106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

113E/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak egiteko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027 NPEPEren esparruan. DDBN identifikazioa: 756335.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bat etorrita jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean dago nekazaritza-ustiategietan inbertsioak sustatzea, bai eta sektore horretan asoziazionismoa sustatzea ere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, zeinak ezartzen baititu Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak) egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak –aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da– eta indargabetzen baititu 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak, 73. eta 74. artikuluetan inbertsioetarako laguntzak jasotzen ditu.

NPEPEren (2021-2027) esku-hartzeen artean dago INVEST (73-74) izenekoa, zeinak nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioak egiteko laguntzea jasotzen baitu. Esku-hartze horren barruan, barne hartzen du Nafarroako NPEPEak 6841 ("Inbertsio produktiboak nekazaritza-ustiategietan") esku-hartzea, zeinak helburu baitu oro har nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna hobetzea, neurriari, produkzio-orientazioari eta efikazia hobetzeari dagokionez berregituratuz, eta barne hartzen baitu elkartze-araubidean inbertsio kolektiboak egitea.

6841 esku-hartzeak inbertsio produktiboei egiten die erreferentzia, oro har, eta bi neurri bereizten ditu: alde batetik, klima-aldaketa arintzen, baliabideak erabiltzen edo animalien ongizatea hobetzen zuzenean laguntzen duten inbertsioak (6841.1 neurria), eta, bestetik, ustiategien lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak (6841.2 neurria).

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea 6841.1 neurrian berariaz sartutako inbertsioak egiten dituzten nekazaritza-ustiategien titularrei, hau da, klima-aldaketa arintzen, baliabideak efizientziaz erabiltzen eta animalien ongizatea hobetzen laguntzen duten inbertsioak egiten dituztenei.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru-dekretu horren bidez arautzen baitira nekazaritza-politika erkidearen plan estrategikoaren gobernantza-sistema, antolaketa eta funtzionamendua. Aipatu xedapen horren bidez, ahalmena ematen zaie Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari eta, kasua bada, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, bakoitzak bere eskumenen esparruan, foru-dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko irailaren 6ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 2.000.000 euroko gasturako konpromisoa har dezan laguntza hauen 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2026ko ekitaldiaren kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitu ahal izateko, gehienez ere 2.000.000 euroan, INSTAL (73 eta 74) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe gelditzen diren kredituen kargura.

2024ko martxoaren 15ean hautaketa-irizpideak onetsi zituen Nafarroako NPEPEaren jarraipen-batzordeak.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ere ematen dizkidanak (foru dekretu horrek ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Laguntzen oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean bildu dira: "Nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak egiteko laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak (2023-2027 NPEPEren esparruan)".

Laguntza-eskaeren artean hautatzeko irizpideak II. eranskinean bildu dira: "Nekazaritza-ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak egiteko laguntzak hautatzeko irizpideak (2023-2027 NPEPEren esparruan)".

Laguntzaren eta ordainketaren eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak III. eranskinean zehazten dira: "Laguntzaren eta ordainketaren eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agirien zerrenda".

Kostuen moderazioko prozedura (13. oinarria) aplikatzeko moduluak IV. eranskinean bildu dira: "Moduluak".

2. Deialdia onestea.

2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko, 2.000.000 euroko gastua baimentzen da 2026rako, 2024ko Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak". Laguntza horiek emanen badira, ezinbestekoa izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

Kreditu hori handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezartzen den bezala, INVEST (73 eta 74) esku-hartzean (nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetarako laguntzak) bildutako deialdietan erabiltzen ez diren kredituen kargura, gehienez ere 2.000.000 euro, 2024ko Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak". Laguntza horiek emanen badira, ezinbestekoa izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

4. Laguntza-eskaerak, inbertsio-plana aldatzeko eskaerak, luzapen-eskaerak, eta ordainketa-eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epealdia ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eskaerak aurkezteko epealdia 60 egun naturalekoa izanen da, aurreko paragrafoaren araberako egunetik zenbatzen hasita.

Onetsitako inbertsio-planean aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko epealdia 2026ko urtarrilaren 1ean amaituko da.

Inbertsio-plana amaitzeko epealdia 2026ko uztailaren 1ean amaituko da. Luzapena onetsiz gero, epealdi hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez. Luzapena urte horretako apirilaren 1a baino lehen eskatu beharko da.

Ordainketa-eskaerak aurkezteko epealdia 2026ko urtarrilaren 31tik uztailaren 1era arte izanen da. Luzapena emanez gero, epealdi hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez.

5. Komunikatzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrari argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete iragan baino lehen.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN INGURUMEN-HELBURUKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZEN 2024KO EKITALDIKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK (2023-2027 NPEPEREN ESPARRUAN)

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nola emanen zaizkien laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan biltzen diren ingurumen helburuko inbertsioak egiten dituzten nekazaritza-ustiategien titularrei –erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago–, 6841.1 esku-hartzeari jarraikiz ("Laguntzak, inbertsio produktiboak egiteko nekazaritza-ustiategietan, klima-aldaketaren arintze-egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak").

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren arabera, esku-hartze honen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:

a) Klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztuz eta karbonoa atzematea hobetuz, eta energia jasangarria sustatzea.

b) Ura, lurzorua eta airea bezalako baliabide naturalen garapen jasangarria eta kudeaketa eraginkorra sustatzea, bereziki mendekotasun kimikoa murriztuz.

c) Abereen ongizatea eta mikrobioen aurkakoekiko erresistentziaren aurkako borroka hobetzea.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta hitzematen dutenak beteko dituztela aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak.

2. Administrazio publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen menpekoak edo haiei lotuak badira.

4. oinarria.–Onuradunak eta ustiategiak onartzeko irizpideak.

