.

25.930,00

11.9. Fardoak egiteko errotomakinak, ganbara finkodunak.

37.950,00

11.10. Fardoak egiteko errotomakinak, ganbara aldakordunak.

65.450,00

11.11. Fardo handiak egiteko makinak.

113.850,00

11.12. Garraiagailua/Arrastelua, fardoak egiteko makinarako.

36.410,00

11.13. Biltzeko eta xingolaztatzeko makinak.

13.540,00

11.14. Arrasteko Unifeed-a.

38.330,00

11.15. Beste batzuk (azpiak egiteko makinak).

20.240,00

11.16. Beste batzuk (silokoa ateratzeko makinak).

7.210,00

12. Uzta biltzeko beste makina batzuk:

12.1. Arrasteko plataformak.

64.010,00

12.2. Zuhaitz-astingailuak.

44.280,00

12.3. Mahatsa biltzeko arrasteko makinak.

63.500,00

13. Beste makina batzuk, arrastekoak edo esekiak:

13.1. Hondakinen birringailua.

9.110,00

13.2. Hostoak kentzekoa.

15.940,00

13.3. Inausi aurrekoa.

12.520,00

13.4. Puntak moztekoa.

10.370,00

13.5. Nibelatzekoa.

33.020,00

13.6. Kabailoiak egitekoa.

12.650,00

13.7. Plastikoak hedatzekoa.

6.330,00

13.8. Lurra estaltzekoa.

3.800,00

13.9. Hondarrak ekortzeko makina.

7.590,00

14. Atoiak (orokorra):

14.1. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 t edo gutxiagokoa.

15.690,00

14.2. Bainuontzi-atoia, gehieneko masa baimendua 15 t baino gehiagokoa.

31.630,00

14.3. Plataforma-atoia.

11.390,00

14.4. Mozteko tresneria eramateko atoia.

6.330,00

14.5. Fardoetarako atoi autokargatzailea, A motakoa: fardo txikia elkartzeko makina.

49.970,00

14.6. Fardoetarako atoi autokargatzailea, B motakoa: fardo handia biltzeko makina.

82.230,00

14.7. Bazkarako atoi autokargatzailea.

74.640,00

14.8. Bestelako atoiak: azienda eramateko atoia, autorako.

3.800,00

14.9. Bestelako atoiak: trakzio-atoia.

4.810,00

14.10. Bestelako atoiak: atoi autoegozlea.

47.440,00

14.11. Bestelako atoiak: azienda garraiatzeko atoia, traktorerako.

12.780,00

14.12. Bestelako atoiak: mahatsa biltzeko atoiak.

21.630,00

15. Bestelako ekipamenduak:

15.1. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea.

3.800,00

15.2. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna.

12.020,00

15.3. RTK modulua.

12.020,00

15.4. Goragailu hidraulikoak.

6.330,00

15.5. Amaigabea.

2.090,00

15.6. Minda irabiagailua, traktoreari lotua.

3.920,00

15.7. Urez garbitzeko makina.

2.280,00

15.8. Tripuntala.

11.200,00

15.9. Eskuzko ekipamendua (sasiak garbitzeko makinak, motozerrak...).

630,00

15.10. Inausketarako guraize elektrikoak.

1.640,00

EKIPAMENDU INFORMATIKOA.

1. Ekipamendu informatikoa (ordenagailua, inprimagailua, oinarrizko softwarea...).

1.270,00

2. Doitasunezko software sistemak Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatutako makineriarako–Isobus, Telematics, JDLink, mapaketa sistemak...

12.650,00

3. Ustiategiko ekonomia eta kontabilitatea eta abereen ugalketa, osasuna eta genealogia kudeatzeko software sistemak.

1.270,00

ORDAINSARIAK.

1. Laguntza eskaera tramitatzeko eta inbertsio plana egiteko ordainsari teknikoak.

760,00

2. Memoria baloratuaren ordainsari teknikoak.

760,00

3. Proiektuaren ordainsari teknikoak: gauzatze materialaren aurrekontuaren gaineko ehunekoa (%).

5,00

4. Obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoak: gauzatze materialaren aurrekontuaren gaineko ehunekoa (%).

5,00

5. Beste azterlan batzuen ordainsari teknikoak.

760,00

Iragarkiaren kodea: F2406897