106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

126E/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 10.000 euroko kreditu gehigarria baimentzen baita deialdi honetarako: "Kanpo sustapenerako laguntzen deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria".

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 717E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Kanpo sustapenerako laguntzen 2024ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria". Ebazpen horretan, 100.000 euroko gastua baimendu da, 2025eko gastuen aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Eskaerak aurkezteko epearen barnean jaso diren eskaerek deialdi honetan baimendutako kreditua gainditzen dute.

717E/2023 Ebazpenaren arabera, gehienez, 10.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, eta zenbateko hori laguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Bestalde, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1005E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi hau ebatzi zen 2023. urterako, arestian aipatutako aurrekontuko partidaren kargura: "Enpresa nazioartekotze-plana gauzatuko duten pertsonen kontrataziorako ETEentzako laguntzak". Deialdi horretan esleitu den zenbatekoa baimendutakoaren azpitik dago; hona hemen:

2024

2025

Baimendutako kreditua

120.000 euro

120.000 euro

Esleitutako kreditua

78.000 euro

78.000 euro

Erabilgarri dagoen kreditua

42.000 euro

42.000 euro

Horiek horrela, bada, proposatzen da 10.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea deialdi honetarako 2025. urtean: "Kanpo sustapenerako laguntzen deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria", Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2025eko gastuen aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 10.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea deialdi honetarako 2025. urtean: "Kanpo sustapenerako laguntzen deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria", Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2025eko gastuen aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2406531