Neurriaren onuradunak izan daitezke laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, adinez nagusia izan behar da.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra izan behar da, laguntza bat eskatuta eduki behar du kasuan kasuko ekitaldiko ezartzeko laguntzen deialdian edo honelako laguntzaren bat edo antzekoa jasota eduki behar du aurreko programazio-aldi batean, aurreko bi deialdietako batean. Gainera, horrelako onuradunek edo partekatutako titulartasunek soilik eratutako sozietateak ere izan daitezke onuradunak.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zerrendatutako ezein egoeratan ez egotea. Bereziki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

Ustiategiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar dira. Salbuespenak: titularrak laguntza bat eskatuta edukitzea kasuan kasuko ekitaldiko ezartzeko laguntzen deialdian edo honelako laguntzaren bat edo antzekoa jasota edukitzea aurreko programazio-aldi batean, aurreko bi deialdietako batean; gainera, horrelako onuradunek edo partekatutako titulartasunek soilik eratutako sozietateak.

b) Bideragarriak izan behar dira teknikaren eta ekonomiaren aldetik. Ustiategi bideragarritzat hartuko dira honako hauek: ustiategiaren ekoizpen elementuen eta jardueraren arabera, inbertsio-plana amaitutakoan erreferentziako errentaren %35etik gorako errenta unitarioa lortzen dutenak.

5. oinarria.–Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak.

1. IV. eranskinean ("Moduluak") zehazten diren inbertsioek soilik jasotzen ahal dute dirulaguntza, baldin eta beren helburua hauetako bat bada:

–Klima-aldaketa arintzeko edo hartara egokitzeko ekintzak sustatzea.

–Ura, lurra eta airea eraginkortasunarekin kudeatzeko inbertsioak egitea.

–Efizientzia energetikoa eta energia berdeen ekoizpena hobetzea.

–Abereen ongizatea hobetzeko inbertsioak egitea.

–Nekazaritza-ustiategietako biosegurtasuna hobetzeko neurrietan inbertitzea.

2. Inbertsio batzuk onartzeko irizpide jakin batzuk aplikatuko dira:

a) Simaurrak kudeatzeko inbertsioak (IV. eranskina, 1.1), abereen ongizatea hobetzeko inbertsioak (IV. eranskina, 4), nabeen isolamendurako inbertsioak (IV. eranskina, 3.2) eta biosegurtasuneko neurrietarako inbertsioak (IV. eranskina, 5) dirulaguntzarako onartuko badira, ezinbestekoa da inbertsioa dagoeneko badagoen instalazio batean egitea, bai eta eskaera aurkezten denean eskatzaileak behar diren ingurumen-baimenak edukitzea ere. Inbertsio horiek instalazio berriak eraikitzeko proiektu baten barruan badaude, nekazaritza-ustiategietako inbertsioetarako laguntzen deialdian aurkeztu behar da eskaera.

b) Energia berriztagarria sortzeko inbertsioen helburua ustiategiaren autokontsumoa izan behar da. Instalazioa sare elektrikora konektatuta badago, instalazioaren urteko batez besteko kontsumoari, gehienez, dagokion zati proportzionala onartuko da dirulaguntzarako.

c) Laborantza iraunkorra (mahastiak barne) ezartzeko inbertsioak direla eta, 5 urte baino luzeago iraunen dutenak onartuko dira, landaketa berria egiteko baimena edukiz gero, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluekin bat etorriz.

d) Lurzatia ureztatzeko ekipamendurako inbertsioak helburua ureztatze-sistema modernizatzea denean soilik onartuko dira dirulaguntzarako. Horretarako, ezinbestekoa da lurzatia ureztatzeko sistema kendu eta haren ordez beste bat ezartzea. 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 74. artikulua bete behar da. Gainera, instalazioa jarduketa-eremu batean badago, Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 51., 52. eta 55. artikuluetan ezartzen diren baldintzak ere bete beharko dira.

Hori dela eta, ureztatzeko instalazio bakoitzaren memoria baloratuan honako hauek justifikatu eta sartu behar dira:

i) Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Konfederazio Hidrografikoaren baimena gainontzeko kasuetan.

ii) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

iii) Hobekuntzari esker uraren kontsumoaren aurrezpen potentziala gutxienez %10-50 artekoa izanen dela, sailkapen honen arabera:

–Hobetu nahi den ureztatzeko sistemak ukitzen dituen azaleko zein lurpeko ur-masak ez badaude egoera onean edo ez badira behar bezain handiak, plangintza hidrologikoaren arabera: %50.

–Uholde bidezko ureztatze-sistema kendu eta haren ordez ureztatze lokalizatua jartzea: %25.

–Uholde bidezko ureztatze-sistema kendu eta haren ordez aspertsiozko ureztatzea jartzea: %15.

–Aspertsiozko ureztatze-sistema kendu eta haren ordez ureztatze lokalizatua jartzea: %10.

e) Laguntza eskatzen den inbertsioarekin zuzenean lotutako ordainsariek muga hau edukiko dute: laguntzarako onartzen den iunbertsioaren zenbatekoaren %12. Nolanahi ere, IV. eranskineko moduluak aplikatuko dira.

3. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauek:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik erabat gauzatuta dauden inbertsioak, ordainketa guztiak eginda egon zein ez, eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitakoak ere ez.

Guztiz exekutatutzat joko dira egoera hauetako batean dauden inbertsioak:

–Fisikoki burutu diren inbertsioak. Georreferentziadun inbertsioak ez direla burutu frogatzeko bi modu egonen dira: georreferentziadun argazkiak aurkeztea edota laguntzak kudeatzen dituen unitateko langileek ustiategia bisitatzea.

–Funtzionalki eta teknikoki operatiboak diren inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da inbertsioak egin edo erabili (lizentziak, erregistroak eta abar) frogatzen duen dokumentazioa laguntza-eskaera aurkeztu ondokoa dela.

–Erabat fakturatutako inbertsioak. Horretarako, ordainketa egin baino lehen, egiaztatuko da faktura guztiak direla laguntza-eskaera aurkeztu aurrekoak.

2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitakotzat joko dira data hori baino lehenago fakturak, ordainagiriak edo froga-balioa duten agiri baliokideak dituzten inbertsioak.

c) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

d) Azken 10 urteetan laguntza jaso duten batzuen ordezko inbertsioak edota 10 urtetik gorako antzinatasuna ez dutenak.

e) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen mozkin industriala.

f) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza-errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan.

g) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

h) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, salgaietan.

i) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, edozein izanik ere eskualdatzeko prozedura edo era, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek egiten dituzten fakturak eta likidazio ziurtagiriak.

j) Ingurumenean ondorio negatiboak izan ditzaketen inbertsio-eragiketak, baldin eta laguntza-eskaera aurkezten denean ez badute ingurumen baimen bateratuaren gaineko ebazpena, ingurumen ukipenei buruzko txostena edo jarduera sailkaturako lizentzia, kasuan kasukoa jarduketa-motaren arabera, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari edo aplikatzekoa den beste arau bati jarraikiz.

k) IV. eranskinean ("Moduluak") ezarritako definizioaren arabera teknifikazio-irizpideak betetzen ez dituzten inbertsioak eta analisian, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik eta inbertsio-planean bildutako ustiategiarekiko koherentziatik begiratuta, inbertsioa egin beharra ongi frogatzen ez den inbertsioak. Ildo horretatik, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahalko da haren neurri edo gaitasuna gehiegizkoa bada ustiategiaren neurria kontuan hartuta, ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.

