106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Urratsak Eraikitzea SLrekin. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Urratsak Eraikitzea Slrekin, Elkanoko Kontzejuko 8. poligonoko 372.etik 376.era bitarteko lurzatietarako.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.5 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2407279