6. oinarria.–Inbertsio-plana.

1. Eskaerarekin batera, inbertsio-plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Inbertsio-planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren hasierako egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, azaltzea titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza.

–Ekoizpen-elementuen zerrenda (zenbakia eta parametro ekonomikoak eta neurriak).

b) Ustiategiaren bukaerako egoeraren azalpena; abiapuntuan azaldutako parametroen aipamen konparatiboa egin behar da eta azken emaitza hori lortzen ahal dela frogatzen duten datu ekonomikoak eman behar dira.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu teknikotik, ekonomikotik eta finantzariotik begiratuta, koherentzia izanik abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren artean, inbertsioak egiteko beharra justifikatzeko.

d) Inbertsio-planaren iraupena. Inbertsioen eta burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da.

3. Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri egokiak, bat etorriz oinarri arautzaile hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzekin. Zehazki:

a) Nola lagunduko duten inbertsioek klima-aldaketa arintzen edo hartara egokitzen, baliabide naturalak eraginkortasunarekin erabiltzen eta abereen ongizatea hobetzen.

b) Kostuen moderazioa aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriko 1.b) puntuaren arabera.

7. oinarria.–Laguntza-motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa diruz laguntzen ahal den inbertsioaren %50 izanen da gehienez.

3. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen ehunekoak, aurreko puntuan seinalatutako mugarekin, oinarrizko %20ko ehunekoari honako handitze hauek aplikatuta kalkulatuko dira:

a) Nekazari gazteak: %15.

Honako hauek izanen dira nekazari gazteak:

–Ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen deialdi honen ekitaldian edo aurreko bietan bere gain hasteko laguntzaren onuradunak izan direnak.

–Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntza lortuta, bi baldintza hauek betetzen dituztenak: laguntza-eskaera aurkezten duten egunean 41 urte ez edukitzea eta beren gain hasteko prozesua bukatu zenetik hiru urte iragan gabe egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean bukatu dela.

–Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntza lortu gabe, hiru baldintza hauek betetzen dituztenak: laguntza-eskaera aurkezten den egunean 41 urte ez edukitzea, ONN (ogibide nagusia nekazaritza) bezala katalogatuta egotea eta nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan afiliatu zirenetik hiru urte iragan gabe egotea.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, eta hartan aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

b) Lehentasunezko ustiategiak: %10.

Laguntza-intentsitate hau aplikatuko zaie laguntza eskatzean lehentasunezko gisa sailkatuta dauden nekazaritza-ustiategien titularrak diren onuradunei, bai eta nekazari gazte profesionalak bere kontura lanean hasteko laguntzei esker bere gain hasteko prozesua ari diren pertsonei ere.

c) Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eremuetan dauden ustiategiak: %5.

Laguntza-intentsitate hau aplikatuko zaie inbertsio-plana amaitu ondoren dauden udalerria (Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko INE kodearen arabera) 2023-2027 NPBPEren esparruko muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eremuetako batean dagoen ustiategiei.

4. Deialdi bakoitzean onuradun bakoitzeko dirulaguntzarako onartuko den inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 100.000 euro izanen da ustiategiko urteko lan-unitateko (ULU), 800.000 euro gehienez. ULUak inbertsio-plana gauzatu ondoren kalkulatuko dira.

5. Dirulaguntzarako onartuko den gutxieneko inbertsioa 7.500 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio-planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, gauzatutako inbertsio-planaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondotik.

6. Entitate onuradun bakoitzak gehienez 300.000 euro jasotzen ahalko ditu deialdi bakoitzean, eta 800.000 euro programa bakoitzeko. Muga hau nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen eta ingurumen-helburua duten nekazaritza-inbertsioak egiteko laguntzen baturari aplikatuko zaio. Muga hau gaindituz gero, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak murriztuko dira.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio-irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun-ordena ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera balorazio-irizpideen arabera emandako puntuak batuta ezarriko da. Balorazio-irizpideak II. eranskinean zehazten dira.

3. Inbertsioen kategorian, baremo-puntuak honela zehaztuko dira:

Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoan, kontuan harturik zein den, batetik, makinaren edo ekipamenduaren inbertsio diruz lagungarria inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez, eta, bestetik, makinak edo ekipamenduak dituen baremoko puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Baremo-puntuak = Makinaren baremo-puntuak x (makinagatik diruz laguntzen ahal den inbertsioa / diruz laguntzen ahal den inbertsio osoa).

Aurkeztutako inbertsio-plana berrikusi eta baloratu ondotik eta kostuen moderazioko prozedura aplikatu ondotik zehaztuko dira diruz laguntzen ahal den makinaren inbertsioaren eta diruz laguntzen ahal den inbertsio osoaren balioa, 13. oinarrian jasotakoaren arabera.

4. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza-eskaera aurkeztean edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

5. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu duen balorazio-irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal dena, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko puntuetan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen artean puntuazio-berdinketa gertatzen bada, lehentasuna edukiko du 8.3 oinarrian ezartzen denaren arabera inbertsioen baremazioan puntu gehien dauzkanak. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasuna edukiko dute honako irizpide hauen arabera puntuaziorik altuena duten eskaerek, hurrenkerari jarraikiz: belaunaldi-aldaketa, generoa eta katalogazioa. Hala ere berdinketa hausten ez bada, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera lehenetsiko dira eskaerak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio-irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Ordaindu aurretik entitate onuradunek dituzten konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Deialdian ezarritako data baino lehenago exekutatzea inbertsio-plana. Aurrekoa gorabehera, onuradunek eska dezakete muga-eguna luza dadila, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea.

c) Gerora bete beharreko konpromisoak mantentzea, 11. oinarrian ezartzen den bezala.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan-arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen-plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan, proiektuaren edo eragiketaren deskribapen bat agertuko da. Horretaz gain, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasuneko arau grafikoei jarraikiz, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinaren arabera.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak dagozkien Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetan inskribatuko dira inbertsio-plana amaitu baino lehen.

m) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.

n) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabete iragan aurretik onuradunek gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute modu telematikoan.

2. Laguntza-eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak eta konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira entitate onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta entitate onuradunen kasuan:

a) Ustiategiaren titulartasuna mantentzea.

b) Diruz laguntzen diren inbertsioen jabetza mantentzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) 8. oinarriaren arabera baremo-puntuak eman dituzten onuradunaren eta ustiategiaren baldintzei eustea.

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondotik, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen-jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

12. oinarria.–Laguntza-eskaera, dokumentazioa eta instrukzio organoarekiko harremanak.

1. Hartarako ezarri den atzemate-programaren bidez aurkeztuko dira laguntza-eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko, beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa ariko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, zeinaren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Jarduketa deialdiaren helburuekin bat datorrela frogatzeko, III. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskaerari.

4. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa-sistema eta horrekin lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzaren eskatzaileak bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira jarriko harremanetan instrukzio organoarekin.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak jasotzen du proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko betebeharra, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten du.

Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

a) IV. eranskinean ("Moduluak") azaltzen diren inbertsioek zenbatekoa esleituta badute, dirulaguntzarako onartuko den zenbatekoa bi hauetako txikiena izanen da: onuradunak aurkeztutakoa eta IV. eranskinean ezarritakoa.

b) IV. eranskinean ("Moduluak") azaltzen diren inbertsioek zenbatekoa esleituta ez badute, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza-eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkezten dituenetatik txikiena.

Eskaintzek egiazko enpresa hornitzaile independenteek eginak izan behar dute, eta alderatzeko behar bezain zehatzak. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen horrek behar bezain justifikatua egon behar du inbertsio-planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko kasu horietako bakar batean ere sartu ezin diren inbertsioen kasuan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatuko da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioa aplikatu izanari buruzko egiaztatze-kontrolak laguntza esleitu baino lehen eginen dira, laguntza-eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin baino lehen, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze-kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio-planari edo bukaerako ordainketa-eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio-datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio-organoa.

Esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

15. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozedura tramitatzea.

1. Instrukzio-organoak eskaerak jaso ondotik, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, eskaera 10 eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietara, betiere laguntza-eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 egun naturaleko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondotik, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio-irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta dirulaguntzak emateko espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen-proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik sei hilabetean ebatziko da laguntzak eman edo ukatzen diren. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren ezespen espresu edo presuntziozkoaren aurka, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua; hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena espresua izanez gero, edo administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ezespena presuntziozkoa izanez gero.

17. araua.–Inbertsio-plana aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio-planean, emakida aldatzeko eskaera aurkeztu beharko du. Eskaera hori deialdian zehaztutako data baino lehen aurkeztu beharko da, eta laguntza-eskaera baten irizpide eta betekizun berberak bete beharko ditu onesteko.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio-plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren lehentasun-hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio-irizpideen aplikazioa.

3. Eskatzen diren aldaketak nabarmenak izanen dira bi kasu hauetan: aldaketaren ondorioz kostuen moderaziorako prozedura aplikatu behar bada, modulu baten aplikazioaren eraginez; aldaketaren ondorioz laguntza jasotzen ahal duen inbertsioak 7.500 eurotik gorako murrizketa jasaten badu.

4. Inbertsio-planaren aldaketa nabarmen bat bakarrik onetsiko da.

5. Instrukzio-organoaren balorazioaren menpe egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko. Aldaketa onesten ez bada, plan hasieran onetsi den bezala gauzatu beharko da. Aldaketa ebazpen baten bidez ukatuko da.

Aldaketa nabarmenik izanez gero, inbertsio-plan berria ebazpen baten bidez onetsi beharko da, hasierako planerako erabilitako irizpide tekniko-ekonomiko eta kostuen moderazioko irizpide berberei jarraikiz.

Aldaketak nabarmenak ez badira, onetsitako inbertsioetan dagokion doikuntza eginen da txosten tekniko baten bidez, zeina jakinaraziko baitzaio onuradunari.

6. Nabarmena ez den aldaketaren bat jakinarazten ez bada, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

7. Aldaketa nabarmenen bat jakinarazten ez bada, kostuen moderaziorako prozedura behar bezala aplikatzeko behar den dokumentazioa eskatuko da azken ordainketa egin aurretik. Prozedura hori berme askirekin aplikatzen ahal ez bada, inbertsioak ez dira diruz lagundu daitezkeen inbertsiotzat joko.

18. oinarria.–Ordaintzeko eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate-programaren bidez.

2. Deialdian ezarriko da ordainketa-eskaera aurkezteko epea, eta, horrekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak. Beraz, ulertuko da epearen amaiera-data dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko mugaeguna.

Epe horiek ezartzen dira justifikatutako arrazoiengatik eskatu eta onesten ahal diren luzapenak galarazi gabe.

3. Ordainketa-eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola exekutatu diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku-erakunde bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer erakunderi lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu-ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntzak ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasunari buruzko informazioaren betebeharra.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio-organoak inbertsio-plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio-organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen-proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen exekutatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio-organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da ordaindu beharreko zenbatekoa, betiere hasiera batean onartutako kopurua gainditu gabe.

6. Instrukzio-organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa-eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Ordainketa-eskaera ezarritako epean aurkezteko betebeharra betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

2. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla dirulaguntza emateko prozeduran eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko aintzat hartutako onargarritasun-irizpideak eta balorazio-irizpideak eta ondorioz ez zela onuraduna izan behar, laguntza guztia galduko da.

3. Gastuak epe barruan justifikatzeko konpromisoa betetzen ez bada, gastu horiei lotutako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. 10. oinarriko 1. zenbakiko e) letran jasotako kontrolak egiten ez badira eta n) letran jasotako gardentasunari buruzko adierazpena aurkezten ez bada, laguntza osoa galduko da.

5. Kontabilitateari, beste laguntza batzuk jasotzea jakinarazteari eta erregistroetan inskribatzeari buruzko konpromisoak, 10. oinarriaren 1. zenbakiko f), g), h) eta l) letretan jasotakoak, betetzen ez badira, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da.

6. 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen-plakak jartzearena, hurrenez hurren) betetzen ez badira, laguntzaren %50 galduko da.

7. Ordainketa-eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin eta ordainketa-eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun-azterketa egin ondotik ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

8. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 6. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da ekitaldi horretan eta hurrengoan, eta, gainera, abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritako zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak ezartzen ahalko zaizkio.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako adierazpen faltsutzat hartuko da.

10. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli egin beharko dira, osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horien ez-betetzea mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11. oinarriko 2. zenbakiko a) letran ezartzen dena, laguntza osoa itzuli beharko da, legezko interesekin batera.

4. Ez bada betetzen 11. oinarriko 2. zenbakiko b) letran ezartzen dena, bete ez denaren inbertsioari dagokion laguntza itzuli beharko da, legezko interesekin batera.

5. 8. oinarriko balorazio-irizpideak betetzen ez badira eta ondorioz espedienteak edukiko zuen puntuazioaren arabera eskatzailea ezin bada izan onuraduna, laguntza osoa itzuli beharko da, legezko berandutze-interesekin batera.

6. Aurreko apartatuetan aipatzen diren konpromisoak ez dira bete gabetzat joko, ez betetzeko arrazoia ezinbesteko kasua bada.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) Onuraduna hiltzea, pertsona fisikoa izanez gero. Pertsona juridikoa bada, bazkideetako bat hiltzea.

b) Onuradunetako bat hiltzea, pertsona fisikoak izanez gero. Pertsona juridikoa bada, bazkideetako bat hiltzea.

c) Ustiategia edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean aurreikusi ezin bazen. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako Dimentsioko Unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, ustiategiko azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, erakunde onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetan laguntza eskatzen den inbertsioetarako ezin eskatu izanen da beste laguntzarik xede eta helburu bererarekin.

Beste deialdiren batean laguntza jaso duten ondasunek ez dute inola ere laguntzarik jasoko deialdi honetan.

23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun-betebeharrak.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun-betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Haiek izapidetzeko, esteka honen bidez sartu behar da:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idInstancia=2007657

Aurreko apartatuan ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez denen batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra.

b) Behar denean, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun-betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita:

–Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru-konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da informazioa.

–Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Entitateak ez badu gardentasun-betebeharra bete beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen informazioa, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondotik eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzaren publizitatea Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinak ezarritakoaren arabera eginen da (erregelamendu horren bidez ezartzen dira olio-hazien, kotoiaren eta ardogintzako azpiproduktuen gaineko esku-hartze motetarako arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz), bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEren plan estrategikoekin lotutako informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko betekizunen arabera ere.

25. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau hauste administratiboak izanen dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako egiteak eta ez-egiteak; zabarkeria hutsagatik ere zehatzen ahal dira, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudian ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau hauste administratiboen erantzule izanen dira pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, bai eta nortasunik gabeko erakundeak ere, baldin eta, egitez edo ez-egitez, arau hauste gisa tipifikatutako kasuetan erortzen badira.

3. Arau-hausteak abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatuko eta mailakatuko dira.

II. ERANSKINA.–NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN INGURUMEN-HELBURUKO INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK (2023-2027 NPEPEREN ESPARRUAN)

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

BAREMOAREN GEHIENEKO PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO APLIKAGARRIA

ONURADUNEN TIPOLOGIA

37

Belaunaldi-aldaketa

Nekazari gazteak (1)

20

Profesional gaztea

20

Lanaldi partzialean ari den gaztea

16

Nekazari gazteak

12

Generoa

Emakumea (2)

15

15

Desgaitasuna

Desgaitasun aitortua duten pertsonak (3)

2

2

USTIATEGI-MOTAK

43

Katalogazioa

Lehentasunezko ustiategiak eta titulartasuna

28

Lehentasunezko nekazaritza-ustiategia (4)

28

ONN pertsona fisikoa

25

Pertsona fisikoa: "Nekazari profesionala" edo "Nekazaritzako profesionala"

20

Kokapen geografikoa

Ustiategia dagoen udalerriaren kokapena (5)

15

Goi-mendia

15

Mendialdea

10

Muga naturalak dauden eremua, mendialdea ez beste bat

5

INBERTSIO-PLANA

INGURUMENAREN ONURARAKO INBERTSIOAK (6)

20

Klima-aldaketara egokitzea

Simaurrak eta mindak kudeatzeko inbertsioak

15

Minda-putzuak eta simaurtegia estaltzea BEGen emisioak murrizteko GEI (7)

15

Fase solidoa eta fase likidoa bereiztea (8)

15

Minda gordinaren tratamendua (9)

15

Ura, lurra eta airea eraginkortasunarekin kudeatzea

Ureztatzeko sistemak modernizatzeko inbertsioak

20

Uholde bidezko ureztatzea kendu eta presiozko ureztatzea jartzea (10)

20

Efizientzia energetikoa eta energia berdeen ekoizpena

Inbertsioak energia berriztagarrietan eta hobekuntza energetikoetan

15

Energia berriztagarriak (11)

15

Dauden nabeetako efizientzia energetikoa hobetzea (12)

15

Abereen ongizatea

Inbertsioak abereen ongizatea hobetzeko

15

Inbertsioak abereen ongizatean (13)

15

Nekazaritza-ustiategietako biosegurtasuna hobetzeko neurriak

Inbertsioak biosegurtasunean

15

Nekazaritza-ustiategietako biosegurtasuna hobetzeko neurriak (14)

15

(1) Pertsona fisikoa, 7. oinarriko 3.a) apartatuko definizioaren arabera: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza-ehunekoaren arabera.

(2) Pertsona fisikoa: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza-ehunekoaren arabera.

(3) Pertsonak desgaitasuna aitortuta izanen du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera. Pertsona fisikoa: puntuazioaren %100; pertsona juridikoa: partaidetza-ehunekoaren arabera.

(4) 7. oinarriko 3.b) apartatuko definizioaren arabera.

(5) Ustiategiaren kokapenaren arabera, 7. oinarriko 3.c) apartatuan zehazten denari jarraikiz.

(6) Baremorako puntuazioa kalkulatzeko formula hau aplikatu behar da: (ingurumenaren onurarako inbertsioen puntuazioa * makinagatik diruz laguntzen ahal den zenbatekoa / diruz laguntzen ahal den espedienteko zenbatekoa.

(7) Inbertsio-moduluak: 1.1.1 Minda-putzuak estaltzea. 1.1.9 Simaurtegiak iragazgaiztea. 1.1.10 Minda-putzuak iragazgaiztea.

(8) Inbertsio-moduluak: 1.1.2 Solidoak eta likidoak bereizteko gailua

(9) Inbertsio-moduluak: 1.1.6 Simaurra iraultzeko ekipoak. 1.1.7. Konpostatzeko makinak. 1.1.8 Oilo-gorotzaren idortegiak.

(10) Inbertsio-moduluak: 2.1.1 Aspertsio bidezko ureztapena. 2.1.2 Tantakako ureztapena.

(11) Inbertsio-moduluak: 3.1.1 Eguzki-energia fotovoltaikoa. 3.1.2 Minieolikoa. 3.1.3 Minihidraulikoa. 3.1.4 Biomasa-energia termikoa. 3.1.5 Aerotermia. 3.1.6 Geotermia.

(12) Inbertsio-moduluak: 3.3 Dauden nabeetako isolamendua.

(13) Inbertsio-moduluak: 4.2.3 Urrunetik kontrolatzeko teknologiak (lepokoak) eta hesi birtualak.

(14) Inbertsio-moduluak: 5.1.1 Osasun-ibia. 5.2.1.7 Hesi bikoitzeko sistema. 5.3.1 Desinfekzio-arkua. 5.8 Ozonozko desinfekzio-ekipoak.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZA-ESKAERAREKIN ETA ORDAINKETA-ESKAEREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN ZERRENDA

Laguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Eskatzailearen IFZren kopia.

b) Inbertsioak eta beren ezaugarriak azaltzen dituzten memoriak, proiektuak eta abar.

c) Inbertsioak dauden instalazioetan eginez gero, indarreko ingurumen-baimenak.

d) Ingurumen baimen bateratua, ingurumen ukipenei buruzko txostena edo jarduera sailkaturako lizentzia, kasuan kasukoa jarduketa-motaren arabera, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeari edo aplikatzekoa den beste arau bati jarraikiz.

e) Kostuen moderaziorako prozedura aplikatzeko, proformako fakturak, aurrekontuak eta abar.

Ordainketa-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Fakturak, ordainagiriak edota froga-balioa duten beste agiri batzuk.

b) Baimenak, erregistroak...

c) Kreditua lagatzea.

IV. ERANSKINA.–MODULUAK

KONTZEPTUA

Euroak / Unitatea

1.–KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO EDO HARTARA EGOKITZEKO EKINTZAK

1.1. Simaurrak kudeatzeko inbertsioak:

1.1.1. Minda-putzuak estaltzea:

euroak/m².

1.1.1.1. Hormigoizko estalki zurrunak

77

1.1.1.2. TPO estalki zurrunak

66

1.1.1.3. Olanazko estalki malguak

44

1.1.1.4. Plastikozko xafladun estalki flotatzailea

50

1.1.1.5. Beste estalki batzuk (zurrunak zein malguak)

Proformako faktura

1.1.2. Fase solidoa eta fase likidoa bereiztea

1.1.2.1. Ekipoak:

–Solidoak eta likidoak bereizteko gailua (hauek barne: uhal garraiatzailea, hartuneak eta instalazio elektrikoa) euroak/un

66.000

–Ponpa urperagarriak

Proformako faktura

–Irabiagailuak (euroak/unitatea)

14.500

1.2.2.2. Biltegiratzea:

–Putzuak likidoetarako egokitzea

Aurrekontua

–Hormigoizko xafla (5 cm lodi / m²)

10

1.1.3. Simaurtegia:

–Zolata (euroak/m²)

40

–Hormak (euroak/m³)

380

–Egitura eta estalkia (euroak/m²)

100

1.1.4. Hobiak:

–Hobia (euroak/m³)

110

–Minda-putzuaren estalkia (euroak/m²)

90

1.1.5. Biogas-planta:

euroak/unitatea

1.1.5.1. 50kW-ko planta

402.600

1.1.5.2. 100kW-ko planta

714.000

1.1.5.3. 160kW-ko planta

843.000

1.1.6. Simaurra iraultzeko ekipoak:

–Simaurra iraultzeko makina autopropultsatua (euroak/unitatea)

77.000

–Simaurra iraultzeko makina, eraman beharrekoa (euroak/unitatea)

22.000

1.1.7. Konpostatzeko makinak

Aurrekontua/Proformako faktura

1.1.8. Oilo-gorotzaren idortegia

Aurrekontua/Proformako faktura

1.1.9. Simaurtegiak iragazgaiztea

Aurrekontua/Proformako faktura

1.1.10. Minda-putzuak iragazgaiztea:

–Irazgaizteko xafla, minda-putzurako > 1.000 m²/m² (euroak/m²)

19

–Irazgaizteko xafla, minda-putzurako ≤ 1.000 m²/m² (euroak/m²)

23

–Hormigoi proiektatua edo "GUNITA" paratzea, 5 cm-ko lodiera/m² (euroak/m²)

19

1.1.11. Minda-putzua (erauzketa mekanikoa, betegarria botatzea eta hura tinkotzea, zabor-legarreko oinarria, landare geruza betetzea, instalazioetako zanga hondeatzea, drainatzeko hodia eta kutxatila, gunitatzea, ate metalikoa eta metalezko itxitura)/ m³ (edukiera)

20

1.1.12. Pelletak egiteko makina

Proformako faktura

1.2. Labore-sailak (karbono-hustubideak):

1.2.1. Baso-espezieak landatzea (euroak/Ha)

20

1.2.2. Fruta-arbolak landatzea:

1.2.2.1. Lehorreko fruta-arbolak landatzea:

–Landaketa-lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 300 arbola hektareako (euroak/unitatea)

10

–Landaketa-lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: ≥ 300 arbola hektareako (euroak/unitatea)

6

–Landarea

Proformako faktura

1.2.2.2. Ureztatutako lurreko fruta-arbolak landatzea:

–Landaketa-lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: < 1.000 arbola hektareako (euroak/unitatea)

10

–Landaketa-lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: 1.000 - 5.000 arbola hektareako (euroak/unitatea)

2

–Landaketa-lanak (babesen eta hesolen kostua barne), dentsitate honekin: > 5.000 arbola hektareako (euroak/unitatea)

1

–Landarea

Proformako faktura

1.2.3. Zurkaitzak:

euroak/ha

–Tutoreak: zutoinak

2.400

–Besora

5.060

–Mahatsondorako besora

4.300

–Kiwiondoarendako besora

8.220

–Eusteko eta gidatzeko egitura iraunkorrak

16.760

1.2.4. Labandina:

–Landaketa-lanak (euroak/unitatea)

0,3

–Landarea

Proformako faktura

1.2.5. Artadiko boilurra (euroak/ha)

3.350

1.2.6. Lupulua (euroak/ha)

9.550

1.2.7. Arnika (euroak/ha)

5.550

1.2.8. Menta (euroak/ha)

3.300

1.2.9. Belar bedeinkatua (euroak/ha)

2.800

1.2.10. Ahabia (euroak/ha)

3.800

1.2.11. Mugurdiondoa (euroak/ha)

18.200

1.2.12. Andere-mahatsondoa (euroak/ha)

13.000

1.2.13. Mahastiak eta mahatsondoak (euroak/ha)

6.750

1.2.14. Zainzuri-laborantza:

1.2.14.1. Landaketa-lanak (hektareako)

3.160,00

1.2.14.2. Zainzuri-landarea (euroak/unit)

1,00

1.3. Izurriteak kontrolatzeko neurriak, pestizidak murrizten laguntzen dutenak:

1.3.1. Feromona-tranpak

Proformako faktura

1.3.2. Harrapakariak askatzea

Proformako faktura

1.3.3. Lore-zerrendak

Proformako faktura

2.–URA, LURRA ETA AIREA ERAGINKORTASUNAREKIN KUDEATZEKO INBERTSIOAK

2.1. Lurzatiko ekipamendua nekazaritzako interes pribatuko ureztapen-instalazioetarako (ureztatzeko sistema modernizatzea):

2.1.1. Aspertsiozko ureztapena:

2.1.1.1. Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euro/ha):

euroak/ha

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

5.310

–Azaleko instalazioak >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

4.680

–Azaleko instalazioak >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

4.170

–Azaleko instalazioak >= 10 hektarea

3.800

2.1.1.2. Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

3.290

2.1.2. Tantakako ureztapena:

euroak/ha

2.1.2.1. Tantakako ureztapena

3.040

2.1.2.2. Lurperatutako tantakako ureztapena

4.430

2.1.3. 150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztapena. (Hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

2.1.4. 150 metroko erradioa edo handiagoa duen eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztapena. (Pibotaren metro linealeko)

250

2.1.5. Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

2.1.5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa. (Hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

2.1.5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b):

a) Pibotak ureztatutako azalerako. (Pibotaren metro linealeko)

250

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda. (Hektareako)

5.950

2.1.5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, baldin horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. apartatuko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b ataleko kopurua aplikatuko zaio

Aurrekoen konbinazioa

2.1.6. Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez:

2.1.6.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

2.1.6.2. 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzeko)

7.340

2.1.7. Hipodromo bidezko ureztapena:

2.1.7.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

2.1.7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzeko)

13.030

2.1.8. Ureztapena, oro har:

2.1.8.1. Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneekin, hustubideekin, drainatzearekin, honako hauek barnean direla: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak. Edukiera (m³)

14

2.1.8.2. Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatze putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

20

2.1.8.3. Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

760

2.1.8.4. Kutxa motako armairua automatismoak babesteko (unit.)

490

2.1.8.5. Telekontrola (unit.)

1.900

2.1.8.6. Iragazteko ekipoa

Proformako faktura

2.1.8.7. Motoponpa

Proformako faktura

2.2. Uraren kudeaketa eraginkorra:

2.2.1. Euri-urak aprobetxatzeko sistema:

2.2.1.1. Kanalizazioa (euroak/m²)

1,1

2.2.1.2. Biltegiratze-putzua (euroak/m²)

18

2.2.1.3. Birzirkulazio-sistema

4.000

2.3. Ureztatzeko sentsoreak jartzea:

2.3.1. Telekudeaketa (programak exekutatzea, informazioa gordetzea, emari-alarmak eta balbula ixteko alarmak, komunikazioa denbora errealean)

Proformako faktura

2.3.2. Neurketa (gailu autonomoa: kontagailuen telemetria, ihesen detekzioa, soberakinen kontrola, emarien monitorizazioa, efizientzia energetikoa)

Proformako faktura

2.3.3. Sentsoreak:

–Sentsore tentsiometrikoak

Proformako faktura

–Sentsore kapazitiboak (Lurreko ur-bolumena neurtzea)

Proformako faktura

–Dendrometroa (neurketak: zurtoinaren diametroa, fruitua, enborra...).

Proformako faktura

–Estazio meteorologikoak (euroak/unitatea)

3.850

2.3.4. Big-data sistema

Proformako faktura

3.–EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA ENERGIA BERDEEN EKOIZPENA HOBETZEA

3.1. Energia berriztagarri bultzatzea:

3.1.1. Eguzki-energia fotovoltaikoa. Aurretiazko neurketak, modulu fotovoltaikoak, inbertsoreak/kargagailuak/erregulagailuak, egiturak eta ainguraketak, bateriak, telekontrola, kableatua eta koadro elektrikoak, bai eta muntatzeko eta baimenekin martxan jartzeko ekipamendu osoa ere. /kWp:

3.1.1.1. Potentzia ≤ 5 kWp

4.491

3.1.1.2. 5 < Potentzia ≤ 20 kWp

2.404

3.1.1.3. Potentzia > 20 kWp

1.581

3.1.2. Minieolikoa < 100 kW (Barnean: aerosorgailua, bateria metagailuak, inbertsorea, konexio elektrikoa eta muntaketa. Ez da sartzen: instalazio elektrikoa):

euroak/unitatea

3.1.2.1. ≤ 3

3.000

3.1.2.2. >3≤ 7

10.000

3.1.2.3. >7 kWh

15.500

3.1.3. Minihidraulikoa

Proformako fakturak

3.1.4. Biomasa-energia termikoa:

3.1.4.1. Biomasa-galdara (sortutako kW) (euroak/kW)

550

3.1.4.2. Egokitzeko obra (euroak/m²)

220

3.1.5. Aerotermia

Aurrekontua/Proformako faktura

3.1.6. Geotermia

Aurrekontua/Proformako faktura

3.2. Nabearen isolamenduak:

3.2.1. Isolamenduak:

3.2.1.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (euroak/m²)

9

3.2.1.2. Lodierako cm erantsi bakoitzeko (euroak/m²)

2,6

3.2.1.3. Estalkiko onduline isolamendua (euroak/m²)

17,2

3.2.1.4. Isolamendu termikoa estalki makurrean, poliestireno estruitua, 40 mm-koa (euroak/m²)

12

3.2.1.5. Isolamendu termikoa estalki makurrean, poliestireno estruitua, 60 mm-koa (euroak/m²)

5,3

3.2.1.6. Isolamendu termiko bertikala, harri-ilea (euroak/m²)

8

3.2.2. Estalki-aldaketa (euroak/m²)

77

4.–ABEREEN ONGIZATEA HOBETZEKO INBERTSIOAK

4.1. Dauden nabeak girotzeko eta argitzeko sistemak:

4.1.1. Klimatizazio eta argiztapen sistemak instalatzea:

–Tenperatura-zundak kontrolerako eta erregulaziorako (euroak/unitatea)

132

–Hezetasun-zunda (euroak/unitatea)

165

–CO2-zunda (euroak/unitatea)

605

–Presio-zunda

330

–Klima-kontrolagailua (hauek barne: komunikaziogunea, telefono bidezko alarma, instalazioa, programazioan eta abian jartzea) (euroak/unitatea)

6.820

–Aireztapena kontrolatzeko zentrala

Proformako faktura

–Cooling-a (euroak/m²)

30

–Mikroihinztadura nabeetan (euroak/nabea)

1.595

–Bizitokietako argiak eta beroguneak aldatzea

Proformako faktura

–Aireztapen artifiziala

Proformako faktura

–Haizagailuak

Proformako faktura

–Hezedura-sistema/hozteko sistema

Aurrekontua/Proformako faktura

–Berotzeko sistemak (zoru bero-emailea, pantaila termikoa).

Aurrekontua/Proformako faktura

–Luminaria led sistemara aldatzea (euroak/m²)

1,65

–Haize-babesak (euroak/m.l)

16,5

4.2. Abereen ongizaterako ekipoak:

4.2.1. Txerri-hazkuntza eta hegaztizaintza:

–Txerrientzako jostailuak (euroak/unitatea)

9

–Txerrientzako jaimak (euroak/unitatea)

12

–Edontziak egokitzea (euroak/plaza)

4

–Zerramen bizitokiak egokitzea, abereen ongizaterako.

Aurrekontua/Proformako faktura

–Bizitokiak egokitzea landako errun-sistema ekologikora:

Aurrekontua/Proformako faktura

–Barneko obrak

Aurrekontua/Proformako faktura

–Kaiolak

Proformako faktura

–Berrogeialdirako lokalak

Proformako faktura

4.2.2. Esnetarako eta haragitarako ustiategiak:

–Hazkagailua (euroak/unitatea)

1.900

–Berrogeialdirako lokalak

Aurrekontua/Proformako faktura

–Apatxen kontrola

Proformako faktura

4.2.3. Inbertsioak berrikuntzan:

–Geolokalizaziodun lepokoak. Urrunetik kontrolatzeko teknologiak (lepokoak) eta hesi birtualak (euroak/unitatea)

360

5.–INBERTSIOAK NEKAZARITZA-USTIATEGIETAKO BIOSEGURTASUNA HOBETZEKO NEURRIETAN

5.1. Osasun-ibia jartzea:

5.1.1. Osasun-ibia (euroak/m³)

30

5.2. Osasun-hesia, hesi bikoitza eta hesi elektrikoa jartzea:

5.2.1. HESIAK ETA ITXITURAK (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak; ate automatikoak ez):

5.2.1.1. Erronboide formako sare zokaloduna (2 m) (euroak/metro lineala)

44

5.2.1.2. Erronboide formako sarea, zokalorik gabe (2 m) (euroak/metro lineala)

32

5.2.1.3. Harri-horma 2 m (euroak/metro lineala)

57

5.2.1.4. Burdin-haria/Autobideko sarea (euroak/metro lineala)

8

5.2.1.5. Heskaia (euroak/metro lineala)

19

5.2.1.6. Hesi arrunta 1,50 m (euroak/metro lineala)

10

5.2.1.7. Hesi bikoitzeko sistema 1,50 m (euroak/metro lineala)

18

5.3. Desinfekzio-arkua jartzea ustiategiko sarreran:

5.3.1. Ibilgailuak desinfektatzeko arkua (euroak/unitatea)

6.600

5.4. Ustiategiko ibilgailuak eta makinak garbitzeko zentroak

Aurrekontua/Proformako faktura

5.5. Gorpu-errauskailua ustiategian bertan (euroak/unitatea)

5.5.1. 50 kg/h edo gutxiago erretzeko gaitasuna duen errauskailua

25.300

5.5.2. 50 kg/h edo gehiago erretzeko gaitasuna duen errauskailua

38.000

5.6. Kanpoko sarbidea eta abereen zama-lanetarako tokia hobetzea:

5.6.1. Zolatzea:

5.6.1.1. Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera (euroak/m²)

10

5.6.1.2. Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera (euroak/m²)

2

5.6.1.3. Hormigoiketa (euroak/m³)

160

5.6.1.4. Eustormak (euroak/m³)

510

5.6.1.5. Edozein diametrotako kareharri hautatuzko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua:

–Euroak/m³

90

–Euroak/t

50

5.7. Gorpuak ezabatzeko edukiontziak (euroak/unitatea):

5.7.1. 500 litro gehienez

550

5.7.2. 500 - 1.000 litro

1.100

5.7.3. 1.000 litro baino gehiago

1.650

5.8. Ozonozko desinfekzio-ekipoak (euroak/unitatea):

5.8.1. Ozono-sorgailua (15 g/ha gehienez)

Proformako faktura

5.8.2. Ozono-sorgailua (50 g/ha gehienez)

Proformako faktura

5.8.3. Traktoreko ozono-sorgailua (hostoen tratamendua lainoztatzeko)

Proformako faktura

5.9. Abereak zamatzeko kaiak:

5.9.1. Atoiko arrapala mugikorra, abereak zamatzeko

5.500

5.10. Txorien kontrako sarea leihoetan

Proformako faktura

6.–ORDAINSARIAK

6.1. Laguntza-eskaera tramitatzeko eta inbertsio-plana prestatzeko lanen ordainsari teknikoak

760,00

6.2. Memoria baloratuaren ordainsari teknikoak

760,00

6.3. Proiektuaren ordainsari teknikoak: egikaritze materialaren aurrekontuaren %

5,00

6.4. Obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoak: egikaritze materialaren aurrekontuaren %

5,00

6.5. Beste azterketa batzuen ordainsari teknikoak

760,00

Iragarkiaren kodea: F2406896